2013/04/19

AZKOITIKO EAJ/PNV K CORRUGADOS AZPEITIAKO LANGILEEK AURKEZTUTAKO IDATZIAREKIN BAT EGIN DU.

Pasa den Asteazkeneko batzordean,  enpresa ez ixteko  adierazpen hau onartu genuen Udaleko bozeramaileen batzordeak:

- Azkoitiko Udalak bere elkartasuna adierazten die Corrugados Azpeitia enpresako langilei.

- Azkoitiko Udalak, enpresaren itxierak eskualde zein herri honen biztanleentzat ekar dezaken kaltea kezka handiz ikusten du eta, horregatik, enpresak lanpostuak manten ditzan, itxieraren aurka agertzen da.
- Azkoitiko Udalak, enpresari itxieraren erabakia bertan behera utz dezala eta negoziazioarekin jarrai dezala eskatzen dio.

- Azkoitiko Udalak, egoera larri honi irtenbide on bat lortzeko saiakerak egingo ditu eta, horretarako, beste instituzioetan, hau da, Gipuzkoako Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan, behar diren gestioak egiteko konpromisoa hartzen du.

- Azkoitiko Udalak, enpresa zabalik mantentzeko eta lanpostuak defendatzeko langileek egin behar dituzten ekimen sindikalak eta sozialak egin ditzaten bere esku dagoen laguntza logistikoa eta materiala emateko konpromisoa hartzen du.

- Azkoitiko Udalak, apirilaren 20an, itxieraren aurka eta lanpostuen aldeko helburuekin Azpeitian egingo den manifestazioarekin bat egiten du.

- Azkoitiko Udalak, hartutako erabaki hauen berri helaraziko die herritarrei eta, era berean, Alfonso Gallardo Taldeko zuzendaritzari, Enpresa Batzordeari, Gipuzkoako Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

2013/04/15

OÑARTXOKO ZABORTEGIKO LIXIBIATUEN TRATAMENDUA MARTXAN

Martxan da dagoeneko azken urteotan, hainbat polemika sortu duen Zabortegiko lixibiatuen tratamendua. Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro departamenduarekin batera, Iragaz enpresak martxan du lixibiatuen planta. 
Lixibiatuak zabortegitik kamioiekin igotzen dira Serbitzuren instalazioetara. Bertan Iragaz enpresak instalatu berri duen depuradorak CO2aren bitartez, metalak kendu eta Pha jaisten dizkio.
 Nahiz eta momentu honetan irtenbidea aurkitu zaion, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitzen du; alde batetik momentu honetan garraien bitartez egiten garraioari bestelako irtenbideren bat emateko eta bestetik balorazioak egiten ari da, depurazio sistema hobetu ahal izateko, dosifikazio sistema martxan jarriz adibidez.