2012/11/19

EAJ-PNVREN 2013KO UDAL AURREKONTUETARAKO PROPOSAMENAK

Behin Azkoitiko Udalak 2013ko Zerga eta Tasak onartu ondoren, datorren asteetan aurrekontuak onartzeari ekin beharko dio. Honetarako EAJ-PNVtik gure irizpide zein proposamenak helarazi dizkiegu oposizioko alderdi zein Udal Gobernuari.

Aktibitate ekonomikoa sortzeari dagokionean, Azkoitiko Merkataritza sustatzeko ekintza zein partida guztiak defendatuko ditugu; esaterako, Iraurgi Lantzen edota Loiola Berrikuntza Fundazioaren partidak, azken egunotan bailararen ekintza ekonomikoa sustatzeko estrategikoa den enplegu plana aurkeztu berri dutenak. Bestalde, lehen sektorearen inguruan, auzo eta baserrien dinamizaziorako ekintza planean zehazturiko ekintza guztiak defendatuko ditugu.

Krisi garai honetan, Azkoitiko EAJ-PNVtik gizarte politika zein aktibitate ekonomikoa sortzen duten partidak mantendu eta sustatzea lehenesten dugu.

Bizi kalitateari dagokionean, besteak beste irisgarritasunaren inguruko bi proiektu defendatzen ditugu. Batetik, bere egunean alderdi politiko guztion adostasuna lortu zuen Musika eskolaren berritzea, berau izanik irisgarritasuna bermatzen ez duen Azkoitiko udal eraikuntza bakarra, igogailua jarri eta sarrera irteerak hobetzea proposatzen dugu. Honez gain, eta bertaratzen den ikasle kopurua ikusirik, sotoa egokitu eta bertan ikasgela gehiago ateratzea proposatzen dugu.
Bestetik, Floreaga auzorako irisgarritasuna hobetzeko proiektua egitea beharrezkotzat jotzen dugu. Jakin badakigu, ez dela datorren urtean exekutatuko den obra bat, baino gutxienez bertako bizilagunekin proiektua erredaktatu daiteke, igogailua jarri eta espaloien berritzea bertan txertatuz.
Bukatzeko esan, egin ditugun proposamen guztiak gure programan agertzen direla eta krisi garai honetan negoziaketarako eta ahal den neurrian konponbide zehatzak bilatzeko prestutasuna agertzen dugula, beti ere azkoitiarron beharrei erantzun ahal izateko.

Egunkarietan izaten ari den oihartzuna ikusi nahi:

2012/11/06

AZKOITIKO UDALAK AZKOITIA LANTZENen KONTUEN INGURUAN EMANIKO PRENTSA-AURREKOAREN AURREAN EAJ-PNVren OHARRA.


        1. Ez da bidezkoa Azkoitia Lantzenen Administrazio Kontseiluaren aurrean AGEM etxeak eginiko auditoria aurkeztu aurretik prentsa bidez kaleratzea. Honek argi azaltzen du Udal Gobernuaren intentzioa: aurreko legealdiko udal ordezkarien kudeaketa zikintzea eta ez kontuak argitzea. Gauzak azkar eta beren erara egin nahiak ekarri dio udal gobernuari Azkoitia Lantzeneko Kontseiluak, aurkeztu dizkiguten Kontuak ez onartzea eta denborarekin aztertu ahal izateko aste batzuk atzeratzeko egin dan proposamena aurrera eramatea. Beraz, onartu gabe ditugun kontuen gaineko prentsaurrekoa eman du Bilduk?

          2. Azkoitia Lantzenek sortu zen egunetik egin ditu bere kontuen auditoriak, 2011ko kontuak, Udal Gobernuaren eskariz AGEM etxeak auditatutakoak aurrez BETEAN etxeak auditatuak zituelarik. Azken honen auditoriak garbi ziolarik Azkoitia Lantzeneko kontuek, bere egoera kontable, finantziero eta patrimonialaren isla garbia zirela. Eta ez 2010 urtea bakarrik, baizik eta baita aurreko guztietan ere.
        3. Non dago beraz diferentzia? Azkoitia Lantzenen aktiboen balorazioan eta aktibo hauetako baten ondare galeraren balorazioan. Udal Gobernuak aktibo hauek bere konbenientzira baloratzen ditu, 2011ako Kontuen Txostenak berak onartzen duen moduan, non esistentziak baloratzeko “se han utilizado ocasionalmente estimaciones realizadas por los administradores de la sociedad” esaten duen. Kasu Eginoberriko lursailak, non, intentzio osoz, ez den kontutan hartu ere egiten, lursail hoiek gaur salduko balira-Udalak berak eginiko balorazioari jarraiki-izango luketen balioa: 4,23 miloi eurokoa alegia. Argi dago, Eginoberriko zein beste lursail guztien baloreak 2007an eta egun ez dira berdinak. Ezta betebeharrak ere ordea. Eta ezta, lursail hauek-esate batera Intsaustikoak-behar den bezela kudekatu ezkero izango luketen balorea ere. Guk garbi dugularik, Udal gobernuaren kudeaketa gaitasun faltak lursail hauen balorearen jeitsiera zuzena dakarrela edo ekarri dezakeela. Hauxe bera gertatu da Eginoberri bertan, aspaldi egon behar zuen salduta eta Bernardo Ecenarrok eraikitzen hasita. Intsaustin berriz, urte eta erdi bada Babes Ofizialeko Etxebizitzen lizitazioa Udal gobernuak gelditu zuela inolako alternatibarik aurkeztu gabe edo Izarre-Jandaloko lursailak industrial kalifikatzeko zain daude, Azkoitia Lantzeneko esistentzietan aurreikusi ere ez direlarik egiten. Hortxe dago diferentziaren zergaiti erreala: Udal gobernuaren kudeaketa gabeziak pobrezira darama Azkoita Lantzen eta honekin Azkoitiko Udala. Ez dezala beraz BILDUK atzera begiratu-jadanik urte eta erdi pasa da-aurrera baizik eta egin dezaiola behingoz Azkoitia Lantzenek duen ondarea kudeatzeari, badu ordua eta.

        4. Guk argi ditugu gauzak. Hasteko bai BETEAN eta bai AGEM auditoriek, batak 2010 arte eta besteak 2011n, aldeko iritzia eman dute Azkoitia Lantzenen kontuen inguruan. Baita Euskal Herriko Kontuen Epaimaia/Tribunal Vasco de Cuentas ek ere. Aktiboei dagokionean berriz, bat baino gehiago dira balorazio irzipideak. Hala ere aktiboak 2012ko egoera ekonomikoaren arabera baloratzen badira, pasiboak ere horrelaxe baloratu behar dira. Ez delarik bidezkoa, aktiboak 2012ko egoeraren arabera baloratzea eta pasiboak berriz 2011koaren edo aurreko urtekoen arabera baloratzea. Ez da justua, ez ikuspegi kontabletik, ez ekonomikotik eta ez politikotik ere. Edozein kasutan, balorazioaren bati heldu behar badiogu, guk EHKE/TVCPren balorazioari heltzen diogu, zentzu guztietan osoena iruditzen zaigulako. Eta honek 2010 urtera begira argi ditu gauzak. Azkoitia Lantzenen aktiboa bere pasiboa baino handiagoa da. Are gehiago, bai Altamira, bai Intsausti eta bai Txalonerrekako eremuak, ondo kudetuz gero  irabaziak ekarri diezaizkiote Azkoitia Lantzeni eta honekin Udalari.

5. Bukatzeko esan, aurtengo urtarrilean eskatu genuela, Azkoitia Lantzenen Administrazio Kontseiluaren aurrean, aurreko Alkatearen eskutik agertzea, 2003tik 2011ra bitarteko kudeaketari buruzko xehetasun guztiak emateko. Zortzi hilabete pasa dira eta ez zaigu Udal Gobernuaren aldetik aukera hau eskeini. Tartean, gezurrak baino okerragoak diren egi erdiekin ordea, Udal Gobernuak EHKE/TVCPren aldeko txostena aldatzea nahi izan du, berau kontrako bihurtuz. EAJ-PNVri behin eta berriz hitza ukatu, agerpen eskubidea urratu eta inolako kontrasterik gabeko datuak plazaratu ditu BILDUk. Eskerrak, auditori guztien gainetik laster izango dugun EHKE/TVCParen behin-betiko txostena. Zain gaude. Bakarra baita gure helburua, zintzotasun eta leiltasunetik, Azkoitiak eta kolore guztietako azkoitiarrok, elkarrekin aurrera egitea. Zor dizuegu.