2013/01/31

AZKOITIKO SAN JOSE EGOITZA

Pasa den Urtarrilak 24an egin genuen Kontseilu errektorearen bilera.
Bertan, egoitzako langile, jubilatuen elkarteko eta hainbat herritarrekin batera, egoitza kudeatzen duen enpresak ematen ari den zerbitzuaren jarraipena eta egun dugun itxaron zerrenda aztertu genituen.
Zerbitzu aldetik ez zen inolako kexarik agertu baina hurrengo bilerarako, enpresaren arduradunen bat etortzeko eskatu genuen hainbat gai ezberdinetan erantzun egokiena emango baitigute.
Itxaron zerrendari buruz berriz, momentuz ez dago eta plazak libreak ere badaude. Krisi egoera honek, eskaerak murriztea ekarri duela garbi adierazi ziguten.
Inbertsioen barruan berriz, ohe bereziak erosteko esleipenari buruz jakinarazi zigun Xabierrek. Bertako erabiltzaileentzako eta zaintzaileentzako hobeenak erosiko dira.
Azkenik 2013rako tasak eta prezioak onartuz, aurrekontuen zirriborroa aztertu genuen.
Datozen urteak bereziak izango dira Azkoitiko San Jose Egoitzari dagokionez eta bere kudeaketa arduradun izan daiteken Foru Aldundiaren iritzia edo eta proposamenari dagokionez.
Dakizuen bezala, Egoitzaren kudeaketa emateko konpetentzia Foru Aldundiak du baina betidanik, bere kudeaketaren arduradun Azkoitiko Udala eta horretarako eratutako Kontseilu Errektorea izan da. Datozen egunetan, badirudi Foru Aldundiak bere kudeaketa aldatzeko proposamena egingo duela.
Jubilatuen elkarteko kideak zioen bezala, inoiz egin da kudeaketa egokiena izango litzatekeen modeloaren hausnarketarik?

2013/01/27

MUSIKA ESKOLEN ELKARTEKO ESKAERA

Musika Eskolak hezkuntza zentroak dira, eta haurrei, gazteei edo eta helduei zuzendutako irakaskuntza sistema egonkor baten bidez, beren hezkuntza integrala hobetzeko edo osatzeko bidea eskaintzen zaie.
Eskola hauen helburu nagusia musikazaleak prestatzea eta ahots-taldeak nahiz instrumentu-taldeak sustatzea da, hala nahi duten pertsona guztiek musika-jarduerari ekiteko edo sentsibilitate eta zentzu estetikoa garatzeko aukera izan dezaten, arte-hezkuntzaren parte bezala.
Euskadiko Musika Eskolen bidez, estetikotasuna eta sormena lantzen dira, eta baita pertsonen sentsibilitatea ere, irakaskuntza, hezkuntza eta arte-kulturaren bidez.
Arte-hezkuntza eskubide unibertsala da eta eskubide hori bideragarria izatea bermatu behar dugu. Norbanakoaren garapenean laguntzen du, herritar, banako eta talde bateko partaide gisa, sorkuntzarako ahalmena, hausnarketarako gaitasuna eta autonomia-kontzientzia eta pentsamendu-askatasuna estimulatuz.
Gaur egun, Euskadi mailan 35.000 ikasletik gora dituen elkartea izanik, badu tokiko kulturan bere proiekzioa eta presentzia.
Krisi garai honetan, Euskadiko Musika Eskolen Elkartea, bere ibilbidea bermatzeko ahaleginean, bere finantzaketa sistema kontsolidatu nahian dabil, Euskal eremuan dauden alderdi politiko guztiekin hitzartuz, eta Azkoitiko Musika Eskolako lehendakari bezala, guztion ahaleginarekin, dugun helburua lortzea espero dut.

2013/01/21

IN –CREIBLE


Sekula gertatu ez dena gertatuko da aurtengoan Azkoitian. Udal Gobernuak onarturiko 2013rako hainbat Zerga eta Tasa ezingo direla aplikatu, alegia.

Azkoitiko UDAL GOBERNUAREN eta Foru Aldundiaren artean egon den KOORDINAZIO GABEZIAREN ondorioz, hainbat bilera eta denbora eraman diguten erabakiak, bertan behera geratu dira.


ARRAZOIA? Azkoitiko UDAL GOBERNUA erabakiak hartzerakoan atzeratuta ibili izana, eta ondorioz, aipaturiko zergak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean berandu argitaratzea; BERANDUEGI.

Deskoordinazioa, ala GOBERNU EZA?
Azkoitiko UDAL GOBERNUAK, onespen datei buruz garaiz ez abisatu izana leporatzen dio Foru Aldundiari. Foru Aldundiak berriz, erabakien berri garaiz eman zutela erantzun dio Udal Gobernuari, komunikazio horren egiaztapena baduela aitortzen duelarik.
Azkoitiko UDAL GOBERNUAK jakinarazpenak 2 korreo elektronikoz iritsi zirela onartzen du, baina bata ez zegokion departamentura, eta bestea hondatuta zegoen ordenagailuren batera.

UDAL GOBERNU taldearen gestioa SERIOA dela iruditzen al zaizue????

2013/01/03

URTE BERRIAN ITXAROPEN BIDEA

6 hilabete luzez greba egin ondoren, badirudi datorren Ostiralean Corrugados eko langileak lanera bueltatzeko erabakia hartu dutela.

Hainbat manifestazio eta ekintzen ondoren eta negoziaketarekin jarraitzeko intentzioarekin, garai berri bati bidea irekitzeko esperantzan ditugu Corrugadoseko langileak.
Azpeitiko semeak irekitako enpresako langileak, egun Grupo Gallardoren esku dagoena, ez dituzte batere egun errazak bizi azkenaldian baina langile hauek harturiko erabakia izan dadila enpresaren ardura dutenentzat eredu denok nahi dugun akordiora heltzeko.

http://www.eleconomista.es/interstitial/volver/acierto/economia/noticias/4504426/01/13/Economia-Los-trabajadores-de-Corrugados-Azpeitia-ponen-fin-a-la-huelga-indefinida-que-comenzaron-hace-seis-meses.html