2012/06/27

ZABORREN KUDEAKETA

Datorren osteguneko osoko bilkurarako zaborren gaiaren inguruko mozioa sartu dugu udalbatzari ondorengo hiru puntuak onartzeko eskatuz:
1. Azkoitiko udalak, Azkoitiko herritarrei, birziklapenaren aldeko apustua egiteko eskatzen die.
2. Azkoitiko udalak, zaborren gestio integralaren katea, prebentzioa, birziklapena eta konpostaia eta balorizazio energetikoa dela berresten du, Europear zuzentarauak esaten dutenaren ildotik.
3. Azkoitiko udalak, materia organikoa jasotzeko, 5. edukiontziaren aldeko apustu garbia egiten du, aipatu diren neurriak inplementatuz
Gaiaren garrantzia eta jendearen jakinmina ikusirik, Azkoitiko EAJtik hitzaldi bat antolatu dugu datorren asteartean arratsaldeko 19:00tan Ellkargunean. Carlos Ormazabal izango dugu bertan eta herritarrok dituzuen kezka eta zalantzak argitzen saiatuko gara. ASTEARTERARTE!









XABIER MUNIBE ERAIKINA

     Atzo arratsaldean Alderdiko Gipuzkoako Hezkuntza arduradun dugun Jokin Bildarratz izan genuen Azkoitian. Berarekin batera, Xabier Munibeko DBHko eraikin berria egingo den lekua ikusteaz gain, Xabier Munibe eta Urola Ikastolako zuzendariekin biltzeko aukera izan genuen. Aurrerantzean egin beharrekoak zehaztu genituen eta gure aldetik konpromezua hartu genuen datozen egunetan alderdiak esparru ezberdinetan egingo dituen ekimenen plangintza azaltzeko.

2012/06/15

OstegunON

Atzo, giro ederrean eman genion hasiera OstegunON ekimenari Azkoitiko Batzokian. 
Madrilgo Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramaile den Josu Erkorekarekin solasean aritzeko aukera paregabea izan genuen atzokoan. Momentuan pil pilean dauden gaietaz hitz egin genuen berarekin, eta jakina den bezala, Krisi Ekonomiko jorratu genuen lehendabizi. Momentu honetan Munduan zehar, Europarengan dagoen mesfidantza eta zehazki España markak aurrera jarraitzeko ekartzen dituen oztopoak tratatu genituen. Honen aurrean Euskadi markaren garrantzia (azken legealdian Españarenarekin lotu nahi dutena, (PP-PSOE) eta Europar Batasuna indartzearen beharra azpimarratu zituen.
Madrilen nahiz eta PPren gehiengo absolutuak margen gutxi utzi, lanean tinko jarraitzen dutela argi gelditu zitzaigun, emendakinak eginez, guztiekin elkarrizketak mantenduz, Euskadiren interesak defendatzeko. Aipatzekoa Elkarkidetzaren aldeko emendakinari PSOE eta AMAIURren kontrako bozkak.
 
Amaieran aukera izan genuen Udal Zinegotziok berarekin gure egitasmoez ere jarduteko


2012/06/13



Legealdi bakoitzean bezala, astelehen honetan Urola Erdi eta Kostako alkate, zinegotzi eta teknikariei, Ur hornidurako ziklo osoan ditugun instalazioak erakutsi eta bere funtzionamendua aurkeztu genien.  Edaten
dugun ura nondik datorren, nola eta non tratatzen den eta azkenik, berriro ere ibaira bueltatu aurretik egiten zaion tratamendua ikusteko aukera izan dutelarik.

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/06/12/vecinos/urola-erdia/el-valle-del-urola-tiene-garantizado-el-suministro-de-agua-hasta-marzo-de-2013

http://www.diariovasco.com/v/20120612/costa-urola/alcaldes-comarca-visitan-pantano-20120612.html

2012/06/12

GIPUZKOA GARBIA

Lehengo ostiralean GIPUZKOA GARBIA ekimena aurkeztu genuen EAJ-PNVko Gipuzkoako Batzar Nagusi eta Udaletxeetako ordezkariok. Jarraian uzten dizkizuedankonpromezu hauetan oinarritutako eztabaida, informazio gune eta ekimen politikoak aurrera eramango ditugu:

1.    Atez ateko bilketa sistemari uko egiten diogu, eta edukiontzien aldeko apustua egiten dugu, birziklapen jasangarrian oinarritutako bilketa selektiboan aurrera egiteko modurik onena dela uste dugulako.

Gure ustetan, edukiontzietan aurkeztu diren hobekuntzak (txarteldun edukiontziak, etabar.) dira sistema horretan sakontzeko eta hobetzen jarraitzeko bidea.  

2.    Herritarren iritzia aintzat hartu gabe atez ateko sistemaren inposaketari uko egiten diogu, bai herrietan, eta baita Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkatutako gehiengo borondatearen aurka. Hondakinen kudeaketa sistemaren plangintza Gipuzkoako Batzar Nagusiei dagokie. 

3.    Zabortegi berriak zabaltzea baztertu eta gaitzesten dugu, ez dutelako ingurugiroa errespetatzen, eta Europar Batasuneko herri gehienetan egiten ari direnari jarraituz, errausketa bidezko balorizazio energetikoaren aldeko apustua egiten dugu birziklatu ezin diren hondakinen kasuan. 

4.    Gardentasunaren, informazioaren, ingurugiroarekiko sentsibilizazioaren eta elkarrizketaren alde egiten dugu kudeaketa publikoan sortutako arazoak herritarrekin konpontzerakoan, eta herritarrak heldugabetzat jotzea eta afera hau politikoki erabili nahi izatea errefusatzen dugu.

2012/06/07

HIRIBER

Azken egunotan izan dugun gaiari amaiera eman nahian, atera dugun prentsa oharraren oihartzunak uzten dizkizuet. Argi utzi nahi dugu, guk emandako datu guztiak publikoak direla eta guk plazaratu besterik ez ditugula egin. Eta orain arte bezala, Azkoitia eta Azkoitiarron ongizatearen alde lanean jarraituko dugula.
http://www.diariovasco.com/v/20120607/costa-urola/quiere-aclarar-puntos-sobre-20120607.html

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/06/07/vecinos/urola-erdia/el-pnv-de-azkoitia-defiende-su-actitud-ante-la-perdida-de-las-ayudas-de-lakua

http://azkoitia.hitza.info/2012/06/07/eajk-dio-ez-duela-daturik-manipulatu-hiriberen-auzian/

2012/06/04

LOREZAINEN ESKAERA

Udaletxe aurrean akanpatuta eman zioten hiru langileek bukaera asteari,  eta gaurkoan jarraian uzten dizuedan idatzia banatu dute. 
Lorezain zerbitzuan dauden langileak, kale gorrian utzi nahi dituzte Orain arte Azkoitiako Udalak azpikontrata baten bitartez ematen zuen lorezain zerbitzua. Etorkizunean zuzenean egiteko asmoa duela adierazi digu. Hori bai langileen subrrogazio eskubidea, inondik ere onartu gabe. Ondorioz, hiru langileak langabeziara kondenatu ditu.

Era berean "hiru peoi polivalente" bi urtetarako zuzenean kontratzeko deialdia zabaldu du. Hau da, azpikontratan finkoak diran langileak (subrrogazio eskubidea medio), kaleratu, eta behin behineko udaletxeko langile berriekin ordezkatu nahi ditu.

Non kokatu beharko genuke Azkoitiko udalaren erabaki politiko hau?

Zerbitzu publiko guztien kudeaketa bereskuratzeko lehen pauso bezala agian? Horrela jokatuko dute aurrerantzean ere, adibidez Atez Ateko sistema eraikitzean? Orain arte aritu direnak kaleratuz? Seguru ahal daude garbitasun lanetan ari diren andereak?

Edo akaso Udaletxeak, herri zerbitzuetan gastatzen duena murriztea dauka helburu eta ez besterik? Hori ahal da Azkoiliako Udalak, jasaten ari garenaren aurrean, proposatzen digun errezeta? Ez dirudi oso orijinala ...

Erabaki politiko baten ondorioz hasi zen Azkoitiako udala hainbat zerbitzu azpikontratatzen. Orain dirudienez beste modu batera antolatu nahi ditu bere zerbitzuak. Nolabait esateko, "birrnoldaketa" bat egin nahi du udal kanpoko barruko langileen lanpostuetan, makinari berria erosiz, e.a. Eta lagileekin .. akordatu ahal dira? Nola pentsatzen dute gauzatzea birrnoldaketa hau?

Ados gaude zerbitzuak zuzenean emateko filosofiarekin. Baino ez, orain arte Udalak egindakoaren ardura eta erantzunkizunak bere gain hartu gabe. Hori ez dugu ametituko.

Udalak erantzunkizun zuzena du azpikontratatuta dauzkan langileekin. Kasu batzutan hamar urte baino gehiago daramate Azkoitiako herriari zerbitzua ematen. Ulertezina izango litzake guretzat, Azkoitiako udalak, Iberdrolak jokatzen duen moduan jokatzea: azpikontratatutakoen egonkortasuna ukatuz, langileak kaleratuz.

Subrrogazio eskubidea da, azpikontratatutako langileei egonkortasuna ematen diena eta eskubide hori errespetatzea aldarrikatzen du ELAk. Zentzu horretan zera eskatzen diogu Azkoitiako udalari: prorrogatu dezala orain arteko lorezain zerbitzua, denbora pixka bat hartzeko, eta adostu ditzala langileen ordezkariekin traumatikoak ez diren irtenbideak.

Hortik joan beharko luke publifikazio prozesuen ibilbidea eta ez jendea kale gorrian utziaz. ELA prest dago bide hori jorratzeko. Eta Azkoiliako udala?