2011/05/28

HASI DIRA NEGOZIAZIOAK

Atzo arratsaldean Azkoitia Baik deiturik, Bildu, Azkoitia Bai eta EAJren arteko bilera ospatu behar genuen, baino Bildu ez zenez bertaratu Azkoitia Bai eta EAJko hautagaiak bildu ginen. Bertan udal antolaketaren inguruko gaiak hausnartu genituen eta Azkoitia Bairen proposamenaren inguruan hitz egin genuen.Oso eroso egon ginela esango nuke eta datozen egunetan beste bilera bat egitekotan gelditu ginene datozen lau urteetarako bakoitzak dugun programaren inguruan ditugun adostasunak hausnartzeko...

2011/05/24

HAUTESKUNDE ONDOREN

Igandeko emaitzak ikusirik, lehenik eta behin gure proiektu eta lan taldean konfiantza erakutsi zenuten 1876 azkoitiarroi eskerrak eman nahi dizkizuet.

Lehenengo indarra Bildu izanik, datozen 4 urte hauetan oposiziotik, herri honen Izaera, Garapena, Bizi kalitatea eta Baloreak oinarri hartuz, herri honen alde, buru belarri lan egingo dugula jakinarazi nahi dizuet. Dugun lan taldearen esperientzia eta lanerako gogoa kontutan izanda, herri honek aurrera egiteko beharrezko proposamenak egin eta bultzatuko ditugu.

Azkenik jakinarazi, datozen urteotan egingo dugun lanaren adierazle izango dela blog orri hau eta edozein iradokizun, galdera edo zalantza izanik, bertan idazteko aukera izango duzuela. 

2011/05/20

AMAITU DA KANPAINA

Iritsi da azken eguna, biharko eguna deskantsatzeko eta igandean bozkatzea tokatzen zaigu.
Lerro hauek aprobetxatu nahiko nituzke duela bi urtetik gaur arte, modu batean edo bestean proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi ESKERRAK eta BESARKADA haundi bat emateko.
Niretzat oso aberasgarria izan da, asko ikasteko aukera izan dut eta ziur nago astelehenetik aurrera hasiko dugun proiektu berrian, berriro ere zuen laguntza izateko aukera izango dudala.
ESKERRIK ASKO GUZTIOI

2011/05/17

ASTEARTEA

Gaur goizean Xabier Munibe Ikastolako Lehen Hezkuntzako zuzendariarekin bildu gara. Ondoren, etxez etxe eta baserriz baserri, gure programaren laburpena eta botoak banatzeari ekin diogu. Egin diguten harrera zoragarria izan da, poza ematen du oraindik ere jendeak beraien etxeetaraino joan izana baloratzen dutela ikusteak. Bestalde, honek aukera paregabea eskeintzen digu herritarren ahotsa entzun eta gutaz duten iritzia jasotzeko.

Egunari amaiera emateko Kirol elkarte eta kirol zaleekin bildu gara elkargunean.

ELKARRIZKETA

Pasa zen ostiralean Erlo telebistak elkarrizketatu ninduen. Nire taldekideekin batera gure proiekturako esanguratsuak dien hainbat lekutara hurbildu ginen eta bertan programaren nondikAra norakoak azaltzen saiatu nintzen... Hiru bideo ezberdinetan banatu dute elkarrizketa, ea zer deritzozuen...


Beste bi bideoak igotzen saiatzen ari naiz baina arazoak ematen dizkidanez, hemen uzten dizkizuet bi linkak...



ASTELEHENA

Gaur arratsaldean bi egoitza oso ezberdin bisitatzeko aukera izan dugu. Alde batetik, argazkietan ikus daitekeen Lanbide Insitutuan izan gara, bertako zuzendariarekin batera, bere egoera eta irtenbideak aztertuz eta beste aldetik, Zaharren egoitzan, bertako edadetuak bisitatu ditugularik. Gazteen etorkizunarekin hasi eta gure zaharrenarekin bukatu dugu eguna.


2011/05/13

Errespetue ta edukaixue...

Programaren aurkezpenarekin amaitzako, programeren azken atala eta berau aurkezteko Elkargunean egin genuen aurkezpen ekitaldiko bideo bat uzten dizuet...


BIZI KALITATEA


Programaren 3.atala uzten dizuet, gure izaera mantendu eta lana sortzeaz gain Azkoitiar ororen bizi kalitatea bermatu nahi baitugu.

       

         



Atzo goizean, Igerileku irekietan ostalaritza zerbitzua jartzeko aukerak aztertu genituen, Elkargune Institutuko buru den Pellorekin batera. Ondoren Etxebizitzaren alorra jorratu genuen,  Intsaustiko eremura bisitarekin amaituz eta irisgarritasunaren arloan berriz, Floreagako auzora joan ginen, bertan igogailua egiteko dauden aukerak aztertu eta auzoaren egoera ikustera.       

 Goiza amaitzeko. Urola Kostako Langabetu Elkartearekin biltzeko aukera ere izan genuen, beraien eskaerak entzun eta jorratzeko bideak ikusiz.


Bazkalostean alde batetik, herriko Adinekoen Kontseiluko lehendakaria eta idazkariarekin bildu ginen eta beste aldetik Udaletxeko Inmigrazio teknikariarekin.

2011/05/11

GARAPENA-LANA

"Banatzeko sortu egin behar da"

Gure ustez argi eta garbi izan behar du Udaletxe batek laguntzak emateko, ekitaldiak antolatzeko eta bestelako edozein zerbitzu ematea posible izateko, sortu egin behar dela, eta gu lema honexek identifikatzen gaitu.
Honexegatik gaur eguna URKOMEko teknikariekin bilduta hasi dugu, BERPIZTU programa herriko bi auzoetatik 5 auzoetara nola zabaldu aztertzeko. BERPIZTUren helburua landa eremuko auzoen beharrak eta bertako jendearen eta taldeen asmoak aztertu eta udalarekin elkarlanean gauzatzea da.

       
Ondoren Industrialdeako gerente den Jabi Blazquezekin Oñartxoko industria-gunea bisitatuz, egungo industrialguneen errealitateaz jabetu gara.






Eguna bukatzeko Loiola Berrikuntza Fundazioko zuzendari den Begoña Beobiderekin, berrikuntza teknologikoak Azkoitiko empresei ekar dakieken balio erantsiaz hitz egin dugu. Honetarako egon daitezkeen proiektu eta programa ezberdinak aztertu ditugularik.


2011/05/10

IZAERA

    Gure programa Izaera atalarekin hasi nahi izan dugu, irakurri ahal duzuen bezela "Axkoittiarrak gea eta Axkoittiarrak izeten seiu nahi deu" esaldia erabili dugu atalari sarrera eman eta berau laburbiltzeko.

  Gaurkoan hautagai batzuk, Antonio Oteiza Fundazioko lehendakariaren eskutik, Azkoitiko ondarearen inguruko bisita paregabea egiteko aukera izan dugu. Fundazioan bertan elkartu gara berarekin eta kaleetako eraikuntza ezberdinen istoria ezagutzeaz gain, garai hartako hirigintzaren nondik norakoez jabetzeko aukera ere izan dugu.

    Herriko elkar leku nagusiak ziren, merkatua eta enparantza nagusiaren hainbat aldaketa eta sorrera ezagutu eta Plaza Berrin barrena, Balda Plazara iritsi gara. Bidean, noski, hainbat jauregietako istorio eta pasadizoak ere kontatu dizkigu Jaun Bautista Mendizabalek.
  Bisitari amaiera emateko, Azkoitiko Zalduntxo eta Euskalerriaren adiskideen elkartearen egoitza den Intsausti jauregian izan gara.

2011/05/09

Hasi da Kanpaina! 
Guk, beheko argazkian ikus dezakezuen bezela, lehenengo eguneko 00:00 ordutan kartelak itsatsiz eman genion hasiera eta orain gure programa ahalik eta herritar gehienoi helarazteari ekin diogu.

Hemen uzten dizuet gure programaren lehenengo zatia. Hasteko sarrera politiko txiki bat idatzi dugu eta gero programa egiteko aurrera eraman dugun Parte Hartze prozesua azaltzen saiatu gea.



Datozen egunetan, programaren mamia osatzen duten lau atalak igoko dizkizuet...

2011/05/02

BILDU

EAJ-PNV
Urkullu: “EAJk lankidetza eta babesa eten du Espainiar Gobernuarekin”
2011/05/02
         Sabin Etxean EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk burutu duen agerpenean azaldu duenez, “Euskadik oinarrizko printzipio eta eskubide demokratikoekiko begirunea exijitzen du. Eta, bizitzeko eskubidearekin batera- beronen urratzea argi eta garbi errefusatua izan delarik- ezinbesteko eskubidea ere badira askatasuna eta parte hartze politikoa”.


        Urkulluk azaldu duenez, “printzipio hauek defendatuta, EAJ-PNVk biziki larritzat jotzen du Bilduk hurrengo Udal, Foru eta Nafarroako Parlamenturako Hauteskundeetarako aurkeztu dituen hautagaitzak legeztatu ez izana”.


Hori dela eta Euzko Alderdi Jeltzaleak honakoa adierazi du:
1.- Ilegalizazio politiko hau guztiz arbuiatzen duela.
2.- Esparru politiko,instituzional eta juridikoan erabaki hau baliogabetzea defendatuko duela .
3.- Aukera politiko guztien osoko parte hartze politikoa defendatzen jarraituko duela, ezker abertzale tradizionalarena barne, era propioan edo beste legezko talde politikoekin partekatutako estrategia barruan.
4.- Erabaki hau Europako erakunde instituzional,politiko eta juridikoetara eramatea planteatuko duela.
5.- Espainiar Gobernuari bere hausnarketak komunikatu dizkiola eta une honetatik aurrera hurrengo ekimenei begira EAJren lankidetza eta babesa eteten dituela. Gure ustetan Espainiar Gobernuarena izan da Auzitegi Gorenak ebazpena oinarritzeko erabili izan duen tesia.
6.- Auzitegi Konstituzionalari, bere erabaki juridikoa hartzerako orduan, euskal gizartearen gehiengoaren iritzia kontutan har dezala eskatzen diogu eta, ondorioz, Auztitegi Gorenaren epaia baliogabetu dezala.
Agiri osoa

2011/05/01

Maiatzak 1

         Gaur Maiatzaren 1a, langileen eguna dela eta Gipuzkoako hainbat hautagai Haize Orraziaren inguruan bildu gara. Azkoititik, Mikel Juaristi, Yolanda Larrañaga eta Aner Larrañagarekin batera joan naiz eta bertan Eneko Goiak, Donostiako hautagaiak, hitz egin du. Berak esan duen bezela, gu guztiok EAJko hautagaiok, lanerako prest gaude, ONENA EMATEKO GARAIA DA ETA!