2014/12/23

JABIER ZUBIZARRETAREN AURKEZPENA

Azken egun  hauetan  bolo-bolo  dabil  Jabier Zubizarretaren aurkezpen bideoa sare sozialetan.

Asko gustatu zait.

ZORTE  ON JABIER

2014/12/17

GU ESKAINITAKOA BETETZEN ARI GARA

Legealdiaren azken aurrekontuak onartzear dauden honetan, duela 3-4 urte Azkoitiarrei eskaini genien programa baloratu genuen astelehenean emandako prentsaurrekoan. Azkoitiar orok, neure blogean bertan, eskura duen programa oposiziotik ere aurrera eramatea lortu dugu, eta hori ekinez eta norabidea argi izanda bakarrik lortzen da. Gure programa egiteko egindako parte hartze prozesuak, beraz, herriaren diagnostiko egokia egin zuen, orduan ateratako ideia gehienek eginak baitaude iada.
Diario Vasco
Hitza
Noticias de Gipuzkoa



2014/12/02

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Niretzat euskara premia bat da. Nork esanen du ogia maitatzen duela? Ogia ezta maitatzen, behar izaten da. Hala pasatzen zait niri euskararekin: eztut maitatzen, behar izaten dut”.

Gabriel Aresti

Euskal gizarteak argiro erakusten du, eguneroko ibilbidean, sendo bezain irmoa dela euskara biziberritzeko hartua duen erabakia. Milaka eta milaka dira, adibidez, helduan euskara ikasteko urratsa egiten dutenak. Nagusi dira, eta gero eta nagusiago, seme-alabentzat euskarazko irakaskuntza hautatzen duten gurasoak, askotan haiek euskara menderatzen ez dutelarik ere. Gero eta gehiago hazten ari da euskal hiztunen kopurua, gero eta gizarte elebidunagoa osatzen ari gara. Gero eta eremu gehiagotan dugu euskara ikusgai eta entzungai. Gero eta biziagoa dugu euskara, gero eta bizikidetzarako baliagarriagoa.

Txalotzeko modukoa da, zalantzarik gabe, euskal gizartearen jarrera emankorra. Eta txalotzekoa da, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri erakundeek, bakoitzak bere eremuan, azken hogeita hamar urteotan egin duten lana, euskara biziberritzeko ahaleginean.

Euskararen Nazioarteko Eguna guztiz une egokia da euskararekin dugun konpromisoa berretsi eta lau haizetara zabaltzeko. Eta euskara bera lau haizetara zabal dadin, euskara gero eta gehiago, gero eta gauza gehiagotarako, gero eta toki gehiagotan erabiltzekoa dugu konpromisorik funtsezkoena. Euskara erabili. Berriz ere erabili. Eta behin eta berriro erabili. Horixe da gure hizkuntzari benetako arnasa emateko modurik seguru eta eraginkorrena.

Eta, jakina, EAJ-PNVk politikagintzaren eremutik euskal gizarte osoari luzatzen dion gogoeta honetan ez dugu geure burua eginkizunetatik baztertzen. Aitzitik, geure herrikideei euskara erabiltzeko gonbita luzatzeaz bat, geure buruari gonbita ez, baizik eta benetako konpromiso praktikoa exijitzen diogu, ezinbestez. Gure alderdiaren izenean gizarte berdinkideago eta kohesionatuago baten aldeko politikagintzan ari garenok ezin baitugu inolaz ere euskararen aurrerabidean oztopo gertatu; ezin baitugu inolaz ere euskara sustatzearen aldeko politika baten predikatzaile huts izan, aldi berean euskal hiztun gisa ahal dugun guztietan jokatu ezean. Barkaezina litzateke aldarrikapen hutsaletan geratzea. Eta guk ez dugu halakorik egingo.

Eta politikagintzaren eremutik atera gabe, guztiz garbi dugu guk ez dugula euskara sekula erabiliko abantaila politikorik ateratzeko. Izan ere, eta Mitxelena maisuak beti bezain zuhurki gaztigatu zigunez, “euskara ahulegia baita armatzat hartzeko”. Aukera-berdintasuna nahi dugu guk, bai, euskararentzat. Horrela bakarrik eraiki baitaiteke, gurean, elebitasun gero eta orekatuago batean bizikidetza armoniatsuan aurrera doan gizarte bat. Eta hori da gure helburua, euskara sustatzeko politikak bultzatzerakoan. Denon artean, denok garelako ezinbestekoak euskara biziberritzeko ahaleginean. Ahalik eta adostasun zabalenean, horixe baita hizkuntza politika iraunkor edo sostenible baten giltza. Arrakastaren eta etorkizunaren giltza. Euskararen erabilera etengabe indartzeko ezinbesteko gakoa. 

Poetaren hitzetatik abiaturik, lau haizetara esan dezagun, elkar hartuta: euskaraz egiten dut, euskara behar dudalako!

2014/11/17

EXPOCHESS AZKOITIAN... ZEINENTZAKO?

Hona hemen Azkoitiko Anaitasuna Xake taldeak Udalari emandako erantzuna, DVn argitaratua:

Artikulua zabaldu

Bertan ikusiko duzuen eran, Udalak Anaitasuna Xake taldea argazkirako soilik izan duela kontuan salatzen dute.

Era berean, Anaitasuna Xake taldeak, Expochess jardunaldien haundikeria salatu nahi du, eta inolaz ere ez dagoela herriko taldeei zuzendua diote.

Azken aldian ohitzen ari garen hainbeste presa eta prezipitazioen beste adibide bat.

2014/11/07

ZABORRAK ETA ZABORTEGI BERRIA


Aste honetan, Azkoitiko PaP-aren aurkako Plataformak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zerbitzu buru izandako Jabier Ansorena izan dugu Elkargunean.

Eusko Alkartasunako (EA) Oyarbide zuzendari zela, Gipuzkoarako Zaborren estrategia (PIGRUP) nola adostu zen adierazi zigun. Adostasun politikoaz gain (ANV izan ezik) herritarren parte hartzea gauzatu zela eta zer nolako adostasun zabala izan zuen jakinarazi zigun.

Ondoren, EH Bilduk Foru Aldundiko gidaritza hartu duenean, hainbat lan eta adostasun zuen dokumentua alde batera utzi, eta inork ez dakien (beraiek ere ez ) ibilbide antagoniko bat ikusten du momentu honetan.
 

Inolako parte hartzerik gabe, inolako txosten tekniko, juridiko edo ingurugirokorik gabe, norbaitek ala nahi izan duelako, Zestoan beste Zabortegi bat egiteko erabakia hartu du Bilduk.
Zabortegiak Gipuzkoa osoko zaborrak jaso ditu eta ez dugu aurretiko aukerarik izan erabaki hori egokiena den ala ez edota gaiaren inguruko gure iritzirik emateko.
Hau ez da parte hartzea, inposizioa baizik!!!

DVn "Participación e información guiaron el PIGRUG de Gipuzkoa" (Ansorena)

2014/11/06

OÑARTXO POLIGONOKO KUDEAKETAREN EMAITZA


Azken egunotan, Azkoitian, Bernardo Ecenarrok enpresa berriaren irekieraren inguruko berria agertzen ari da prentsan.
 

Berri pozgarria guztiz. Baina etorrera edo irekiera hau ez da bat batean gertatutako berri bat. Aurreko legealdian, EAJ udal gobernuan zegoela, leku horretan zegoen zabortegia erosi, lurrak kudeatu eta ixtea lortu zen. Honela Promozio Ekonomikoa sustatzeko, gure seme alabak Azkoitian lan egiteko aukera izan dezaten, teknologikoki punta-puntan dagoen enpresa herrira ekartzea lortu zen.

  

Azken urteotan, enpresak lurrak prestatu eta eraikina egiten jardun du. Gaur da eguna, bere garaian eginiko lanak, bere fruitua eman duena. Ia 70 lagunei lanpostu zuzena eta beste hainbati zeharka emango dien enpresa Azkoitian ireki den eguna, alegia.

Zorionak!!

 

Noticias de Gipuzkoan

2014/10/18

ZER/ZEIN OTE DAGO ATZEAN?


Atzokoan, hilaren 16an, Azkoitiko herritarrek "Azkoitiko liburu beltza" delako panfletoa jaso dugu buzoietan, Argittu plataformaren izenean. Azkenaldian, hainbat plataforma berri sortzen ari zaizkigu herrian, Argittu, Txintxilik…Zertarako? - Plataforma anonimoak ote?- Bilduk udal gobernuan hiru urte pasa ondoren, eta aipaturiko Azkoitia Lantzen enpresarekin lanean jarraitzen duenean, bertako baieztapenak faltsuak ez ote?
- Bertan aipatzen den nahaste borrastean, zergatik ahaztu zaie Madrileko tribunalaren ebazpena?
- Aipaturiko ebazpenak, ez eta Euskal Herriko Kontuen epaitegiak ere, ez du inolako gestio irregulartasunik topatu, hau ere aipatzea ahaztu ote?
- Lantzen horiekin hainbeste arazo badaude, zergatik koaliziko kide den EAri ez diote ordezkaririk ahalbideratu?
Amaitzeko, geure buruari panfletoaren helburua zein den galdetu diogunean, BILDUK bere gestio gabezia estaltzea dela izan da topatu dugun erantzun bakarra.
Dirudienez, pankartaren atzean izan diren hauek, horixe bakarrik dakite egiten; udal gobernuan hiru urte igaro ondoren, beren gestio gabezi nabarmenaren aurrean, pankarta atzean izateak ematen duen anonimotasunetik, kaka nahasten saiatu dira berriro.

Amaitzeko, gestio gabeziaren eredu, "pankartero hauek” azken hiru urteotako aurrekontua positiboan itxi dutela azpimarratu behar da, guztira 2.500.000€tako soberakinarekin (remanente). 300.000€ 2011n, 600.000 € 2012an, eta 1.500.000 € 2013an.

Asteburu on bat izan dezazuela, baita Argittu plataformakoek ere..

2014/10/14

ZURE ENPRESA LANPOSTU BAT BETETZEKO BEHARREAN BADAGO, HAU DA ZURE AUKERA!



Eusko  Jaurlaritzak, berriro ere, langabezian dauden 30 urte baino gutxiago duten  gazteentzat, lehen aukera bekaren deialdia aurkeztu du. Laguntza 2.450 eurotakoa izango da. Hau lortzeko, enpresek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

 - Lantokiak EAEn egon behar du.
 - Kontratua (praktiketan) 6 hilabetetik gorakoa eta azaroaren 21ean baino lehen hasi beharko du.

 - Lanaldiaren %70 baino handiagoa behar du izan.
 - Hileko soldata gordina 872 eta 1050 euro tartekoa izango da.
 - Ez izatea  %50 baino gehiagoko partaidea Administrazio Publikoan.

Eskatzen diren baldintza gehiago ikusi nahi badituzu jo ondorengo dokumentura

Dirulaguntzak eskatzeko epea azaroaren 14a arte luzatu da!.

2014/10/11

2015erako AURREKONTUETARAKO PROPOSAMENAK

Atzo prentsaurrean aurkeztu genituen EAJk 2015erako dituen aurrekontuetarako proposamenak.
Hemen uzten dizuet Diarioko albistearen linka:

http://www.diariovasco.com/costa-urola/201410/11/partidos-comienzan-trabajar-presupuestos-20141011001233-v.html

Eta jarraian Noticiasek argitaratua:


2014/07/06

KUDEAKETA TOPAKETAK

Datorren Uztailak 17rako Iraurgi Berritzenek XII. Kudeaketa topaketak antolatu ditu Azpeitiko San Agustin Kulturgunean. Bertan, enpresa, ikastetxe eta erakundeak bilduko gara eskualde ikuspuntu batetik garapen ekonomikorako proiektu estrategikoak konpartitu eta adosteko.
Topaketarem helburuak honakoak izango dira:
     - Eragileen proposamenen arabera azken urtean garaturiko elkarlan proiektuak aurkeztea.
     - Iraurgi Berritzenen sendotzearen eta sustapen ekonomikorako ekintza lerroen berri eman.
     - Hurrengo urtean garatu beharreko lan ildo estrategikoen proposamenak jaso eta kontrastatu.


2014/06/26

LOMCEri EZ!!!

Atzo, nahiz eta Bilduk alde ez bozkatu, LOMCEren aurkako ondorengo mozioa onartzea lortu genuen:

1. Azkoitiko Udalak euskal hezkuntza sistema osoa defendatzeko konpromisoa hartzen du, arlo horretan eskumena duten  gainontzeko euskal erakundeekin batera, gure eskumenak babesteko lan eginez, eskumen horiei esker, esfortzu eta lanarekin, gure europar ingurunearen batez bestekoaren adinakoak edo eta are handiagoak diren kalitate-indizeak lortu baititugu.

2. Azkoitiko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Euskadiren autogobernua defendatzen jarrai dezala eta eskura dituen neurri guztiak har ditzala LOMCEk euskal hezkuntza sisteman izan dezakeen eragin negatiboa minimizatzeko.

3. Azkoitiko Udala Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean arituko da LOMCE saihesteko martxan jartzen dituen ekimenetan, beti ere, ikasle eta irakasleen segurtasun juridikoa bermatuz

4. Azkoitiako Udalak Euskal Hezkuntza Sistemari egonkortasuna emateko beharra ikusten du eta ez du begi onez ikusten indarrean dagoen marko legalaren aldaketa. Dena dela eta edozein legearen eraldaketak hezkuntza komunitatearen akordio zabalarekin kontatuko beharko luke hasteko, eta gero nola ez  giza eta politikako eremuen kontsentsuarekin ere

2014/06/23

JABIER ZUBIZARRETA “XANTUE”



Jabier Zubizarreta izango da EAJ-PNV k hurrengo udal hauteskundetarako aurkeztuko duen Alkategaia.
Lehenengo inpresioa pertsona serioarena du, baina berarekin hitz egiten hasi eta duen esperientzia eta dituen ideiak oso garbiak direla zuzen zuzenean ikusten duzu.
Kudeaketan eskarmentu handikoa, herriko hainbat taldetan lan handia egina eta azken urte hauetan Anaitasunako Futbol taldeko lehendakari.
Independiente bezala dator, ez dator alderdi politikoek dituzten zerrendetatik. Herri honentzako lan egiteko asmoarekin, ez besterik .
Nire laguntza osoa izango duzu Jabier !!!

Hautagaiaren aurkezpenaren inguruko albisteak: