Programaren aurkezpenarekin amaitzako, programeren azken atala eta berau aurkezteko Elkargunean egin genuen aurkezpen ekitaldiko bideo bat uzten dizuet...
2011/05/13
Errespetue ta edukaixue...
Etiquetas:
aurkezpen ekitaldia,
baloreak,
pnv,
programa
BIZI KALITATEA
Programaren 3.atala uzten dizuet, gure izaera mantendu eta lana sortzeaz gain Azkoitiar ororen bizi kalitatea bermatu nahi baitugu.
Goiza amaitzeko. Urola Kostako Langabetu Elkartearekin biltzeko aukera ere izan genuen, beraien eskaerak entzun eta jorratzeko bideak ikusiz.
Bazkalostean alde batetik, herriko Adinekoen Kontseiluko lehendakaria eta idazkariarekin bildu ginen eta beste aldetik Udaletxeko Inmigrazio teknikariarekin.
Etiquetas:
adineko kontseilua,
bizi kalitatea,
etxebizitza,
igogailua,
inmigrazioa
2011/05/11
GARAPENA-LANA
"Banatzeko sortu egin behar da"
Gure ustez argi eta garbi izan behar du Udaletxe batek laguntzak emateko, ekitaldiak antolatzeko eta bestelako edozein zerbitzu ematea posible izateko, sortu egin behar dela, eta gu lema honexek identifikatzen gaitu.
Honexegatik gaur eguna URKOMEko teknikariekin bilduta hasi dugu, BERPIZTU programa herriko bi auzoetatik 5 auzoetara nola zabaldu aztertzeko. BERPIZTUren helburua landa eremuko auzoen beharrak eta bertako jendearen eta taldeen asmoak aztertu eta udalarekin elkarlanean gauzatzea da.
Ondoren Industrialdeako gerente den Jabi Blazquezekin Oñartxoko industria-gunea bisitatuz, egungo industrialguneen errealitateaz jabetu gara.
Eguna bukatzeko Loiola Berrikuntza Fundazioko zuzendari den Begoña Beobiderekin, berrikuntza teknologikoak Azkoitiko empresei ekar dakieken balio erantsiaz hitz egin dugu. Honetarako egon daitezkeen proiektu eta programa ezberdinak aztertu ditugularik.
2011/05/10
IZAERA
Gure programa Izaera atalarekin hasi nahi izan dugu, irakurri ahal duzuen bezela "Axkoittiarrak gea eta Axkoittiarrak izeten seiu nahi deu" esaldia erabili dugu atalari sarrera eman eta berau laburbiltzeko.
Gaurkoan hautagai batzuk, Antonio Oteiza Fundazioko lehendakariaren eskutik, Azkoitiko ondarearen inguruko bisita paregabea egiteko aukera izan dugu. Fundazioan bertan elkartu gara berarekin eta kaleetako eraikuntza ezberdinen istoria ezagutzeaz gain, garai hartako hirigintzaren nondik norakoez jabetzeko aukera ere izan dugu.
Herriko elkar leku nagusiak ziren, merkatua eta enparantza nagusiaren hainbat aldaketa eta sorrera ezagutu eta Plaza Berrin barrena, Balda Plazara iritsi gara. Bidean, noski, hainbat jauregietako istorio eta pasadizoak ere kontatu dizkigu Jaun Bautista Mendizabalek.
Bisitari amaiera emateko, Azkoitiko Zalduntxo eta Euskalerriaren adiskideen elkartearen egoitza den Intsausti jauregian izan gara.
2011/05/09
Hasi da Kanpaina!
Guk, beheko argazkian ikus dezakezuen bezela, lehenengo eguneko 00:00 ordutan kartelak itsatsiz eman genion hasiera eta orain gure programa ahalik eta herritar gehienoi helarazteari ekin diogu.
Hemen uzten dizuet gure programaren lehenengo zatia. Hasteko sarrera politiko txiki bat idatzi dugu eta gero programa egiteko aurrera eraman dugun Parte Hartze prozesua azaltzen saiatu gea.
Datozen egunetan, programaren mamia osatzen duten lau atalak igoko dizkizuet...
2011/05/02
BILDU
Urkullu: “EAJk lankidetza eta babesa eten du Espainiar Gobernuarekin”
2011/05/02
Sabin Etxean EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk burutu duen agerpenean azaldu duenez, “Euskadik oinarrizko printzipio eta eskubide demokratikoekiko begirunea exijitzen du. Eta, bizitzeko eskubidearekin batera- beronen urratzea argi eta garbi errefusatua izan delarik- ezinbesteko eskubidea ere badira askatasuna eta parte hartze politikoa”.
Urkulluk azaldu duenez, “printzipio hauek defendatuta, EAJ-PNVk biziki larritzat jotzen du Bilduk hurrengo Udal, Foru eta Nafarroako Parlamenturako Hauteskundeetarako aurkeztu dituen hautagaitzak legeztatu ez izana”.
Hori dela eta Euzko Alderdi Jeltzaleak honakoa adierazi du:
1.- Ilegalizazio politiko hau guztiz arbuiatzen duela.
2.- Esparru politiko,instituzional eta juridikoan erabaki hau baliogabetzea defendatuko duela .
3.- Aukera politiko guztien osoko parte hartze politikoa defendatzen jarraituko duela, ezker abertzale tradizionalarena barne, era propioan edo beste legezko talde politikoekin partekatutako estrategia barruan.
4.- Erabaki hau Europako erakunde instituzional,politiko eta juridikoetara eramatea planteatuko duela.
5.- Espainiar Gobernuari bere hausnarketak komunikatu dizkiola eta une honetatik aurrera hurrengo ekimenei begira EAJren lankidetza eta babesa eteten dituela. Gure ustetan Espainiar Gobernuarena izan da Auzitegi Gorenak ebazpena oinarritzeko erabili izan duen tesia.
6.- Auzitegi Konstituzionalari, bere erabaki juridikoa hartzerako orduan, euskal gizartearen gehiengoaren iritzia kontutan har dezala eskatzen diogu eta, ondorioz, Auztitegi Gorenaren epaia baliogabetu dezala.
Agiri osoa
2011/05/01
Maiatzak 1
Gaur Maiatzaren 1a, langileen eguna dela eta Gipuzkoako hainbat hautagai Haize Orraziaren inguruan bildu gara. Azkoititik, Mikel Juaristi, Yolanda Larrañaga eta Aner Larrañagarekin batera joan naiz eta bertan Eneko Goiak, Donostiako hautagaiak, hitz egin du. Berak esan duen bezela, gu guztiok EAJko hautagaiok, lanerako prest gaude, ONENA EMATEKO GARAIA DA ETA!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







