2012/03/05

MARTXOAREN 8KO ADIERAZPENA, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Aurreko ostegunean, ez ohiko eta premiazko osoko bilkuran, besteak beste EAJ-PNVtik aurkeztutako ondorengo adierazpena onartu genuen:
1975 urtean Nazio Batuetako Batzar Nagusiak  martxoaren 8 a Emakumeen Nazioarteko Egun izendatu zuen, mugimendu feministek eta elkarteek, indar publiko,  gizarte eragile askok eta askok eta herritarrek orokorrean, gure gizartean gizon eta emakumeen arteko berdintasunean  eginiko lana aitortu nahian.

Hala ere,  gizon eta emakumeen aldetik, eskubideak, boterea eta baliabide eta onurak   lortzeko orduan, aritzeko orduan eta kontrol eraginkorra egiterakoan, desberdintasun garrantzitsuak mantentzen dituen gizarte batean bizi gara. Txirotasun eta gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen %82,9a emakumeak dira.  Emakumeek egunean 2 ordu eta 23 minutu gehiago ematen dituzte  egunero etxeko lanetan, haur eta heldu, pertsona gaixo edo  eta menpekotasun bat dutenen zaintzan. Eta  gizon eta emakumeen  urteko soldatan 7.000 eurotako aldea dago.

Beraz, berdintasuna oraindik lortzeke daukagunez bere konplexutasun osoan heldu beharreko zeregina izaten jarraitzen du.
Gizon eta emakumeen egiazko erantzunkidetasunak bakarrik orekatuko ditu benetan emakumeentzako aukerak. Erantzunkidetasuna pribatuan eta enpoderamentua publikoan  dira pentsamendu matxistak baldintzaturik dituen gizarte egiturak baikorki astinduko dituen instrumentuak.

Beharrezkoa da berdintasunean aurrera egin nahi badugu, emakumeek lana izateko, ordainsari berdina lortzeko, gizon eta emakumeen arteko erantzunkidetasuna eta lana eta familia uztartzeko,  ezarritako neurriekin jarraitzea.  Zilegi delako baina baita  eraginkorra delako ere.


Guzti hau kontutan izanik Azkoitiko udalak:

  1. Gizon eta emakumeen arteko egiazko berdintasuna ematen den gizartea   lortzeko bidean, martxoaren 8ª, EMAKUMEAREN EGUNA, ospatzeko antolatzen diren ekintza eta ekimenetan parte hartzera animatzen du euskal gizartea.
  1. Erabakiak hartzeko guneetan parte hartzearen areagotzea  eta giza nahiz ekonomia ongizatea lortzen  lagunduko dien, gizabanako nahiz emakume kolektiboak honen garrantziaz jabetzeko bidean, emakumeen enpoderamendu prozedura hauek bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berresten du.
  1. Hala, herri mailako berdintasun politikak egiteko, herritarren eta udal erakundeen arteko zubiak eraikitzeko konpromisoa adierazten du.
  1. Eusko Jaurlaritza eta Emakunderi premiaz eskatzen die, jarrai dezaten emakume eta gizonen arteko erantzunkidetasuna bultzatzen, honela, gizon eta emakumeen lan bizitzaren, gai publikoetan parte hartzearen eta norbanakoaren bizitza pertsonalaren garapenean berdintasuna lortzeko bidean laguntzen baita.
  1. Azkenik, Euskal Gizarte guztiari, gizon eta emakume guztiei eskatzen dio, guztion konpromisoz, gizarte demokratikoago eta justuago bat eraiki dezagula, berdinen gizartea.

2012/02/26

EAJ-PNVk Bilduri leporatzen dio bere zabor-bilketarako eredua etsi-etsian inposatu nahi izatea.

Gehiengo osoa duten udalerrietan atez ateko bilketa-sistemari ekiteko Bilduk egin duen iragarpenaren aurrean, EAJk honako hau adierazi nahi du:

-Errespetua galtzea da iragarpen hori, dagozkien udalerrietan egin beharrean, prentsaurreko batean egitea,.

- Ezker abertzaleak, edozein izaeratako gaietan, parte hartzeko prozesuak abiatu behar direla defendatu du beti eta, orain, berriz, sistema hori modu autoritarioan inposatzea erabaki du, herritarrei kontsultarik egin gabe eta parte hartzeko aukerarik eman gabe.
 
- Atez atekoak ez dio konponbiderik ematen azken hondarrari, beti egongo baita azken hondar bat ezingo dena ez aurreikusi, ez birziklatu, ezta konpostatu ere.

 - Atez atekoak ez ditu saihestuko zabortegiak, ezta erraustegiak ere. Horregatik, ohartarazi behar da ezker abertzaleak, esan duen hitzetan, atez atekoarekin aurrera segitzeko erabakia hartzen badu, Gipuzkoako zabortegiak kolapsatu daitezkeela.

- Sistema aldatzeak gastu arrunta modu garrantzitsuan haztea dakar Bilduko alkateak dituzten udalerrietan. Atez ateko bilketak hirukoiztu baitezake zabor-bilketaren gastua, horrek udaletako diru-kutxetan eta Gipuzkoako familien poltsikoetan izan dezakeen eraginarekin.

- Ezker abertzalea gipuzkoarrak engainatzen ari da, ez baitu esaten, edo ezkutatu egiten baitu, erraustegia edo zabortegiak handitu/berriz zabaldu beharko direla. Oraingoz, dakigun bakarra da sistema horrekin fenomeno edo gertakari berria sortu dela “zabor turismoa” deritzona, eta fenomeno horri esker, esate baterako, Antzuolan, 2011an hiri-hondakinen %40a desagertu egin da. Hitz batez, arazoa konpontzen ez duen sistema inposatzen ari zaigu.

- Gipuzkoan, 2000tik 2010era bitartean, hiri-hondakinen bilketa selektiboa %17,4tik %43,31ra igo da. Datu horiekin agerian uzten da, XXI.mendean sentiberatasuna eta heziketa izan behar direla birziklapenaren aldeko oinarriak, eta ez inposizioa – Bilduk nahi duen bezala –, eta orain arte egindako lana dela segitu beharreko bidea, Europako zabor-bilketarako eredu aurreratuenekin bat etorrita.

Laburbilduz, Bilduk bere zabor-bilketarako eredua inposatzeko ahaleginaren aurrean gaude. Errausketa saihesteko helburua jarrita, etsi-etsian hartu duen estrategiaren lehen fasea da atez atekoa inposatzea, eredu osoa definitu gabe eta azaldu gabe.

Etsi-etsian ari da Bildu, gaurkoan absurdoa kudeatuz eta bihar, erremediorik jartzen ez bada, kaos hutsa.

Horregatik guztiagatik, Bilduk “atez ateko” sistema jarriko duela iragarri duen udalerri guztietan, EAJk herritarren partaidetzarako mekanismoak exijituko ditu, galdeketa batekin amaitu daitezkeen mekanismoak.

2012/02/15

KIUB KONTSUMITZAILEEN INFORMAZIORAKO UDAL BULEGOA

Ba al zenekien, Azkoitiko udalak, Iraurgi Lantzen S.A.ren bitartez, Kontsumitzaile ororentzako zerbitzu publiko bat duela?
Zerbitzuaren helburuak honakoak dira:
  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileei informazioa, laguntza eta orientazioa eskaintzea bere eskubideak behar diren bezela erabiltzeko. 
  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileei interesa daitekeen beste zentru publiko edo pribatu batzuen helbideak eta oinarrizko zerbitzuen berri ematea. 
  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexu eta erreklamazioei sarrera ematea, erregistratzea eta jaso izanaren berri ematea eta dagozkien erakunde edo entitateei igortzea. 
  • Orokorrean, kontsumitzaile eta erabiltzaileak informatu eta laguntza eman.
  • Kontsumoko gaietan hezitzeko lanak egin.
Jarraian, Azkoiriko Kultur etxeko bulegotik (astearte eta ostegunetan) egindako kontsulta eta erreklamazioen datuak uzten dizkizuet. Ikus ditzazuen eta zerbitzua erabiltzeko beharra izanez gero, inolako zalantzarik gabe bertara jo dezazuen.
Askotan ez dakigulako edo eta erreklamazioa egiteak ezertarako balio ez duenaren ideiarekin, ez baititugu ditugun eskubideak erreklamatzen.

2011AN AZKOITIA ETA AZPEITIAKO KONTSUMITZAILEEN INFORMAZIOARAKO UDAL BULEGOETAN JASOAK
ARLOAK
KONTSULTAK
ERREKLAMAZIOAK
KOMERTZIOA
64
15
ETXEBIZITZA
67

TELEFONOA
80
135
ELEKTRIZITATEA/GASA
62
35
ASEGUROAK
29

GARRAIOAK
7
2
BANKU ZERBITZUAK
22

ADM. PUBLIKOA
20

LAGUNTZA TEKNIKOKO ZERBITZUAK
8
2
IRAKASKUNTZA
7
3
ETXEZ ETXEKO ZERBITZUAK
2

AUTOEN KONPONKETAK
5
2
BIDAI AGENTZIAK
9
1
BESTELAKOAK
14
3
DENERA
396
198