2015/02/14

BIDEA EGINEZen JABIER ZUBIZARRETAri ELKARRIZKETA

Aste honetan Jabier Zubizarretari eginiko elkarrizketa atera da Bidea Eginez aldizkarian. EAJ ko hautagaiak Azkoitin ditugun beharrak aztertzen ditu eta berak dituen hainbat proiektu azaleratu ditu.

Hemen uzten dizuet aldizkaria bere osotasunean ikusteko:

2014/12/23

JABIER ZUBIZARRETAREN AURKEZPENA

Azken egun  hauetan  bolo-bolo  dabil  Jabier Zubizarretaren aurkezpen bideoa sare sozialetan.

Asko gustatu zait.

ZORTE  ON JABIER

2014/12/17

GU ESKAINITAKOA BETETZEN ARI GARA

Legealdiaren azken aurrekontuak onartzear dauden honetan, duela 3-4 urte Azkoitiarrei eskaini genien programa baloratu genuen astelehenean emandako prentsaurrekoan. Azkoitiar orok, neure blogean bertan, eskura duen programa oposiziotik ere aurrera eramatea lortu dugu, eta hori ekinez eta norabidea argi izanda bakarrik lortzen da. Gure programa egiteko egindako parte hartze prozesuak, beraz, herriaren diagnostiko egokia egin zuen, orduan ateratako ideia gehienek eginak baitaude iada.
Diario Vasco
Hitza
Noticias de Gipuzkoa



2014/12/02

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

“Niretzat euskara premia bat da. Nork esanen du ogia maitatzen duela? Ogia ezta maitatzen, behar izaten da. Hala pasatzen zait niri euskararekin: eztut maitatzen, behar izaten dut”.

Gabriel Aresti

Euskal gizarteak argiro erakusten du, eguneroko ibilbidean, sendo bezain irmoa dela euskara biziberritzeko hartua duen erabakia. Milaka eta milaka dira, adibidez, helduan euskara ikasteko urratsa egiten dutenak. Nagusi dira, eta gero eta nagusiago, seme-alabentzat euskarazko irakaskuntza hautatzen duten gurasoak, askotan haiek euskara menderatzen ez dutelarik ere. Gero eta gehiago hazten ari da euskal hiztunen kopurua, gero eta gizarte elebidunagoa osatzen ari gara. Gero eta eremu gehiagotan dugu euskara ikusgai eta entzungai. Gero eta biziagoa dugu euskara, gero eta bizikidetzarako baliagarriagoa.

Txalotzeko modukoa da, zalantzarik gabe, euskal gizartearen jarrera emankorra. Eta txalotzekoa da, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri erakundeek, bakoitzak bere eremuan, azken hogeita hamar urteotan egin duten lana, euskara biziberritzeko ahaleginean.

Euskararen Nazioarteko Eguna guztiz une egokia da euskararekin dugun konpromisoa berretsi eta lau haizetara zabaltzeko. Eta euskara bera lau haizetara zabal dadin, euskara gero eta gehiago, gero eta gauza gehiagotarako, gero eta toki gehiagotan erabiltzekoa dugu konpromisorik funtsezkoena. Euskara erabili. Berriz ere erabili. Eta behin eta berriro erabili. Horixe da gure hizkuntzari benetako arnasa emateko modurik seguru eta eraginkorrena.

Eta, jakina, EAJ-PNVk politikagintzaren eremutik euskal gizarte osoari luzatzen dion gogoeta honetan ez dugu geure burua eginkizunetatik baztertzen. Aitzitik, geure herrikideei euskara erabiltzeko gonbita luzatzeaz bat, geure buruari gonbita ez, baizik eta benetako konpromiso praktikoa exijitzen diogu, ezinbestez. Gure alderdiaren izenean gizarte berdinkideago eta kohesionatuago baten aldeko politikagintzan ari garenok ezin baitugu inolaz ere euskararen aurrerabidean oztopo gertatu; ezin baitugu inolaz ere euskara sustatzearen aldeko politika baten predikatzaile huts izan, aldi berean euskal hiztun gisa ahal dugun guztietan jokatu ezean. Barkaezina litzateke aldarrikapen hutsaletan geratzea. Eta guk ez dugu halakorik egingo.

Eta politikagintzaren eremutik atera gabe, guztiz garbi dugu guk ez dugula euskara sekula erabiliko abantaila politikorik ateratzeko. Izan ere, eta Mitxelena maisuak beti bezain zuhurki gaztigatu zigunez, “euskara ahulegia baita armatzat hartzeko”. Aukera-berdintasuna nahi dugu guk, bai, euskararentzat. Horrela bakarrik eraiki baitaiteke, gurean, elebitasun gero eta orekatuago batean bizikidetza armoniatsuan aurrera doan gizarte bat. Eta hori da gure helburua, euskara sustatzeko politikak bultzatzerakoan. Denon artean, denok garelako ezinbestekoak euskara biziberritzeko ahaleginean. Ahalik eta adostasun zabalenean, horixe baita hizkuntza politika iraunkor edo sostenible baten giltza. Arrakastaren eta etorkizunaren giltza. Euskararen erabilera etengabe indartzeko ezinbesteko gakoa. 

Poetaren hitzetatik abiaturik, lau haizetara esan dezagun, elkar hartuta: euskaraz egiten dut, euskara behar dudalako!

2014/11/17

EXPOCHESS AZKOITIAN... ZEINENTZAKO?

Hona hemen Azkoitiko Anaitasuna Xake taldeak Udalari emandako erantzuna, DVn argitaratua:

Artikulua zabaldu

Bertan ikusiko duzuen eran, Udalak Anaitasuna Xake taldea argazkirako soilik izan duela kontuan salatzen dute.

Era berean, Anaitasuna Xake taldeak, Expochess jardunaldien haundikeria salatu nahi du, eta inolaz ere ez dagoela herriko taldeei zuzendua diote.

Azken aldian ohitzen ari garen hainbeste presa eta prezipitazioen beste adibide bat.

2014/11/07

ZABORRAK ETA ZABORTEGI BERRIA


Aste honetan, Azkoitiko PaP-aren aurkako Plataformak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zerbitzu buru izandako Jabier Ansorena izan dugu Elkargunean.

Eusko Alkartasunako (EA) Oyarbide zuzendari zela, Gipuzkoarako Zaborren estrategia (PIGRUP) nola adostu zen adierazi zigun. Adostasun politikoaz gain (ANV izan ezik) herritarren parte hartzea gauzatu zela eta zer nolako adostasun zabala izan zuen jakinarazi zigun.

Ondoren, EH Bilduk Foru Aldundiko gidaritza hartu duenean, hainbat lan eta adostasun zuen dokumentua alde batera utzi, eta inork ez dakien (beraiek ere ez ) ibilbide antagoniko bat ikusten du momentu honetan.
 

Inolako parte hartzerik gabe, inolako txosten tekniko, juridiko edo ingurugirokorik gabe, norbaitek ala nahi izan duelako, Zestoan beste Zabortegi bat egiteko erabakia hartu du Bilduk.
Zabortegiak Gipuzkoa osoko zaborrak jaso ditu eta ez dugu aurretiko aukerarik izan erabaki hori egokiena den ala ez edota gaiaren inguruko gure iritzirik emateko.
Hau ez da parte hartzea, inposizioa baizik!!!

DVn "Participación e información guiaron el PIGRUG de Gipuzkoa" (Ansorena)

2014/11/06

OÑARTXO POLIGONOKO KUDEAKETAREN EMAITZA


Azken egunotan, Azkoitian, Bernardo Ecenarrok enpresa berriaren irekieraren inguruko berria agertzen ari da prentsan.
 

Berri pozgarria guztiz. Baina etorrera edo irekiera hau ez da bat batean gertatutako berri bat. Aurreko legealdian, EAJ udal gobernuan zegoela, leku horretan zegoen zabortegia erosi, lurrak kudeatu eta ixtea lortu zen. Honela Promozio Ekonomikoa sustatzeko, gure seme alabak Azkoitian lan egiteko aukera izan dezaten, teknologikoki punta-puntan dagoen enpresa herrira ekartzea lortu zen.

  

Azken urteotan, enpresak lurrak prestatu eta eraikina egiten jardun du. Gaur da eguna, bere garaian eginiko lanak, bere fruitua eman duena. Ia 70 lagunei lanpostu zuzena eta beste hainbati zeharka emango dien enpresa Azkoitian ireki den eguna, alegia.

Zorionak!!

 

Noticias de Gipuzkoan