2012/12/28

HERRIRA PLATAFORMA AURKEZTEN ARI DEN MOZIOAREN AURREAN EAJ/PNV REN IRITZIA

Azken hamarkadetan, euskal herritarren gehiengoak, pertsona ororen giza eskubideen errespetua aldarrikatu eta eskatu du, zalantza gabe arbuiatu dituelarik berauen edonolako urraketak eta elkarrizketaren alde egin du gatazkak konpontzeko tresnatzat hartuz.

Euskal gizarteak demokrazia eta etika eskatzerakoan izan duen  iraunkortasuna erabakiak hartzera bultzatzeko ezinbestekoa izan da,  guztioi aro berri bati ekiteko aukera emateko. Indarkeriaren ondorioen aurrean, biktima eta presoen aurrean, neurri berriak ezartzeko eta oinarri demokratikoak ez besterik erabiliz, gatazka politikoa konpontzeko aukerari heltzeko denbora.
 
Gaur, eta alferrikako min eta sufrimendu urte guzti hauen ondoren:

1.-   ETA-k Aieteko manifestuari erantzunez, behin betiko ekintza armatua utzi izana adieraztea, aintzat hartzen dugu.

2.- Berriro diogu beharrezkoa izango dela, adiskidetzean, aitorpenean, konpentsazioan eta biktima guztien laguntzan aurreratzea, sortutako mina aitortuz eta pertsonen eta gizartearen zauriak sendatzen lagunduz.

3.-  Euskal presoak jasaten ari diren  bere oinarrizko eskubideen urraketen aurrean, Eusko Legebiltzarrak, 2006ko urriaren 6an, euskal presoen eskubideen defentsarako konpromisoari buruz onartutako hau berresten du:

•        Presoak euren gizarte eta familia-ingurunetik gertuagoko kartzelan egon behar dute.

•        Espainiako espetxe erakundeei euskal preso guztien oinarrizko eskubideak errespeta ditzala.

•        Eritasun larriak jasaten dituzten presoei berehala 92. artikulua aplikatzea eskatzen da.

•        Legearen aplikazio positibioa egin dezala , eta, hala, zigorraren parterik handiena betea duten eta legearen arabera baldintzapean aske egon daitezken preoak, askatuak izan daitezela.

•        Espainiako Gobernuari, ahalik eta lasterren eskualda diezazkiola EAEri espetxeei buruzko eskumenak  eskatzen zaio.

•        Aldarrikatzen du giza eskubide guztiak inolako salbuespenik gabe defendatzeko konpromisoa, baita herritar guztiak, preso daudenak ere bai, eskubideez eta askatasunez, politikan parte hartzeko eskubidea barne, baliatzea bermatu beharra ere.

2012/12/04

ATEZ ATEKO SISTEMAREN AURKAKO PLATAFORMAREN PRENTSAURREKOA

Pasa den Irailak 29an, Azkoitiko Atez Ateko sistemaren aurkako plataformak eginiko prentsaurrekoaren ondoren, emandako pausoak eta balorazioa egiteko aurkezpena egin dugu gaur Azkoitiko Elkargunean.
Lehendabizi gogoratu nahi izan dugu, Atez Ateko sistemaren aurkako sinadura bilketa bat izan dela eta zaborrak jasotzeko sistema honen aurka gaudela 7 arrazoi hauengatik:
1.    Sistema honek ez duelako zaborren kudeaketaren arazoa konpontzen
2.    5.zaborrontziaren aldeko apustua egiten dugulako
3.    Zikinagoa, osasungaitzagoa eta askoz deserosoagoa delako
4.    Inposizioan oinarritutako sistema delako
5.    Zabor turismorik ez dugulako nahi.
6.    Atez Ateko sistema askoz ere garestiagoa delako.
Hau horrela izanik, Urriko larunbat guztietan, Eliz atarian egon gara herritarren atxikimendua lortzeko. Prentsaurrekoan adierazi dugun bezala, kaleko sinaduretatik aparte, beste hainbat  sinadura lortu dituzgu etxeetara bidali ditugun  atxikimendu orriekin.
Momentuz eta lehen kontaketa egin ondoren, Azkoitiko ia 3.400 herritarrek sinatu dute  proposamen hau.
Aurreko hauteskunde ezberdinetan bozkatu zuten azkoitiarren baloreak ikusita, Eusko Legebiltzarrerako bozka eman zuten Azkoitiarren %59,14a suposatzen du. Udal hauteskundeetan bozkatu zuten herritarrekin konparatzen badugu berriz, % 57,12 izango litzateke.
Beraz, lorturiko sinadurak ikusirik, herri honen nahia argi eta garbi geratu dela iruditzen zaigu, hau da, Azkoitiarrok ez dugu nahi zabor bilketa sistema hau herrian.
Hau horrela izanik, Eskerrak eman nahi izan dizkiegu kanpaina honetan lan egin duten kide guztiei eta baita, noski, bakoitzak bere sinadurarekin beren babesa eman digun hainbat eta hainbat herritarrei ere.
Emaitza ikusirik, momentu honetan, ditugun sinadura guztiak hartu eta Notaritzara eramateko asmoa dugu. Beti ere, notaritza batek egiaztaturiko zenbakiek sinesgarritasun handiago izango dutelakoan.
Notaritzako zenbaketa egiaztatua izatean, Azkoitiko udaletxean sarrera eman eta bertan dauden alderdi politiko guztiei kopia bat bidaltzeko asmoa dugu, hala, datozen egunetan hartu behar diren erabakiak hartzerako orduan, herri honen nahia kontutan izan dezaten.
Aurrera begira, udaletxeak zaborren bilketari buruz hartu behar dituen edozein erabakitan ekarpenak egiteko eta laguntzeko prest gaude eta Azkoitiko udalari eskatzen diogu 5.kontenedoreko sistema indartu eta birziklatzea bultzatzeko beste hainbat herritan hartu diren erabakiak aztertu eta Azkoitian ezartzeko.

Prentsan:
Hitza
Diario Vasco