2014/05/17

EAJtik AURKEZTUTAKO TESTUA ONARTU DUGU UDALEAN GAURKO EGUNERAKO

SEXU ASKATASUN ETA ANIZTASUNAREN ALDEKO AZKOITIKO UDALAREN MANIFESTUA 
2013ko maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Eguna ospatzen dugu. Azkoitiko Udalak berretsi gura du diskriminazio afektibo-sexualaren eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako borrokan duen konpromisoa. Izan ere, diskriminazio horren funtsean aurreiritziak eta ezjakintasuna daude, eta berdintasun printzipioaren aurkakoa da –printzipio horren arabera, pertsona guztiak berdinak gara eta eskubide berberak ditugu, gure orientazio sexuala edo genero-identitatea edozein dela ere–. 
Egia da azken urteetan aurrerapauso handiak lortu dituztela LGTBI taldeek mendebaldeko herrialde asko eta askotan, berdindu egin baitira zenbait lege eta eskubide. Dena dela, oraindik ere badago zer lortu gizartean, esaterako, orientazio sexualaren ondorioz sortutako indarkeria, munduko hainbat herrialdetan eragiten diena lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta intersexualei. 
Gaur egun, joera heterosexual, binarista eta heldua posible den arau bakar gisa aurkezten da, eta gainerako aukerak errudun gisa agerrarazten dira. Mendebaldeko sexualitatearen eskuliburua mugatuta dago, beraz, eta onargarritasun soziala, legitimitate morala eta legezko eskubideak galarazten dizkie gainerako sexu praktikei eta identitateei.
Egoera horren ondorioz, LGTBI taldeen barruan ageri-agerikoa da jendaurrean adierazpen afektibo-sexualak egiteko beldurra. Gay, lesbiana, transexual, bisexual eta transgenero eta intesexualek askotan intimitatean eta sekretupean baino ez dituzte egiten adierazpen afektibo-sexualak eta identitatearekin lotutakoak, mendeetan zehar jasandako errepresioaren beldur. 
Komunikabideek ezinbesteko garrantzia izan dute LGTBI pertsonei buruzko kontzientzia publikoa sortzeko orduan eta ezinbestekoa ere familia eta bikoteen anistasuna eta horien ereduen goranzko ikusgarritasuna erakutsi eta islatzeko.
Garai honetan LGTBI pertsonen bizitzari buruzko diskurtsoa gurutzatu egiten da familiari, fedeari, elizari, gerrari, politikari, osasunari, ekonomiari, kirolei, entretenimenduari eta askoz gai gehiagori buruzko estaldurarekin. Horrenbestez, oraindik beharrezkoa da komunikabideek, edo zehatzago esanda, kazetariek, LGTBI gaien inguruko aurkako ikuspuntuak eta aurreiritzi eta irain iturria izan daitekeen erretorika bereiztea.
Horregatik guztiagatik, uste dugu garrantzitsuak direla bai iritzien trukea bai komunikabideei eskaintzea, legediaren arloko aurrerapenekin batera, LGTBI kolektiboetarako arrakastak agertzeko aukera. Tresna horiek gaiak ikusgai egiten edo modu arduratsuan tratatzen lagunduko dute, herritar batzuen buruan zoritxarrez oraindik bizirik dirauten ideia baztertzaileek eta bitxiek bizirautea eragotzita. Eta tresna horietako bat dekalogo bat izan liteke, horren bidez komunikabideek LGBTI gaiez egiten duten tratamenduak herritarrei ahalbidetuko diela beren ondorioak sortzea, informazio zehatzaren eta testuinguru egokiaren ikuspuntutik, jarrera homofobo, lesfoba eta transfobetatik urrunduta eta oinarrizko giza eskubideen printzipioekin neurri handiagoan bat datozen jarrerak sustatuta.
Azkoitiko Udalak, beraz, bere barne komunikazio politikan eta baita bestelako komunikabideekin izan ditzakeen harremanetan bere egiten ditu honako dekalogo honetan jartzen diren irizpideak:

DEKALOGOA
1.- Komunitatearen giza kapitalaren garrantzia azpimarratu. Haren testigantzari eta esperientziari pentsamendu iraingarriak eta diskriminatzaileak desagerrarazteko analisi gaitasuna eman.
2.- LGTBI kolektiboen bizipenak, beharrizanak eta ekarpenak gizartera gehitu, gizarteko kideak diren aldetik, eta elementu horiek zeharkako material bihurrarazi, informazio ildoak prestatzeko orduan.
3.- Osasun, segurtasun eta partaidetza gaiei tratamendu zuzena emateko asmoz herritarren eskubideak aldarrikatu, kolektiboak horiek betetzeko eragile aktibo bihurtzearekin batera.
4.- Komunikabideekiko lankidetza sustatu gai guztietan, berariazkoak eta kolektiboetan euretan oinarritzen direnak barne. Horrela, gizartearen benetako irudia egingo da, eta horrek LGTBI kolektiboaren irudi zehatzagoa ematen lagunduko du.
5.- LGTBI kolektiboa heterogeneoa da. Horregatik, komunikabideek estereotipo negatiboak sortzen ez laguntzeko erantzukizuna daukate. Beraz, beharrezkoa izango da iritziak eta adierazpenak zaintzea, gaien ikuspegi orekatua eskaintzeko.
6.- Komunikabideak LGTBI elkarte eta kolektiboetarantz hurbiltzen lagundu, gaien eta edukien tratamenduak, terminologia eta ikusgaitasuna adostuta estilo gidaliburua sortzeko asmoz.
7.- Komunikabide sozialek homofobia, lesfobia eta transfobiaren aurkako borroka aldarrikatzeko lanean parte hartu behar dute, guztion borroka delakoan, eta, era berean, LGTBI kolektiboek jokabide iraingarriak eta biolentoak desagerrarazteko egiten dituzten balio eta ekintza guztiak hedatu eta horien garrantzia azpimarratu behar dute.
8.- Homofobiaren  gaitzak edo desinformazioak ukitutako kolektiboei eta pertsonei ahalduntze pertsonaleko prozesuan lagundu, jardunbide egokiak eta herritarrei helarazten zaizkien ereduak ekarrita.
9.- LGTBI komunitatea eragile aktiboa izan behar da, informazioa, komunikazioa edo teknologia berriak dakarten arlo guztietan, LGTBI  kolektiboen eta komunikabideen artean partaidetza, lankidetza eta laguntzarako elkarrekiko konpromisoak bultzatuta.
10.- Komunikabideek eta erakunde publikoek ez dituzte homofobia eta LGTBI pertsonen eskubideen aurkako gainerako jokabideak segurtasun edo hezkuntza arloko berariazko kontutzat jo behar, eta pertsonen bizitzaren alde guztiak zeharka eta positiboki ukitzen dituzten iritziak eta jokabideak sortzen laguntzen duten eragile bihurtu behar dira.