2014/05/17

EAJtik AURKEZTUTAKO TESTUA ONARTU DUGU UDALEAN GAURKO EGUNERAKO

SEXU ASKATASUN ETA ANIZTASUNAREN ALDEKO AZKOITIKO UDALAREN MANIFESTUA 
2013ko maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Eguna ospatzen dugu. Azkoitiko Udalak berretsi gura du diskriminazio afektibo-sexualaren eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako borrokan duen konpromisoa. Izan ere, diskriminazio horren funtsean aurreiritziak eta ezjakintasuna daude, eta berdintasun printzipioaren aurkakoa da –printzipio horren arabera, pertsona guztiak berdinak gara eta eskubide berberak ditugu, gure orientazio sexuala edo genero-identitatea edozein dela ere–. 
Egia da azken urteetan aurrerapauso handiak lortu dituztela LGTBI taldeek mendebaldeko herrialde asko eta askotan, berdindu egin baitira zenbait lege eta eskubide. Dena dela, oraindik ere badago zer lortu gizartean, esaterako, orientazio sexualaren ondorioz sortutako indarkeria, munduko hainbat herrialdetan eragiten diena lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta intersexualei. 
Gaur egun, joera heterosexual, binarista eta heldua posible den arau bakar gisa aurkezten da, eta gainerako aukerak errudun gisa agerrarazten dira. Mendebaldeko sexualitatearen eskuliburua mugatuta dago, beraz, eta onargarritasun soziala, legitimitate morala eta legezko eskubideak galarazten dizkie gainerako sexu praktikei eta identitateei.
Egoera horren ondorioz, LGTBI taldeen barruan ageri-agerikoa da jendaurrean adierazpen afektibo-sexualak egiteko beldurra. Gay, lesbiana, transexual, bisexual eta transgenero eta intesexualek askotan intimitatean eta sekretupean baino ez dituzte egiten adierazpen afektibo-sexualak eta identitatearekin lotutakoak, mendeetan zehar jasandako errepresioaren beldur. 
Komunikabideek ezinbesteko garrantzia izan dute LGTBI pertsonei buruzko kontzientzia publikoa sortzeko orduan eta ezinbestekoa ere familia eta bikoteen anistasuna eta horien ereduen goranzko ikusgarritasuna erakutsi eta islatzeko.
Garai honetan LGTBI pertsonen bizitzari buruzko diskurtsoa gurutzatu egiten da familiari, fedeari, elizari, gerrari, politikari, osasunari, ekonomiari, kirolei, entretenimenduari eta askoz gai gehiagori buruzko estaldurarekin. Horrenbestez, oraindik beharrezkoa da komunikabideek, edo zehatzago esanda, kazetariek, LGTBI gaien inguruko aurkako ikuspuntuak eta aurreiritzi eta irain iturria izan daitekeen erretorika bereiztea.
Horregatik guztiagatik, uste dugu garrantzitsuak direla bai iritzien trukea bai komunikabideei eskaintzea, legediaren arloko aurrerapenekin batera, LGTBI kolektiboetarako arrakastak agertzeko aukera. Tresna horiek gaiak ikusgai egiten edo modu arduratsuan tratatzen lagunduko dute, herritar batzuen buruan zoritxarrez oraindik bizirik dirauten ideia baztertzaileek eta bitxiek bizirautea eragotzita. Eta tresna horietako bat dekalogo bat izan liteke, horren bidez komunikabideek LGBTI gaiez egiten duten tratamenduak herritarrei ahalbidetuko diela beren ondorioak sortzea, informazio zehatzaren eta testuinguru egokiaren ikuspuntutik, jarrera homofobo, lesfoba eta transfobetatik urrunduta eta oinarrizko giza eskubideen printzipioekin neurri handiagoan bat datozen jarrerak sustatuta.
Azkoitiko Udalak, beraz, bere barne komunikazio politikan eta baita bestelako komunikabideekin izan ditzakeen harremanetan bere egiten ditu honako dekalogo honetan jartzen diren irizpideak:

DEKALOGOA
1.- Komunitatearen giza kapitalaren garrantzia azpimarratu. Haren testigantzari eta esperientziari pentsamendu iraingarriak eta diskriminatzaileak desagerrarazteko analisi gaitasuna eman.
2.- LGTBI kolektiboen bizipenak, beharrizanak eta ekarpenak gizartera gehitu, gizarteko kideak diren aldetik, eta elementu horiek zeharkako material bihurrarazi, informazio ildoak prestatzeko orduan.
3.- Osasun, segurtasun eta partaidetza gaiei tratamendu zuzena emateko asmoz herritarren eskubideak aldarrikatu, kolektiboak horiek betetzeko eragile aktibo bihurtzearekin batera.
4.- Komunikabideekiko lankidetza sustatu gai guztietan, berariazkoak eta kolektiboetan euretan oinarritzen direnak barne. Horrela, gizartearen benetako irudia egingo da, eta horrek LGTBI kolektiboaren irudi zehatzagoa ematen lagunduko du.
5.- LGTBI kolektiboa heterogeneoa da. Horregatik, komunikabideek estereotipo negatiboak sortzen ez laguntzeko erantzukizuna daukate. Beraz, beharrezkoa izango da iritziak eta adierazpenak zaintzea, gaien ikuspegi orekatua eskaintzeko.
6.- Komunikabideak LGTBI elkarte eta kolektiboetarantz hurbiltzen lagundu, gaien eta edukien tratamenduak, terminologia eta ikusgaitasuna adostuta estilo gidaliburua sortzeko asmoz.
7.- Komunikabide sozialek homofobia, lesfobia eta transfobiaren aurkako borroka aldarrikatzeko lanean parte hartu behar dute, guztion borroka delakoan, eta, era berean, LGTBI kolektiboek jokabide iraingarriak eta biolentoak desagerrarazteko egiten dituzten balio eta ekintza guztiak hedatu eta horien garrantzia azpimarratu behar dute.
8.- Homofobiaren  gaitzak edo desinformazioak ukitutako kolektiboei eta pertsonei ahalduntze pertsonaleko prozesuan lagundu, jardunbide egokiak eta herritarrei helarazten zaizkien ereduak ekarrita.
9.- LGTBI komunitatea eragile aktiboa izan behar da, informazioa, komunikazioa edo teknologia berriak dakarten arlo guztietan, LGTBI  kolektiboen eta komunikabideen artean partaidetza, lankidetza eta laguntzarako elkarrekiko konpromisoak bultzatuta.
10.- Komunikabideek eta erakunde publikoek ez dituzte homofobia eta LGTBI pertsonen eskubideen aurkako gainerako jokabideak segurtasun edo hezkuntza arloko berariazko kontutzat jo behar, eta pertsonen bizitzaren alde guztiak zeharka eta positiboki ukitzen dituzten iritziak eta jokabideak sortzen laguntzen duten eragile bihurtu behar dira. 

2014/03/15

UROLA ERDIKO SUSTAPEN EKONOMIKORAKO ESTRATEGIA ADOSTU DA

Dibertsifikazio estrategi honetako lan lerro garrantzitsuenak ondorengo hauek dira:

1. Bailarako enpresei ehun ekonomikoaren dibertsifikazioa sustatzen lagundu bailarako enpresei: Sektore eta Tendentzia berrietara egokitzeko, Dibertsifikazio estrategia transbersala izatea adostuz, banakako zerbitzuak eskainiz eta honetaz gain, sektore helduen azterketa burutuz.

2. Bailarako enpresa arteko elkarlanaren apustua: Arrakasta izaten ari diren bailarako enpresen Esperientziak aprobetxatuz, elkarlana bultzatu.

3. Enpresen Internazionalizazio prozesuak sustatzen lagundu: Honetarako, kapazitatzeko formazio saioak egingo dira.

4. Formakuntza: Bailarako pertsonen gaitasun garapena eta egokitzapenerako konpromisoa hartu da.

5. Eskualdeko egokitzapena, eragileen partehartzea eta elkarlana indartzeko, Proiektu kolektibo estrategikoak sustatu: Adibide gisa, gaur egun bailarako gazteen ekintzailetasun baloreak sustatzeko abian dagoen ikastetxeen arteko elkarlan proiektua dago.

6. Zailtasun Juridiko-Ekonomikoak dituzten enpresentzat Aholkularitza zerbitzuak Eskeini: Zerbitzu hau, gaur egun ere ematen ari da.

7. Ekintzailetasuna Sustatu: Ekintzailetasuna modu pasibotik, aktibora pasatuz. Enpresa berriak sortu nahi dituzten ekintzaileei laguntzak eskeiniz, bai ekonomikoak, bai hainbat zerbitzurenak.

2014/02/14

ORAINDIK ERE ZABORREKIN BORROKAN

Iruditzen zait herritarrak ezin dutela Zaborren borroka hau ulertu. Helburu berdinak baina bide ezberdinak ditugula iruditu zait orain arte baina azken aldian, helburuekin ere ezberdintasuna daudela dirudi.

%60, 70, 75...98?? Zergatik herri baten balio duenak ez du beste batetarako balio? Ezberdintasun handia al dago Azpeitiarrek sortzen duten zaborra eta gurearen artean?
Zer irtenbide ematen ari gara sortzen ari garen konpostari?
Noiz hartu ditugu erabakiak?

Jarraian uzten dizkizuet azken egunotan argitaratu diren hainbat albiste:

Badirudi EAk ere ez duela atez atekoaren alde egingo:
Diario Vascon

 
 
 

2013/12/02

MUNDIALA DA ETA!!!

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da, Euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko eguna da, eta euskararentzat beste hizkuntzen artean dagokion tokia aldarrikatzeko eguna. Ospatzeko eguna, eta euskara gero eta gehiagotan, gero eta eginkizun gehiagotarako erabiltzeko konpromisoa berresteko eguna.
Ugari dira euskarak ospatzeko dituen motiboak. Guztietan lehena, jakina, azken 30 urteotan izan duen hazkundea, bereziki ezagutzari dagokionez. Izan ere, 0,5 puntu urteko hazi da euskara azken urteotan, modu egonkor eta iraunkorrean. Baina erabilerari dagokienez ere, garbi hazi da euskara aldi berean, eta, are garrantzitsuagoa dena,  lehen erabat arrotz zituen eremuetan erabiltzen da gaur euskara. Hazkunde horrek eraman du, hain zuzen ere, euskararen kasua nazioarteko ereduen mailara, mundu zabaleko adituen aztergai izateraino.
Ospatzeko du euskarak, noski, biziberritze sendo horri bidea ireki dioten hiru faktoreek (lege  babes nahikoa, hizkuntza politika eraginkor eta baliabidez behar bezala hornitua, eta herritarren atxikimendua, adostasun sozial eta politiko zabal batekin batera) modu koordinatuan eta iraunkorrean eragin dutela Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Izan ere, lurralde horretan izan duen hazkunde handiari esker hitz egin dezakegu, oro har, euskararen aurrerapauso nabarmen batez, Iparralde eta Nafarroako datuek bestelako norabide bat bistaratzen badigute ere.
Ospatzeko du euskarak, era berean, aurrerabide hori euskal gizartearen kohesioa sendotzea iparrorratz hartuta egin duela, ez beste hizkuntza baten aurka, are gutxiago beste hizkuntza baten hiztunen aurka. Aitzitik, hizkuntzen eta hiztunen arteko bizikidetzaren alde egindako bidea da euskararen biziberritzeko ahaleginean egin dena, eta hor dator, hain zuzen ere, euskarak ospatzeko duen beste motibo bat: ugari dira euskararen biziberritzeari ekarpena egin dioten herritarrak, herri erakundeak eta eragileak, eta ugari ez ezik askotarikoak ere bai, eta aniztasun eta pluraltasun hori da, hain zuzen ere, euskararen sustapenaren inguruko lankidetzak izan dezakeen oinarri emankorrena. Euskarak denok behar gaitu, nor bere uste eta ideiekin, nor bere proposamen eta ekarpenekin, baina denok bat sustapenerako hizkuntza politika iraunkor eta eraginkor baten alde. Alde batera utzita, betiko, euskararen erabilera partidistak, euskarak politika behar baitu, ez politikakeria.
Eta euskarak denok behar gaituela esaten dugunean, euskarak, beste edozein hizkuntzak bezala, ezinbestekoa duen erabilera dugu, batez ere, gogoan. Euskara gurea baldin bada, gurea da, neurri berean, euskara erabiltzearen erantzukizuna, euskarak euskal hiztunongan baitu arnasbide bakarra. Gutariko bakoitzak bere gain hartu behar duen konpromiso hori, euskara gero eta gehiagotan, gero eta eginkizun gehiagotarako erabiltzekoa, berresteko eguna dugu, baita ere, Euskararen Nazioarteko Eguna.
Erabili dezagun, bada, euskara, eta landu dezagun elkarrekin euskara etorkizun oparo baterantz eraman dezakeen adostasun sozial eta politikoa zabal eta sakona.

Euskarak denok behar gaituelako, eta denok euskara behar dugulako.