2012/12/13
2012/12/04
ATEZ ATEKO SISTEMAREN AURKAKO PLATAFORMAREN PRENTSAURREKOA
Pasa den Irailak 29an, Azkoitiko Atez Ateko sistemaren aurkako plataformak eginiko prentsaurrekoaren ondoren, emandako pausoak eta balorazioa egiteko aurkezpena egin dugu gaur Azkoitiko Elkargunean.
Lehendabizi gogoratu nahi izan dugu, Atez Ateko sistemaren aurkako sinadura bilketa bat izan dela eta zaborrak jasotzeko sistema honen aurka gaudela 7 arrazoi hauengatik:
1. Sistema honek ez duelako zaborren kudeaketaren arazoa konpontzen
2. 5.zaborrontziaren aldeko apustua egiten dugulako
3. Zikinagoa, osasungaitzagoa eta askoz deserosoagoa delako
4. Inposizioan oinarritutako sistema delako
5. Zabor turismorik ez dugulako nahi.
6. Atez Ateko sistema askoz ere garestiagoa delako.
Hau horrela izanik, Urriko larunbat guztietan, Eliz atarian egon gara herritarren atxikimendua lortzeko. Prentsaurrekoan adierazi dugun bezala, kaleko sinaduretatik aparte, beste hainbat sinadura lortu dituzgu etxeetara bidali ditugun atxikimendu orriekin.
Momentuz eta lehen kontaketa egin ondoren, Azkoitiko ia 3.400 herritarrek sinatu dute proposamen hau.
Aurreko hauteskunde ezberdinetan bozkatu zuten azkoitiarren baloreak ikusita, Eusko Legebiltzarrerako bozka eman zuten Azkoitiarren %59,14a suposatzen du. Udal hauteskundeetan bozkatu zuten herritarrekin konparatzen badugu berriz, % 57,12 izango litzateke.
Beraz, lorturiko sinadurak ikusirik, herri honen nahia argi eta garbi geratu dela iruditzen zaigu, hau da, Azkoitiarrok ez dugu nahi zabor bilketa sistema hau herrian.
Hau horrela izanik, Eskerrak eman nahi izan dizkiegu kanpaina honetan lan egin duten kide guztiei eta baita, noski, bakoitzak bere sinadurarekin beren babesa eman digun hainbat eta hainbat herritarrei ere.
Emaitza ikusirik, momentu honetan, ditugun sinadura guztiak hartu eta Notaritzara eramateko asmoa dugu. Beti ere, notaritza batek egiaztaturiko zenbakiek sinesgarritasun handiago izango dutelakoan.
Notaritzako zenbaketa egiaztatua izatean, Azkoitiko udaletxean sarrera eman eta bertan dauden alderdi politiko guztiei kopia bat bidaltzeko asmoa dugu, hala, datozen egunetan hartu behar diren erabakiak hartzerako orduan, herri honen nahia kontutan izan dezaten.
Aurrera begira, udaletxeak zaborren bilketari buruz hartu behar dituen edozein erabakitan ekarpenak egiteko eta laguntzeko prest gaude eta Azkoitiko udalari eskatzen diogu 5.kontenedoreko sistema indartu eta birziklatzea bultzatzeko beste hainbat herritan hartu diren erabakiak aztertu eta Azkoitian ezartzeko.
Prentsan:
Hitza
Diario Vasco

2012/11/19
EAJ-PNVREN 2013KO UDAL AURREKONTUETARAKO PROPOSAMENAK
Behin Azkoitiko Udalak 2013ko Zerga eta Tasak onartu ondoren, datorren asteetan aurrekontuak onartzeari ekin beharko dio. Honetarako EAJ-PNVtik gure irizpide zein proposamenak helarazi dizkiegu oposizioko alderdi zein Udal Gobernuari.
Aktibitate ekonomikoa sortzeari dagokionean, Azkoitiko Merkataritza sustatzeko ekintza zein partida guztiak defendatuko ditugu; esaterako, Iraurgi Lantzen edota Loiola Berrikuntza Fundazioaren partidak, azken egunotan bailararen ekintza ekonomikoa sustatzeko estrategikoa den enplegu plana aurkeztu berri dutenak. Bestalde, lehen sektorearen inguruan, auzo eta baserrien dinamizaziorako ekintza planean zehazturiko ekintza guztiak defendatuko ditugu.
Krisi garai honetan, Azkoitiko EAJ-PNVtik gizarte politika zein aktibitate ekonomikoa sortzen duten partidak mantendu eta sustatzea lehenesten dugu.
Bizi kalitateari dagokionean, besteak beste irisgarritasunaren inguruko bi proiektu defendatzen ditugu. Batetik, bere egunean alderdi politiko guztion adostasuna lortu zuen Musika eskolaren berritzea, berau izanik irisgarritasuna bermatzen ez duen Azkoitiko udal eraikuntza bakarra, igogailua jarri eta sarrera irteerak hobetzea proposatzen dugu. Honez gain, eta bertaratzen den ikasle kopurua ikusirik, sotoa egokitu eta bertan ikasgela gehiago ateratzea proposatzen dugu.
Bestetik, Floreaga auzorako irisgarritasuna hobetzeko proiektua egitea beharrezkotzat jotzen dugu. Jakin badakigu, ez dela datorren urtean exekutatuko den obra bat, baino gutxienez bertako bizilagunekin proiektua erredaktatu daiteke, igogailua jarri eta espaloien berritzea bertan txertatuz.
Bukatzeko esan, egin ditugun proposamen guztiak gure programan agertzen direla eta krisi garai honetan negoziaketarako eta ahal den neurrian konponbide zehatzak bilatzeko prestutasuna agertzen dugula, beti ere azkoitiarron beharrei erantzun ahal izateko.

Egunkarietan izaten ari den oihartzuna ikusi nahi:
2012/11/06
AZKOITIKO UDALAK AZKOITIA LANTZENen KONTUEN INGURUAN EMANIKO PRENTSA-AURREKOAREN AURREAN EAJ-PNVren OHARRA.
1. Ez da bidezkoa Azkoitia
Lantzenen Administrazio Kontseiluaren aurrean AGEM etxeak eginiko auditoria
aurkeztu aurretik prentsa bidez kaleratzea. Honek argi azaltzen du Udal
Gobernuaren intentzioa: aurreko legealdiko udal ordezkarien kudeaketa zikintzea
eta ez kontuak argitzea. Gauzak azkar eta beren erara egin nahiak ekarri dio
udal gobernuari Azkoitia Lantzeneko Kontseiluak, aurkeztu dizkiguten Kontuak ez
onartzea eta denborarekin aztertu ahal izateko aste batzuk atzeratzeko egin dan
proposamena aurrera eramatea. Beraz, onartu gabe ditugun kontuen gaineko
prentsaurrekoa eman du Bilduk?
2. Azkoitia Lantzenek sortu zen
egunetik egin ditu bere kontuen auditoriak, 2011ko kontuak, Udal Gobernuaren
eskariz AGEM etxeak auditatutakoak aurrez BETEAN etxeak auditatuak zituelarik.
Azken honen auditoriak garbi ziolarik Azkoitia Lantzeneko kontuek, bere egoera
kontable, finantziero eta patrimonialaren isla garbia zirela. Eta ez 2010 urtea
bakarrik, baizik eta baita aurreko guztietan ere.
3. Non dago beraz diferentzia?
Azkoitia Lantzenen aktiboen balorazioan eta aktibo hauetako baten ondare
galeraren balorazioan. Udal Gobernuak aktibo hauek bere konbenientzira
baloratzen ditu, 2011ako Kontuen Txostenak berak onartzen duen moduan, non
esistentziak baloratzeko “se han
utilizado ocasionalmente estimaciones realizadas por los administradores de la
sociedad” esaten duen. Kasu Eginoberriko lursailak, non, intentzio osoz, ez
den kontutan hartu ere egiten, lursail hoiek gaur salduko balira-Udalak berak
eginiko balorazioari jarraiki-izango luketen balioa: 4,23 miloi eurokoa alegia.
Argi dago, Eginoberriko zein beste lursail guztien baloreak 2007an eta egun ez
dira berdinak. Ezta betebeharrak ere
ordea. Eta ezta, lursail hauek-esate batera Intsaustikoak-behar den bezela
kudekatu ezkero izango luketen balorea ere. Guk garbi dugularik, Udal
gobernuaren kudeaketa gaitasun faltak lursail hauen balorearen jeitsiera zuzena
dakarrela edo ekarri dezakeela. Hauxe bera gertatu da Eginoberri bertan, aspaldi
egon behar zuen salduta eta Bernardo Ecenarrok eraikitzen hasita. Intsaustin
berriz, urte eta erdi bada Babes Ofizialeko Etxebizitzen lizitazioa Udal
gobernuak gelditu zuela inolako alternatibarik aurkeztu gabe edo
Izarre-Jandaloko lursailak industrial kalifikatzeko zain daude, Azkoitia
Lantzeneko esistentzietan aurreikusi ere ez direlarik egiten. Hortxe dago
diferentziaren zergaiti erreala: Udal gobernuaren kudeaketa gabeziak pobrezira
darama Azkoita Lantzen eta honekin Azkoitiko Udala. Ez dezala beraz BILDUK
atzera begiratu-jadanik urte eta erdi pasa da-aurrera baizik eta egin dezaiola
behingoz Azkoitia Lantzenek duen ondarea kudeatzeari, badu ordua eta.
4. Guk
argi ditugu gauzak. Hasteko bai BETEAN eta bai AGEM auditoriek, batak 2010 arte
eta besteak 2011n, aldeko iritzia eman dute Azkoitia Lantzenen kontuen
inguruan. Baita Euskal Herriko Kontuen Epaimaia/Tribunal
Vasco de Cuentas ek ere. Aktiboei dagokionean berriz, bat baino gehiago
dira balorazio irzipideak. Hala ere aktiboak 2012ko egoera ekonomikoaren
arabera baloratzen badira, pasiboak ere horrelaxe baloratu behar dira. Ez
delarik bidezkoa, aktiboak 2012ko egoeraren arabera baloratzea eta pasiboak
berriz 2011koaren edo aurreko urtekoen arabera baloratzea. Ez da justua, ez
ikuspegi kontabletik, ez ekonomikotik eta ez politikotik ere. Edozein kasutan,
balorazioaren bati heldu behar badiogu, guk EHKE/TVCPren balorazioari heltzen
diogu, zentzu guztietan osoena iruditzen zaigulako. Eta honek 2010 urtera
begira argi ditu gauzak. Azkoitia Lantzenen aktiboa bere pasiboa baino
handiagoa da. Are gehiago, bai Altamira, bai Intsausti eta bai Txalonerrekako
eremuak, ondo kudetuz gero irabaziak
ekarri diezaizkiote Azkoitia Lantzeni eta honekin Udalari.
5. Bukatzeko esan, aurtengo urtarrilean eskatu
genuela, Azkoitia Lantzenen Administrazio Kontseiluaren aurrean, aurreko
Alkatearen eskutik agertzea, 2003tik 2011ra bitarteko kudeaketari buruzko
xehetasun guztiak emateko. Zortzi hilabete pasa dira eta ez zaigu Udal
Gobernuaren aldetik aukera hau eskeini. Tartean, gezurrak baino okerragoak
diren egi erdiekin ordea, Udal Gobernuak EHKE/TVCPren aldeko txostena aldatzea
nahi izan du, berau kontrako bihurtuz. EAJ-PNVri behin eta berriz hitza ukatu,
agerpen eskubidea urratu eta inolako kontrasterik gabeko
datuak plazaratu ditu BILDUk. Eskerrak,
auditori guztien gainetik laster izango dugun EHKE/TVCParen behin-betiko
txostena. Zain gaude. Bakarra baita gure helburua, zintzotasun eta
leiltasunetik, Azkoitiak eta kolore guztietako azkoitiarrok, elkarrekin aurrera
egitea. Zor dizuegu.
2012/10/25
ESKERRIK ASKO
Azkoitiko EAJ-PNVtik eskerrak eman nahi dizkiegu gugan konfiantza jarri duten Azkoitiar guztiei. Eskerrik asko zuen konpromisoagatik, zuen parte hartzeagatik. Orain guri tokatzen zaigu eta hitza ematen dizuegu aurrera jarraituko dugula, Euskadi aurrera ateratzeko lanean jarraituko dugula. Eskerrik asko bihotzez!

Desde el EAJ-PNV de Azkoitia queremos agradecer a todos los azkoitiarras la confianza que han demostrado tener en nosotros. Gracias por vuestro compromiso, por vuestra participación. Ahora nos toca a nosotros, y nos comprometemos a seguir trabajando para sacar a Euskadi adelante. Gracias de corazón.
http://www.youtube.com/watch?v=9FSfCLlw7kIhttp://azkoitia.hitza.info/2012/10/24/herritarren-%C2%ABkonfidantza%C2%BB-eskertu-du-azkoitiko-eajk/
http://www.diariovasco.com/v/20121023/costa-urola/partido-votado-sufragios-20121023.html
2012/10/09
INPOSIZIO ETA BELDURRAREN BIDEA
Batek zioen, demokrazia, herriaren boterea, askatasuna eta berdintasunean oinarritzen zela. Noraino heltzen da askatasun adierazpena eta non dago lerro gorria?
Batzuk oraindik lehengo bidetik, lehengo ohiturak... lehengo inposizio bidetik.
Lourdes aurrera eta animo!!!
Batzuk oraindik lehengo bidetik, lehengo ohiturak... lehengo inposizio bidetik.
2012/10/08
BETIKO MAMUAK
Autodeterminazio, burujabetasun edo eta independentziaz hitz egiten den bakoitzean, Konstituzionalista direnak, herritarrak beldurtu nahian, hainbat gezur plazaratzen dituzte. Gezur hauek beti betikoak izanik, bere sinesgarritasun guztia galtzen joaten dira.
Gezur hauetako bat ekonomiaren gainekoa da, hau da, herri honek, bere burujabetasuna lortuko balu, ekonomikoki Kiebra egoerara joango ginatekeela, pentsioak ordaindu ezinik izango ginatekeela...
Hemen jartzen dizuet azken egunotan egin den azterketa baten argazkia.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)