2011/03/23

URAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Ingurugiroaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua, etorkizunari aurrez aurre begiratzea da.


Gipuzkoako Urak redujo en 823,09 millones de litros el agua no controlada

GIPUZKOAKO URAK, GRACIAS A LA MEJORA DEL RENDIMIENTO DE LAS REDES, CONSIGUIÓ REDUCIR EL AGUA NO CONTROLADA DE NUESTRA PROVINCIA DURANTE EL AÑO 2010 EN 823,09 MILLONES DE LITROS

2011/03/21

GURE LAN TALDEA

Gaurkoan nirekin batera lanean ari den taldea aurkeztu nahi dizuet. Ikusi ahal duzuen bezela, talde gaztea, esperientziduna eta profesionala da. Beheko argazkian ikusi ahal duzuen bezela, taldekide bakoitza bere alorrean dabil gaur egun lanean eta honek taldeari ematen dion heterogeneidadea azpimarratu nahiko nuke.

2011/03/11

2011/03/07
Gipuzkoako Foru Aldundiak SAIATU Gipuzkoako Ekintzailetasunaren berrikuntzaren inguruko proiektua aurkeztu du Miramar Jauregian.
Saiaturen bitartez lan merkatu normalizatuan sartzeko arazoak dituzten pertsonen artean laneratze prozesuak bideratzea nahi da eta horretarako beharrezkoak dituzten prestakuntzak eskeintzen dizkiete.
Gaurko jardunaldiak bi zati izan ditu: alde batetik Charles Leadbeater (Tony Blairren gizarte berrikuntzako aholkularia) izan da "Zaintza Paliatiboak Erresuma Batuan" ikerketaren nondik norakoak azaltzen eta ondoren mahai inguru batean SAIATU proiektuaren barruan sustatu diren lau esperientzia azaldu dizkigute.
Proiektu interesgarria iruditu zaigu eta nola ez Azkoitirako ideiak hartzen saiatu gara...

2011/03/07

INAUTERIAK


2011/03/04
Bideo hau ostiralean ateratakoa da, Ostirala umeen eguna izaten da eta arratsaldez, bakoitza bere ikastetxetatik, mozorrotuta ateratzen dira, kalejira egiten dute banda eta guzti eta 17:00 tan, plazan, pandeletxie ta txokolatie ematen zaie. Ondoren EGAN taldearekin " berbena "izaten degu eta bertan ume eta gurasoak dantzan aritzen gara. Aurten gainera eguraldi ona egin duenez, beranduxamar arte ibili gea

2011/02/25

EUSKAL IDENTITATEA

Atzo hasi zen Euskal Identitatea Forum-a Elkargunean, bi egunez irizpide eta ikusmolde  ezberdinetatik landuko da Identitatearen gaia. Lehen mailako pentsalari, kazetari eta filologoak euskara eta kulturarean alorretik landuko dute gaia. Ez du lan makala  Euskitzek Forum hau gidatzen!
Gaur goizean Andoni Olariagaren hitzaldia: "Euskal Herri imaginarioa", interesgarria oso, eta bere aurkezpena bikaina inondik inora!

2011/02/24

AZKOITIKO OUTLET-A

Krisia gora-behera, merkatariei ondo datorkie outlet salmentak jartzea eta gure poltsikoei ere bai. Ez ordea buruari, hori mareue bueltaka-bueltaka!

2011/01/17

HAUTAGAIAK

Aurreko postean aipaturiko partaidetza prozesua hasi da bere etekinak izaten. Aurreko ostiralean EAJk ni neu aurkeztu ninduen Azkoitiko alkatetzarako hautagai gisa. Dagoeneko ulertuko zenuten bezela honek esan nahi du datozen lau urteetan buru belarri saiatuko garela zuek prozesuan adostutako proiektuak aurrera eramaten, eta ziur nago zuek, parte hartzaileok, bidelagun izango zaituztedala.
Azkenik Alderdiari eskerrak eman nahi dizkiot nigan erakutsi duten konfidantzagatik

http://www.diariovasco.com/v/20110115/costa-urola/mikel-zubizarreta-pnvko-hautagaia-20110115.html