2013/03/14
BIDEA EGINEZ 7.atala
Bihar banatuko dugu etxe guztietan Bidea Eginezen hurrengo alea. Ikus dezakezuen bezala bi gai nagusirekin, Atez Ateko Zabor Bilketa eta 2013rako Aurrekontuak.
2013/03/07
2013AN ASKO EGIN DAITEKE!
Gaur iluntzean, Ogasun Batzordearen
ostean, Azkoitiko EAJtik, 2013rako egin ditugun proposamenak aurkeztu
ditugu. Orain arte egin dugun bezala, hiru irizpide nagusi jarraituz:
1. Azkoitiko Promozio Ekonomikoa
sustatzea: Legealdi hasieran aurkeztu genuen dekalogoaren baitan, batik
bat alde zaharreko merkataritza egoera biziberritzeko dinamizazio plan
bat egitea.
2. Gizarte Zerbitzuak mantentzea: benetako beharra duten herritarrei laguntza guztiak mantentzea.
3. Azkoitiarron ongizatea bermatzeko, zerbitzuen kalitatea
bermatzea: Baztartxo eta Elkarguneko teilatuak konpontzea, Kultur Etxea
berriztatzea, Elkarguneko Kantxa berritzea, Musika Eskola berria
egitea, Floreaga auzoko irisgarritasunaren inguruko azterketa garatzea.
2 urte hauetan askotan entzun dugu Azkoitiko Udalak dirurik ez duela, eta harrituta gelditu gara, 2012ko kontuetan 505.000€ gastatu gabe utzi dituztela ikustean. Aurrekontuetan partida batzuk izendatzen dira lan batzuk aurrera eramateko eta hau gastatzen ez bada hurrengo urterako gelditzen da:
- Udal argiteriaren mantenua: 35.000€ tik 22.016€ gastatu dira.
- Ikastolako eraikuntzaren mantenua: 30.000€ tik 6.923€ gastatu dira.
- Merkataritza ekintzak: 10.000€ tik 4.685€ gastatu dira.
- Baserri bideak: 80.000€ tik 9.834€ gastatu dira.
- Baserrietako postontzi eta seinaleak: 2.000€ tik ez da batere gastatu.
- Hiri-altzariak: 40.000€ tik 13.200€ gastatu dira.
- ...
Azkenik esan nahiko genuke, 2014ra begira 700.000€ko diru sarrera espero dela Azkoitiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin duen zorra ordaintzea bukatzen duelako, eta honi esker aurrera eraman ahal izango direla aurten onartuko ditugun obretako batzuk.
HITZAn DIARIO VASCOn NOTICIAS DE GIPUZKOAn
HITZAn DIARIO VASCOn NOTICIAS DE GIPUZKOAn
MARTXOAK 8
Otsailaren 20an ospatu genuen Berdintasun Batzordean, Azkoitiko EAJ-PNVtik ondorengo mozioa aurkeztu genuen. Gure harridurarako ez zen aurrera atera, eta orain antzeko beste bat aurkeztu digute Bildutik osoko bilkuran onartzeko. Atera ditzala bakoitzak bere ondorioak.
2013/02/20
MARTITTEKO BIDIE
50 urte izango dira, Martitte aldeko baserritarrek, auzolanean, bide
hau egin zutela. Inor akordatuko da Martitteko tabernako sarreran, lan
hau egiten jardun zuten lagunen argazkiarekin ere. Lagun horien artean
zegoen nere aita ere.

Baserri bakoitzetik lagun bat gutxienez ibili zen bide hau egiten, tartean pare bat harrobi ere egin zituzten bidea behetik goraino luzatzeko. Ez zen egun batean egindako lana izan, urteak behar izan zituzten guztia amaitzeko, baina benetako auzolanaren eredu izan zirela, argi daukat!
Guztiok dakizuen bezala, lur jausi itzela izan dugu duela egun gutxi. Hasiera batean pare bat astetan errepidea berriro zabaltzeko asmoa adierazi zuten bertaratutako tekniko zein politikoek, baina garbi ikusi dugu urteak beharko direla berriro ere errepide bat egin ahal izateko.
Bitartean errepide alternatiboa prestatzen dabiltza Altuna y Uriako langileak. Hainbat eta hainbat langile eta makina bertartzen zaizkigu egunero. Garai batean horrelako aurrerapenik gabe egin zen lana eta badirudi denbora berdintxua beharko dutela berriro lehengo egoerara itzultzeko. Naturaren kontuak.
Ea kapazak garen denbora tarte horretan bertako bizilagunei ahalik eta zerbitzurik onena emateko, izan ere hauek, beste herritar guztion bezalakoxe beharrak dituzte eta.
2013/01/31
AZKOITIKO SAN JOSE EGOITZA
Pasa den Urtarrilak 24an egin genuen Kontseilu errektorearen bilera.
Bertan, egoitzako langile, jubilatuen elkarteko eta hainbat herritarrekin batera, egoitza kudeatzen duen enpresak ematen ari den zerbitzuaren jarraipena eta egun dugun itxaron zerrenda aztertu genituen.
Zerbitzu aldetik ez zen inolako kexarik agertu baina hurrengo bilerarako, enpresaren arduradunen bat etortzeko eskatu genuen hainbat gai ezberdinetan erantzun egokiena emango baitigute.
Itxaron zerrendari buruz berriz, momentuz ez dago eta plazak libreak ere badaude. Krisi egoera honek, eskaerak murriztea ekarri duela garbi adierazi ziguten.
Inbertsioen barruan berriz, ohe bereziak erosteko esleipenari buruz jakinarazi zigun Xabierrek. Bertako erabiltzaileentzako eta zaintzaileentzako hobeenak erosiko dira.
Azkenik 2013rako tasak eta prezioak onartuz, aurrekontuen zirriborroa aztertu genuen.
Datozen urteak bereziak izango dira Azkoitiko San Jose Egoitzari dagokionez eta bere kudeaketa arduradun izan daiteken Foru Aldundiaren iritzia edo eta proposamenari dagokionez.
Dakizuen bezala, Egoitzaren kudeaketa emateko konpetentzia Foru Aldundiak du baina betidanik, bere kudeaketaren arduradun Azkoitiko Udala eta horretarako eratutako Kontseilu Errektorea izan da. Datozen egunetan, badirudi Foru Aldundiak bere kudeaketa aldatzeko proposamena egingo duela.
Jubilatuen elkarteko kideak zioen bezala, inoiz egin da kudeaketa egokiena izango litzatekeen modeloaren hausnarketarik?

2013/01/27
MUSIKA ESKOLEN ELKARTEKO ESKAERA
Musika Eskolak hezkuntza zentroak dira, eta haurrei, gazteei edo eta helduei zuzendutako irakaskuntza sistema egonkor baten bidez, beren hezkuntza integrala hobetzeko edo osatzeko bidea eskaintzen zaie.
Eskola hauen helburu nagusia musikazaleak prestatzea eta ahots-taldeak nahiz instrumentu-taldeak sustatzea da, hala nahi duten pertsona guztiek musika-jarduerari ekiteko edo sentsibilitate eta zentzu estetikoa garatzeko aukera izan dezaten, arte-hezkuntzaren parte bezala.
Euskadiko Musika Eskolen bidez, estetikotasuna eta sormena lantzen dira, eta baita pertsonen sentsibilitatea ere, irakaskuntza, hezkuntza eta arte-kulturaren bidez.
Arte-hezkuntza eskubide unibertsala da eta eskubide hori bideragarria izatea bermatu behar dugu. Norbanakoaren garapenean laguntzen du, herritar, banako eta talde bateko partaide gisa, sorkuntzarako ahalmena, hausnarketarako gaitasuna eta autonomia-kontzientzia eta pentsamendu-askatasuna estimulatuz.
Gaur egun, Euskadi mailan 35.000 ikasletik gora dituen elkartea izanik, badu tokiko kulturan bere proiekzioa eta presentzia.
Krisi garai honetan, Euskadiko Musika Eskolen Elkartea, bere ibilbidea bermatzeko ahaleginean, bere finantzaketa sistema kontsolidatu nahian dabil, Euskal eremuan dauden alderdi politiko guztiekin hitzartuz, eta Azkoitiko Musika Eskolako lehendakari bezala, guztion ahaleginarekin, dugun helburua lortzea espero dut.

2013/01/21
IN –CREIBLE
Sekula gertatu ez dena gertatuko da aurtengoan Azkoitian. Udal Gobernuak
onarturiko 2013rako hainbat Zerga eta Tasa ezingo direla aplikatu, alegia.
Azkoitiko UDAL GOBERNUAREN eta
Foru Aldundiaren artean egon den KOORDINAZIO
GABEZIAREN ondorioz, hainbat bilera eta denbora eraman diguten erabakiak,
bertan behera geratu dira.
ARRAZOIA? Azkoitiko UDAL GOBERNUA erabakiak hartzerakoan atzeratuta ibili izana, eta ondorioz,
aipaturiko zergak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean berandu argitaratzea; BERANDUEGI.
Deskoordinazioa, ala GOBERNU EZA?
Azkoitiko UDAL GOBERNUAK, onespen datei buruz garaiz ez abisatu izana
leporatzen dio Foru Aldundiari. Foru Aldundiak berriz, erabakien berri garaiz
eman zutela erantzun dio Udal Gobernuari, komunikazio horren egiaztapena
baduela aitortzen duelarik.
Azkoitiko UDAL GOBERNUAK jakinarazpenak 2 korreo elektronikoz iritsi zirela
onartzen du, baina bata ez zegokion departamentura, eta bestea hondatuta zegoen
ordenagailuren batera.
UDAL GOBERNU taldearen
gestioa SERIOA dela iruditzen al zaizue????
Suscribirse a:
Entradas (Atom)