2015/04/26

ALKATEGAI ETA ZERRENDA BERRIA


Ostiralean aurkeztu genuen Azkoitiko Udal Hauteskundeetarako hautagaitza. Alkategai berria eta zerrenda berritua, albisteetan irakur dezakezuen bezela, talde berria ilusioz eta lanerako gogoz dator.
Datorren legealdiak behar duen gizon-emakume talde bikaina.
Nire aldetik zorterik onena!!!

video
video

2015/03/08

Martxoak 8

1975ean NBEak martxoaren 8a emakumeen nazioarteko egun izendatu zueneta egun hori baliatuz aldarrikatzen dugu emakume eta gizonen berdintasuna giza eskubide ez ezik funtsezko beharrezko faktorea dela Euskal Herriaren gizagarapenerako, garapen sozialerako eta ekonomikoarentzako.

 

Abagune ezin hobea dugu munduko emakume guztiei gorazarre egiteko;batzuetan bizitzak arriskuan jarriz ere haien eskubideak lortu eta defendatzeko borrokan aritu diren eta dabiltzan emakume guztiei. Egokiera ona da, baita ere, berdintasuna zer den aitortzeko: kultura eta filosofia bat, gizateria osoarentzat beharrezkoak diren balioetan oinarritzen dena. Berdintasunak pertsona guztien autonomia garatzen laguntzen du, elkartasunean oinarritutako balioak indartzen ditu, parekoen arteko hartu-emanak sustatzen ditu, eta demokrazia hobetzen laguntzen du.

Berdintasuna giza eskubide bat da, pertsona orori atxikitako eskubidea alegia, ezin bortxatuzko eskubidea eta besterenezina. Gizarte bezala, bizitzaren esparru orotan bermatu behar dugu hura betetzea.

Aurten hamar urte bete dira Eusko Legebiltzarrean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea onartu zenetik.  Lege horretatik abiatuta, berdintasunerantz aurreratu den guztia goraipatzen dugu, eta orain ere aurreratzen ari garena, esaterako Osoko Bilkuran ziur asko onartuko den berdintasunerako foruaraua. Baina, aldi berean, egiteko asko geratzen zaigula aitortu behar dugu eta aitortu nahi dugu.

Con motivo del 8 de Marzo, declarado por la ONU en 1975 como Día Internacional de la Mujer, manifestamos que la igualdad de mujeres y hombres es, además de un derecho humano, un factor fundamental y necesario para el desarrollo humano, social y económico de Euskal Herria.

 

Con ocasión de esta conmemoración, tenemos una buena oportunidad para hacer un homenaje a todas las mujeres del mundo, quienes aún arriesgando sus propias vidas, han luchado y siguen luchando por logar y defender sus derechos. Es también una buena ocasión para reconocer que es necesaria una cultura y una filosofía basada en los valores de igualdad para toda la sociedad. La igualdad ayuda a desarrollar la autonomía de todas las personas, refuerza los valores sustentados en la solidaridad, impulsa las relaciones entre iguales, y ayuda a mejorar la democracia. 

La igualdad es un derecho humano inherente a todas las personas, inviolable e inalienable. Como sociedad debemos garantizar su cumplimiento en todas las esferas de la vida.

 

Se cumplen en 2015 diez años de la aprobación en el Parlamento Vasco de la Ley para la Igualdad de Hombres y Mujeres. Con la misma convicción con que queremos poner en valor todo lo que se ha avanzado hacia la igualdad, y se sigue avanzando, por ejemplo con la previsible aprobación en el pleno de la Norma Foral para la igualdad de mujeres y hombres, a partir del impulso proporcionado por esta Ley, también queremos y debemos reconocer que aún nos queda mucho por hacer.

 

 

Hausnarketa eta balantzea egiteko abagunea ere bada, emakumeok orain arte lortutako askatasun eta eskubideak galtzen ari garelako. Krisiaren aitzakian, lanbaldintzak okertzen ari dira orokorrean eta are gehiago emakumeentzat. Bestalde,oraindik ere etxeko lanak eta zaintza-lanak emakumeei egokitzen jarraitzen dute hein handi batean.

También es un buen momento para recapacitar y hacer balance, ya que las mujeres están perdiendo las libertades y derechos logrados. Bajo la excusa de la crisis, se están empeorando las condiciones de trabajo en general, y más aún para las mujeres. Por otra parte, las labores de casa y del cuidado siguen recayendo mayoritariamente sobre las mujeres. 

 

 

Gizarte publikoari dei egiteko eguna ere badugu, aldarrikatzeko eguna, zeren eta aurrerabideak lortu baditugu ere, oraindik luzea da emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzeko bidea, eta horiemakumeen borrokaren eskutik eta borroka feministaren eskutik etorriko da. Berdintasun benetakoa lortzea erronka da oraindik ere. Lanmerkatuan emakumeek gizonek baino % 36,2 gutxiago kobratzen dute batez besteko lan berdinagatik, eta lanaldi partzialetan dauden langileen %80,9 emakumeak dira. 

 

Horretarako, eraldaketa sozialerako baloreen aldaketa bat behar beharrezkoa da lehenbailehen, emakumeen lanbazterkeria betirako amaitzeko, lan-bazterkeria horrek dakarren arraila sozial eta ekonomikoadesagertzeko, ekoizpen-lanaren eta ugalketalanaren banaketa ezberdinari bukaera emateko, eta emakumeen aurkako indarkeria matxista amaitzeko. Hori da emakumeen eta gizonen ezberdintasunaren ondorio gogor eta ankerrena. Badakigu zeregin zaila dugula. Horregatik eskatzen diogu gizartea osatzen dugun pertsona bakoitzari, eguneroko bizitzan bere erabakiekin eta bere jokabideekin berdintasuna eraikitzeko. Guztion zeregina da hainbeste nahi eta behar dugun berdintasuna eraikitzea.

Hoy es también un día para reclamar a la sociedad, ya que, si bien es cierto que hemos logrado dar pasos, todavía es muy largo el camino para la consecución de una igualdad efectiva entre mujeres y hombres que vendrá de la mano de la lucha feminista y de las mujeres. La igualdad real es aún hoy un reto. Las mujeres que están en el mercado de trabajo cobran un 36,2% menos que los hombres, y el 80,9% de las personas que trabajan a jornada parcial son mujeres.

 

Para ello, vemos necesario y urgente un cambio de valores que propicie esa transformación social que acabe para siempre con la discriminación laboral de las mujeres; con la brecha social y económica que ello supone; con el desigual reparto del trabajo productivo y reproductivo; y con la violencia machista hacia las mujeres, la consecuencia más dura y cruel de la desigualdad entre mujeres y hombres. Somos conscientes de que nos encontramos ante una tarea compleja. Precisamente por la dificultad de este cometido, invocamos a todas y a cada una de las personas que formamos parte de esta sociedad para que, en nuestra vida diaria, seamos capaces de construir, con nuestras decisiones y comportamientos, esa igualdad tan necesaria y deseada. Es tarea de todas y de todos.

 

 

 

Baina, horrez gain, batez ere konpromisoa hartzeko eguna da. Horregatik, gure ustea berretsi nahi dugu: irmoki jarraitu behar dugu ekintzak bultzatzen, emakumeen eta gizonen artean berdintasun benetakoa eta eraginkorra lortzeko behar diren beste ekintza bultzatzen, horrela lagunduko baitugu gizarte solidario eta justuago bat eraikitzen, bizitza ekonomiaren erdigunean jarriko duena, eta ez alderantziz. 

Pero, más allá de esto, es un día para comprometernos. Por eso, queremos corroborar nuestra postura: tenemos que continuar de manera firme impulsando acciones; todas las acciones necesarias para lograr la equidad entre mujeres y hombres, ya que así lograremos construir una sociedad más solidaria y justa, que ponga la vida en el centro de la economía, y no al revés. 

 

 

Guztiontzat eskubide berberak lortzeko bidean aurrera egiteko, beharrezkoa daelkarlana, etenik gabe elkarrekin lan egitea gizarteak, emakumeek eta gizonek, gizarte zibilak, eragile sozialek, sindikatuek, alderdi politikoek eta botere publikoek. Horregatik nahi genuke adierazpen hau planteamendu ideologikoetatik harago joatea, inguruabar sozial eta ekonomikoetatik harago, baita une jakin batetik harago ere, hots, martxotik harago. Izan bedi borroka irmoa eta iraunkorra, izan bedi gure ekintzen ardatza urteko egun guztietan. Justizia sozialak hala eskatzen duelako, eta nahitaezkoa delako gizarte osoarentzat.

 

 

Berdintasunak gizarte bezala aurrera joaten laguntzen digu, pertsonen autonomia eta duintasuna hobetzen laguntzen du, errespetua sustatzen du, eta demokrazian zein justizian sakonarazten digu.Horregatik guztiagatik, 2015eko martxoak 8 dituen honetan, emakumearen nazioarteko eguna izanda, emakume eta gizonen benetako berdintasun eraginkorra lortzeko urrats sendoak ematen jarraitzeko borondatea berresten dugu.

Para seguir avanzando en el camino hacia el logro de todos los derechos para todas las personas, es necesario el trabajo en común entre la sociedad –mujeres y hombres-, la sociedad civil, los agentes sociales, los sindicatos, los partidos políticos y las instituciones. Es por ello por lo que queremos que esta declaración fuera más allá de planteamientos ideológicos, más allá de circunstancias sociales o económicas, así como de un momento concreto, esto es, más allá de marzo. Que sea una lucha constante y duradera, que sea el eje de nuestras acciones para cada día del año. Porque así lo exige la justicia social, y es indispensable para toda la sociedad. 

 

Por todo ello, este 8 de Marzo de 2015, Día Internacional de la Mujer, conscientes de que la igualdad nos ayuda a avanzar como sociedad, contribuye a mejorar la autonomía y la dignidad de las personas, promueve el respeto y nos permite profundizar en democracia y justicia, renovamos nuestra voluntad de seguir dando pasos firmes para conseguir la igualdad real y efectiva de mujeres y hombres. 

 

 

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek emakumeen elkarteen mugimenduak, emakumeen eskubideen aldeko borroka zein borroka feminista indartzeko eta parekidetasunaren eta berdintasunaren aldeko mugimendu oro indartzeko konpromisoa adierazten dute, eta herritarrei dei egiten diete emakumeen nazioarteko egunaren inguruan antolatuta dauden ekitaldietan parte har dezaten.

2015/02/14

BIDEA EGINEZen JABIER ZUBIZARRETAri ELKARRIZKETA

Aste honetan Jabier Zubizarretari eginiko elkarrizketa atera da Bidea Eginez aldizkarian. EAJ ko hautagaiak Azkoitin ditugun beharrak aztertzen ditu eta berak dituen hainbat proiektu azaleratu ditu.

Hemen uzten dizuet aldizkaria bere osotasunean ikusteko: