2012/01/30

ERRAUSGAILUA EDOTA ATEZ ATEKOA. GU AZTERTU ETA EZTABAIDARAKO PREST

     Ezker abertzaleak zabor-bilketarako sistema (atez atekoa) kontrajartzen dio hondakin-kudeaketaren zikloa ixten duen sistemari (erraustegia edo zabortegia). Nolanahi ere,  zaborra biltzeko era dena delarik ere, ezinbestekoa izango da hondakinei azkena emateko bietako bat aukeratzea: zabortegia edo erraustegia.


   





    
     Usurbil, Hernani eta Antzuolako kasuak aurkeztu dizkigute, ziurtatuz horko esperientziek bermatzen dutela atez atekoa arrakastatsua dela. Baina oraindik sistema hori zenbat kostatzen den eta zenbateraino den eraginkorra ez dago batere argi, orain arte horri buruzko datuen inguruan iluntasuna izan delako nagusi.
      Hernaniko datuen arabera, Hernaniko etxeetako hondakinen %35’76 zabor-hondarra da: berrerabiltzerik ez dagoena, birziklatu ezin dena, konpost bihurtzerik ez dagoena. Eta hori atez atekoaren bidez.
     Bestetik, atez ateko bilketa-sistema askoz garestiagoa da Udal eta Mankomunitateentzat eta, beraz, askoz garestiagoa zabor-tasak ordaintzen dituzten herritarrentzat ere.
     Atez atekoa ezarri duten tokietan fenomeno bitxia ari da gertatzen: zaborren turismoa. Poltsak autoan hartu eta alboko herriko edukiontzian botatzen ditu jende askok. Antzuolan zaborren erdia, %50 “desagertu” egin zen (aurreko urteko epe berarekin alderatuta).
      Gipuzkoan 1982an Zaborren kudeaketa Zuzentzeko Plana onartu zenetik zabaltzen joan da bilketa sailkatua. Ordutik eten gabe hedatu dira edukiontzi bereziak: berdea bidriorako, urdina papera eta kartoia jasotzeko, horia ontzi arinetarako, marroia materia organikorako, zabor-hondarra botatzeko, pilen edukiontziak, erabilitako jantziak eta etxeko olioak botatzeko. Gipuzkoak urte asko daramatza birziklatze eta ingurumenarekiko konpromisoa erakusten.
    2000 eta 2010 urte artean, hiri hondakinen bilketa sailkatua hazi egin da Gipuzkoan: %17’4koa zen orain 12 urte, eta duela pare bat urte %43’31ra iritsi zen.
      Eta berriro ere, erabaki beharrean gaude: zabortegia ala erraustegia.  Edozein zabortegi azken teknologiaz egindako errauskailu berri bat baino kutsatzaileagoa da.
      “Zero zabor” delakoa da, hain zuzen, Alemaniako Berdeek defenditzen dutena: aprobetxa daitekeen guztia erabili eta gainerako %32arekin energia sortu. Alegia, erraustu.
      Guk Azkoitian, Ostegunean izan genuen Osoko bilkuran, alderdi sozialistak aurkezturiko mozioa eztabaidatu eta bozkatu genuen. Gaiari buruz, alderdi guztiok berdin pentsatzen ez badugu ere, edozein erabaki hartu aurretik eztabaida demokratiko bat izatea eta jasotze sistema ezberdinek izango luketen koste ekonomikoa jakitea besterik ez zuen eskatzen. Benetan harritzen gaituena da EAJ-PNVk bakarrik bozkatu izana eztabaida demokratiko eta informazioaren alde.

Aipaturiko mozioan bozkatu beharreko bi puntuak hauek ziren:
1.         Azkoitiko Udaletxeko Osoko Bilkurak, Udal Gobernuari exijitzen dio, zaborrak batzeko sistemari buruz adosmen bat hartu aurretik, eztabaida  demokratiko bat izatea Osoko Bilkuran eta Udaletxeko udalbatzak adosten duena errespetatzeko konpromesua hartzeko.
2.         Azkoitiko Udaletxeko osoko Bilkurak, Udal gobernuari exijitzen dio, zaborrak batzeko sistemari buruz adosmen bat hartu aurretik, urgentziako izaera edukirik aurkeztea dituzten datuak Ates ateko kosteari dagokionez eta zabor organikoaren destinuari buruz eta garraio horrek izango duen kosteari buruz.

Harrigarria ezta?

LAPURTUTAKO HAURREN AUZIA

Azkoitiko Udal zinegotzi guztiei bidali diet, Gipuzkoako batzar nagusietan aho batez onarturiko testua.  Badirudi Azkoitian ere  badaudela egoera tamalgarri hau jasaten ari diren familiak, eta beraz, nire helburua guk ere Azkoitiko Udalean aho batez testu berbera onartzea da:

Euskal Autonomia Erkidegoan 50eko hamarkadatik 90eko hamarkadara bitartean administrazio‑irregulartasun batzuk izan zirela‑eta, jaioberrien bidegabeko jabetzeen edo adopzio irregularren susmoa dago.
Gipuzkoa kaltetu gehien dituen lurraldea da, eta ustezko traman Gipuzkoako 20 ospitale zeudela susmatzen da. Hori dela‑eta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek kaltetuen elkarte batzuk gonbidatu zituzten, argudioak eta kezkak azal zitzaten, 2011ko irailaren 26an, Berdintasun Politiken, Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren Batzordean.
Batzorde hartan, SOS Bebés Robados-Euskadi eta ANADIR elkarteetako ordezkariak izan ziren. Ikertzen ari diren zenbait kasuren egoera azaldu zuten, eta dokumentazioa banatu zuten; eta Batzar Nagusiei dituzten helburuetan laguntzeko eskatu zieten. 
 Jaioberrien lapurreten balizko auzian azken egunotan hainbat gertakari izan dira, hala nola gorpuak hobitik ateratzea eta Gipuzkoako ospitale eta kliniketako ikerketak. Hori kontua izanda, Gipuzkoako Batzar Nagusiek erakunde‑adierazpen hau egin dute.

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIEN ERAKUNDE-ADIERAZPENA, LAPURTUTAKO HAURREN AUZIARI BURUZKO LAGUNTZA-ESKAERARI ETA LANKIDETZARI BURUZKOA 

Erakunde‑komunikatu honen bidez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek elkartasun osoa adierazten diete jaioberrien lapurreten eta adopzio ilegalen kasuetako familiei.

Kaltetuek aldarrikatzen duten egia jakiteko eskubideari dagokionez, alegia, senitartekoek desagertutakoen norakoaren berri izateko eskubideari dagokionez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek uste dute agintariek eskubide hori bermatzeko obligazio politikoa dutela, zehazki, eskumena duten tokiko, lurraldeko, erkidegoko nahiz estatuko agintariek.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek euskal erakunde guztiei eskatzen diete, eta bereziki Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diete behar diren eta haien esku dauden neurri guztiak hartzeko aipatutako elkarteek eskatzen duten egia‑eskubidea bermatzeko.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diote, beste neurri batzuen artean, kaltetuentzako aholkularitza‑zerbitzu bat sortzeko.
Berdintasun Politiken, Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren Batzordean hasi dituzten lanekin jarraitzeko konpromisoa hartzen dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek, harik eta egitateak argitu arte.
Donostian, 2012ko urtarrilaren 17an

2012/01/17

ERROTIK HARRO

Gaur goizean, alderdikide dugun, Raimundo Alberdik idatziriko "Errotik harro" liburuaren aurkezpena izan dugu Elkargunean. Bertan Xabier Arzalluz, EBBko lehendakari ohia eta Joseba Egibar GBBko lehendakaria izan ditugu.
1907-2007 bitartean, Azkoitiko Abertzaletasuna, bizipenak eta historia. Eusko Alderdi Jeltzaleko hainbat eta hainbat gizon emakumek, gure herriko historian, bakoitzak bere arloan, herri honen alde eginiko lan ezberdinen islada da liburua.

2012/01/16

AHO BATEZ AUKERATU GENUEN IÑIGO, GURE PRESIDENTE GISA

Aste burua Barakaldon pasa dute gure alderdiko herrietako ordezkariek, eta nola ez hiru Azkoitiar ere bertan izan ditugu. Datozen lau urteetarako bide orriak zehaztu eta horiek aurrera eramateko izango dugun EBBko zortzi kideak eta lehendakaria aukeratu dituzte. Bertan aho batez aukeratua izan da Iñigo Urkullu alderdiko lehendakari eta hemen uzten dizuet bere lehen diskurtsoaren posta : http://urkullu.eu/2012/01/15/working-on-a-dream-2/

2012/01/11

KUTXABANK

“EAJ-PNVK EZ DU ONARTUKO BILDU ETA PSE ALDERDIEK EZARRI NAHI IZAN DUTEN BETO ESKUBIDEA”.   
      Jeltzaleon batzarkide taldearen bozeramaileak Bilduri honakoa gogoratu dio: “Kutxen pisua lurraldeen arabera dago ezarrita – Bizkaiak %57, Gipuzkoak %32 eta Arabak %11 –; beraz, Gipuzkoak ez du indarrik galdu”.
      Halaber, Olanoren iritziz, PSEren jarrera erabat zinikoa da.   Kutxabank-eko Administrazio Kontseiluaren sorrerari buruz eztabaidatu da gaurko Batzar Nagusietako osoko bilkuran. Bertan, EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa gogoratu du: “Bildu eta PSE alderdiek beto eskubidea ezarri nahi izan dute, 2005ean eta 2008an egin zuten bezala”. Olanoren ustez, “bi alderdiek arduragabekeria izugarria erakutsi dute, eta guk hori ez dugu sekula onartuko”.  

     Ildo beretik, Olanok azaldu duenez, “Kutxabank-eko Administrazio Kontseilua izendatzeko negoziazioan, EAJ-PNVk babestutako taldea 18 ordekarietatik 10era jeitsi zen. Bilduk kopuru hori onartzen zuen eta, gainera, beraien nahia beste taldeen presentzia murriztea zen, ahalik eta ordezkaritza gehien izateko. Ondorioz, akordiorik ez zen lortu eta, beraz, Kutxabank martxan ez jartzeko arriskua zegoen; hori ezin genuen onartu”.   

Era berean, jeltzaleen bozeramaileak Bilduri honakoa gogoratu dio: “Kutxa bakoitzaren pisua lurraldeen araberakoa da; hots, Bizkaiak %57, Gipuzkoak %32 eta Arabak %11. Bilduk hori onartu zuen eta, horren arabera, gizarte ekintzetarako dirua banatzen da, eta behin betiko onartua dago. Beraz, Gipuzkoak ez du indarrik galdu”. Halaber, Olanok Bilduri eskatu dio, legitimitatea beraien interesen alde ezartzeari uzteko”. 

     Honenbestez, Olanok Bilduri segidakoa galdetu dio: “Zergatik Kutxabankentzat eskatzen duzuena ez duzue GHKrentzat, ur partzuergoarentzat edo beste foru erakunde publikoentzat eskatzen? Prest egongo zinatekete oposizioak gehiengoa izateko kontseilu horietan guztietan?”. Hala, jeltzaleen bozeramaileak Bilduri eskatu dio, jarrera koherentea izateko.   

      Bestalde, Markel Olanok alderdi sozialistaren jarrera salatu du, eta segidakoa esan du: “Ez dut sekula ikusi horrelako jarrera zinikorik. Izan ere, haien ustez, Kutxabankeko Administrazio Kontseiluaren ordezkaritzak ez du zerikusirik Euskal Autonomia Erkidegoko errealitatearekin. Nork esaten du hori eta, lehenengo indarra izan gabe eta naturaren aurkako itun baten bidez, Eusko Jaurlaritzan dagoen alderdiak”