2013/10/31

BIRZIKLAPENA IGOTZEKO PROPOSAMENA

Pasa den Ingurugiro batzorderako bideratu zuen Azkoitiko EAJ/PNVk datozen urteotan Azkoitiko birziklapena igotzeko proposamena.
Herri honek Uztailean adosturiko birziklatze portzentajeak lortuko ditu, beti ere, informatu eta erraztasunak ematen baditugu.
Ez gaude Atez atekoaren alde,  beste jasotze sistemak, birziklapen portzentaje horietara heltzea ahalbideratuko duela argi eta garbi baitugu.
Guk gure proposamena egin dugu, besteek egin dezatela berea.

2013/09/02

2 URTE ALPERRIK?

Gaurkoan uda honetan etxe guztietara banatutako Bidea Eginezen 8.alea uzten dizuet. Irakur ahal izango duzuen bezala, 2 urte hauetako Udal kudeaketaren balorazioa egiten dugu bertan. Interesgarria izango zaizuelakoan...
 


2013/07/19

2 URTEKO KUDEAKETAREN BALORAZIOA EGIN DUGU


Azkoitia Lantzen
Azken egunotan, Azkoitia Lantzeni buruz egin diren hainbat adierazpeni erantzunez, jakinarazi AL-en helburua beti izan dela, lurrak erosi eta honekin Gune degradatuak berreskuratzea, jarduera ekonomikoa sustatzea eta Etxebizitza Politika Publiko bat egitea.

Zein izan da azken 2 urteotan AL-eko kudeatzaile berriek egin dutena?
• Txosten Juridikoa (5 hilabete) 
• Gestio Txostena (4 hilabete) 
• Kudeaketa urbanistikoko Txostena (4 hilabete) 
• Aktiboen balorazio Txostena (5 hilabete) 
• Txosten ekonomiko Finantzieroa (4 hilabete) 
Informe guzti hauek egitera bideratu dituzten baliabide pertsonalak, ekonomikoak eta orduak, benetako sozietatearen Kudeaketa EZ egitea ekarri du. 
Helburu bakarra izan dute, hau da, aurretiko kudeatzaileak zer egin duten eta zerbait gaizki egin duten bilatu. Gaizki al dago gauzak nondik nora datozen jakin nahi hau? 
EZ, baina 2 urte badira, eta ez behin bakarrik, aurreko AL-eko arduradunak, idatziz eskatu zuela, AL berriaren aurrean eginiko operazio guztien nondik norakoak esplikatzeko eskaera egin zuela eta ez zaio oraindik aukerarik eman. Behin baino gehiagotan, idatziz egin du Asier Aranbarrik eskaera hau eta oraindik zain dago. Beraz, agian, hainbeste txosten egin beharrean, aurreko kudeatzaileak, AL en nondik norakoak emango lituze eta ez ginakteke 2 urte hauetan Txostenak gora eta bera ibiliko. 

Baina azken hilabetean, TVC ak bere txosten definitiboa bidali du Azkoitiko udalera eta txosten honek, udal gobernuak egin dituen adierazpenak bertan behera bota ditu, hau da, azkenean esaten duena da, AL ek duen Aktiboarekin, dituen konpromisoei aurre egiteko nahiko maniobra fondo duela. 
Aurretiko kudeaketa ardurak, aurrekoak dituzte, baina 2 urtetan Aktiboen kudeaketarik ez egitea, egungo kudeatzaileena da. 
HARRITZEKOA da Azkoitia Baiko kideak azken astean egindako adierazpena non AL-en balorazioarekin harritu da azken 15 urte udaletxean daramanean. 

DATUAK: 
A) Agem Consultores ek 2013ko Ekainean eginiko Txostenak, bere ondorioetan dio “AL no se encuentra en causa de disolucion u obligacion de realizar una reduccion de capital” 
B) Txosten berdinean dio, 2016rarteko Tesoreria aurreikuspenak ere ez duela arazorik izango. 
C) Enpresa berdinak 2012ko Auditori txostenean ere esaten du “las cuentas de AL están de acuerdo con el marco normativo de información financiera que resulta de aplicación”

Ekarpen Falta 
Udal gobernuak eginiko Azken prentsaurrekoan, EAJ ri leporatzen zion ekarpenik ez egitea eta isilik egotea 
Gogorarazi azken 2 urtetan gobernatzen ari direnak beraiek direla eta beraiek egin behar dutela udal kudeaketa. Gure proposamenak kontutan hartzen ez direnean, berriak egitea zailagoa izaten da. Adb: 
• Euskara komisioan egindako dekalogoarekin ez da ezer egin 
• Sozio-ekonomia komisioan, Merkataritza sustatzeko egindako proposamenarekin, 2 urtetan ez da ezer egin eta azkenik EAJk hartu du Merkataritzako dekalogoko hainbat puntu aurrera eramateko ardura eta herriko hainbat merkatarirekin, banan bana biltzen ari garela proiektuaren helburuak adierazi nahian 

Kudeaketa Ezaren adibideak 
• Beraien Udal Programa eta Aldatu Beharra dokumentutik ia ez da ezer egin. 
• Brigadak erabiltzeko makina erosten 2 urte pasatu izanak, herriko baserri ta auzo bideak garbitu gabe egon dira 2 urtetan
• 2013ko Apirilean Esleituta egon behar zuen Musika eskolako lanak oraindik ez dira hasi. 
• Baztartxo eraikina 1 urte kontraturik gabe dago. 
• San Jose Egoitzako estatutoak ia 2 urte aldatzeko asmoarekin 
• Promozio Ekonomikoko proiekturikez 
• Ingurugiro Alorrean Zaborren kudeaketan zer egingo dugun ez dakigu. Bere garaian Atez Atekoaren aldeko pentsaera zuten Bildu eta Azkoitia Baiko kideak, zaborren mahaia eta herriko 3.547 sinaduren aurrean ezer egin gabe jarraitzen dute. 


EAJ-PNVk AURRERA BEGIRA BIDERATUKO DITUEN HELBURUAK
• Promozio Ekonomikoa: Merkataritza eta Lana 
• Ongizate maila mantentzea 
• Zerbitzuak, Herria txukun,..

2013/07/17

Gaur goiza Matia Fundazioan pasa dugu beren lana gertuagotik ezagutzeko aukera paregabea izan dugularik. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiet bertako langile guztiei jasotako harreragatik, batik bat, goiz guztian gurekin egon diren Aitziber eta Anari.










Goizak bi zati izan ditu, alde batetik Fundazioaren nondik norakoazk azaltzeko bilera batean izan gara eta gero beren Rezola egoitza bisitatzeko aukera izan dugu. 

Lehenengo zatitik bi proiektu nabarmendu ahal ditugu, batetik, Etxean Ondo proiektua, nagusien etxeetan zein egoitzetan aurrera eramaten ari direna eta bestetik Euskadi Lagunkoia.

 
Etxean Ondo proiektua, Miguel Leturiak aurkeztu digun arren, zuzenean Julian Rezola egoitzan ikusteko aukera izan dugu eta bertan ikusirikoa neuk azaltzea baino sarean aurkitu dudan bideo hau txertatzea esanguratsuago izango zaizuela iruditu zait.


Azkenik Euskadi Lagunkoiaren proiektua aipatuko dizuet, oraindik Azkoitian ezartzen hasi ez dena, baina gure ustez, oso interesgarria dena, guztiontzat herri hobeago bat egiteko, adinekoen parte hartze zuzena sustatuz. Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) bultzatutako ekimenean oinarritua dagoen proiektu hau, Eusko Jaurlaritzak Finantzatu eta Matia Fundazioak koordinatzen du. Herrietan aurrera eramateko prest dago eta gainera Udalentzat doakoa da. Beronen webgunea uzten dizuet informazio zuzenagoa nahi duzuenontzat. www.euskadilagunkoia.net

2013/05/29

INDARKERIA MATXISTArik EZ!!!


Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko kontzientzia handitzen ari bada ere, aurreko astean berriro plazaratu beharra egon zen, bere emaztea erail duen beste kasu bat medio.
2012an Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Laguntzako Zuzendaritzak egindako azterketak, Euskal Herritarron %82ak, “oso arazo larritzat” dugu genero indarkeria.
Nahiz eta instituzioen edota herri mugimendu ezberdinen aldetik, Berdintasun Politikak bideratu eta jorratzeko ahalegin handiak egiten ari diren, eta ulertezina egiten zaigun arren, bada oraindik indarkeria hau erabiltzera daraman gizakirik. 
ASKI DA!

2013/05/23

LOMCEri EZ!

Gure eskumenak urratu eta zentralizatzeko helburua duelako, egun dugun sistema hobetzen duenaren froga edosostengu zientifikorik ez duelako eta gehiengo sozial eta politikorik ez duelako esaten diogu EZ Wert ministroaren Hezkuntza legeari.

1. Autonomia Estatutuaren 16.artikuluak dionez: “…irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago…” Beraz,  LOMCEkKonstituzioak ezartzen duen eskumen banaketa urratu eta estatuari tokatzen ez zaion eskumena gehitzen dio.
LOMCEk ez du kontutan hartzen errealitate soziolinguistikoa, ezta Autonomia Erkidego bakoitzak dituen beharrak ere. Honen aurrean, hizkuntza koofizialakderrigorrezko ikasgaien artean egoten jarraitzea eskatzen dugu.

2. Non dago aldatzeko beharra dagoela ziurtatzen duen azterketa edo diagnostikoa?
Wert ministroak berak onartu duen bezala Euskadiko Hezkuntza Sistema, estatukoaren aurretik doa eta bere emaitzak askoz hobeak dira (eskola porrot tasa baxuagoa, gazteen langabezia estatuaren erdia…)
Lege honek, estatistikak hobetzeko, Konpetenteak izatera bideratu beharrean, elkarren artean “konpetitzera” garamatza, ikasle zein ikastetxeak.

3. Ez du herritarron, hezkuntza eragileen, zein gainontzeko alderdi politikoon oniritzirik.
Inposaketa bidezko aldaketak ez dute ibilbide luzea izaten, benetako aldaketa bat ahalbideratzeko agenteen inplikazioa bermatu behar da, aldaketa prozesuan bertan.
Bestetik, Kontuan izan behar dugu azken 30 urtetan Hezkuntzak jasaten duen 7.aldaketa izanik, argi gelditzen dela oinarrizko kontsentsu baten beharra dugula, gobernu aldaketek eragingo ez dioten kontsentsu baten beharra alegia.

2013/05/16

AZKOITIKO UDALAREN MANIFESTUA, SEXU ASKATASUNARI ETA SEXU DIBERTSITATEARI BURUZKOA

Bihar Maiatzak 17, Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako eguna izanik, gaur osoko Bilkuran EAJtik aurkezturiko dokumentua eta ondorengo konpromezuak aho batez onartu ditugu:
1. Herritar guztiak errespetatzea, haien orientazio sexuala eta genero-identitatea edozein dela ere.
2. Pertsonen duintasuna eta osotasun fisikoa —estatuetako gobernuen legeen bidez bermatu beharrekoak biak— errespetatzea. Espazio publikoan eta, bereziki, hezkuntzaren arloan ematen diren adierazpen homofobo, lesbofobo, transfobo eta bifoboak irmotasunez kondenatzea.
3. Mundu osoan erabat despenalizatzeko eskatzea, hori baita herritar guztien artean benetako sexu askatasuna eta berdintasuna egotearen seinale. Bereziki kondenatzea LGTB taldeko pertsonen aurkako heriotza zigorra oraindik ere sexu-askatasuna despenalizatu ez duten herrialdeetan, eta zigor horren aurka egitea.
4. Transexualitatea despatologizatzeko eta DSM eta CIE psikiatriako eskuliburuetatik kentzeko eskatzea.
5. Espazio publikoan eta bereziki hezkuntzaren arloan egindako adierazpen afektibo-sexualen eta genero-identitateen ikusgaitasuna errespetatzea.
6. Lanerako, hezkuntzarako eta aisialdirako guneak erabiltzeko eskubidea bermatzea, sexuaren edo genero-identitatearen ondoriozko inolako diskriminaziorik gabe.
7. Aukera sexual eta genero-identitate bakoitzaren irudi duina sustatzea komunikabideetan, bai eta agerraldi kulturaletan, sozialetan, artistikoetan eta, bereziki, hezkuntzaren arlokoetan.
8. Gizarte anitzago, ireki eta integratzaileago baten alde lan egiteko esperientziak eta jarrerak sustatzea, non orientazio afektibo-sexuala eta genero-identitatea ez diren inorentzat oztopo izango.
9. Sexualitate anitzerako bidea egitea, mitorik gabe, konparaziorik gabe, inposiziorik gabe, eta sexualitate askearen —aukera eta orientazio sexualerako eta genero-identitaterako askatasuna barne— aurkako jokabide guztien kontra egitea.