2011/06/28

EUSKARA MUNDUAN, EUSKARA AZKOITIAN

   Gaur gure herrian bi hitzaldi izan ditugu gure hizkuntzaren inguruan. Goizean Inmigrazio teknikariak bidalitako gonbidapenari erantzunez, Yolanda Larrañaga, aurreko legealdian euskara, hezkuntza eta berdintasunerako zinegotzi izen dena bertaratu da:
    
   "Argazkian ikus dezakezuen bezala, Joxe Begiristain euskara teknikaria izan da hizlaria eta oso hitzaldi interesgarria eman du. Egia esan bertaratu garenon artean hutsune nabarmenak ikusi ditugu, udaletxetik euskara teknikaria eta ni neu bakarrik hurbildu baikara. Bestalde herritarren artean ere Azkoitiar gehiago espero nituen bertan, batik bat gaiaren garrantzia eta dugun egitekoa ezaguturik."








Arratsaldean aldiz, Maxixatzenek antolaturikoa izan dugu eta oraingoan Yolanda Larrañaga eta Mikel Juaristi bertaratu dira gure taldetik: "Oraingo honetan bai udal ordezkari eta baita herritarren aldetik ere, parte hartzea handia izan da, emaileek ere aipatu dute pozgarria dela honelako hitzaldi batean hainbeste pertsonak interesa dutela ikustea. 3 izan dira hizlariak, Jon Sarasua, Flor Canche eta Arturo Muyulema eta bakoitzak bere herriko errealitatea gerturatu digute."
     "Gure errealitatean zentratuz, Jon Sarasuak lau idei nagusi azpimarratu ditu. Hasteko gure gizarteak erronka handiak dituela gogorarazi digu eta tresna gutxi, baino bestalde baloratzeko dela azken 50 urteetan eginiko ibilbidea, mundu mailan eredugarria, eta honek izan behar duela ABIAPUNTUA. Jarraidura eta Irekiduraren arteko OREKA behar beharrezkotzat jo du Jonek, transmisioarekin jarraitu, tradizioan bakarrik gelditu gabe, eta euskararen ateak zabaldu, ondokoen kopia hutsean erori gabe. Hirugarren puntuan MOTIBAZIOA aipatu du, gaur egungo gizartean euskaldun izan nahi duenak, koste edo ahalegin handiagoa egin behar baitu. Amaitzeko NAZIOARTEKOTASUNAZ hitz egin du, pentsatzen dugun baino lehengusu gehiago baititugu munduan antzeko arazoak pairatzen dituztenak."

Yolanda eta Mikel

2011/06/24

SAN JUAN BEZPERA

“San Juan sua”, festa paganoa, familiarekin eta auzokideekin bizitzekoa, lehen baserri eta kale guztietan suak egiten ziren gaurko egunez.




80 hamarkada amaieran, Santa Klaran, San Juan sua antolatzeko ohitura zaharra berreskuratu zuen Azkoitiko Udalak. “Txakurzulo” desagertu eta zelaigune bat egin zen. Han, lehenengo sua piztu zen, altzari eta traste zaharrekin, eta tokiak zituen aukerez jabetu eta urbanizatu ondoren, toki jakin bat utzi zen, handik aurrera San Juan sua bertan egin zedin.

2004. urtean, ospakizun honekin batera Urrezko Insigniak ematen hasi zen Azkoitiako Udala eta hauek udaletxeko ordezkariekin batera sua pizteko arduradunak izaten ziren.

Gaur aldiz, Balda Plazan, Herriko Musika banda, Elizako Abesbatza eta Iraurgi Abesbatzako kideek, San Juan martxa abesten zuten bitartean Azkoitiko alkateak eta bi zinegotzik piztu dute sua.

Ondoren Sahatsa Dantza Taldearen eta Musika Eskolako gazteen eskutik, dantza eta koreografia ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dugu.

2011/06/23

LANA ETA GARAPENA

Industriaren sustapena Azkoitian: industrialdeak-programaren esanahia.

80.eko hamarkadan krisi handiagatik eta industria birmoldaketa prozesuagatik Euskal Herrian sortutako egoera sozial eta ekonomikoa, neurri-multzo garrantsitzu baten ondorio izan zen. Neurri hauek ahalbideratu zuen besteak beste, enpresen birsortzea eta birmoldatzea, inbertsioak erakartzea eta empresa jardueraren jarraipena erraztea, azken finean lehiakortasuna lurraldean sostengatu  zedin saiatuz.
Testuinguru honetan, lurzoroaren babesa, azpiegitura-industrialak egokitzea eta teknologi-industrialen garapena dira administrazio publikoak dituen jokaeren ardatz nagusiak.

Ugarte Industrialdeko bi faseetatik hasita, Juin Txiki, eta azkena Oinartxokoekin, Azkoitiko udalak eta Urola erdiko industrialguneak, azken urteotan, programa honen helburua bete du, hau da, “Enpresa-ekimen bat bera ere ez dadila alferrik gal, kokaleku egokia aurkitzen ez duelako”. Horretarako hiru aukera eskeintzen ditu: salerosketa kontratua, errentamendu bakuna edo eta lagapena, hainbat eta hainbat herriko enpresei irteera eman ahal izateko. Ondorioz, herriko hainbat azkoitiarrei lana eman dion programa hau bultzatzen jarraitzea ezinbestekoa dela deritzot, herri honen garapena nahi izan ez gero behintzat.

2011/06/21

QUEBRANTA HUESOS 2011

Azken hilabeteetan, gora ta behera ikusi ditugu txirrindulariak gure errepideetan zehar eta azkenean, larunbatean ospatu zen, 2011ko afizionatu mailako frogarik garantzitsuenenetarikoa hainbat eta hainbat azkoitiarrentzat.

8.000 parte hartzailetik gora bildu zituen eta 6.875 zalek amaitu zuten proba. Azken urteetan bezala, Arkaitz Arakistain izan da Azkoitiarrik azkarrena 5:48:35 denbora eginez 23. postua lortu zuen. Gogoratzen dut oraindik 4. amaitu zuen urtea. Aipamen berezi bat baita Manuel Arellanorentzat, 5:51:54 denborarekin 35. postua lortu baitzuen.

Zorionak bai zuei eta baita parte hartu duzuen beste Azkoitiar guztioi ere.

IRAURGI CUP FUTBOL TXAPELKETA

Astebukaera honetan, Azkoitiko San Juan futbol zelaian, Iraurgi Cup futbol txapelketa izan degu. Azkoitiko neska mutilek, bakoitzak bere kategorian, inguruko futbol talde onenekin jokatzeko aukera izan dute eta guk ikustekoa.

Ostiralean hasi ziren nesken arteko partiduak (Infantilak) eta mutilen artekoak ere  bai (Benjaminak). Larunbatean berriz Alebinen arteko partiduak izan genituen.

Antolakuntzan egin duten lana izugarria izan da eta txapelketa osoari buruzko informazio zehatza, www.iraurgicup.com  web orrialdean duzue. Ea hurrengo urtean ere, aurtengoan bezalako maila lortzen duten.

2011/06/17

Arropa bilketa

Gaurkoan egitasmo berezi batekin natorkizue. Nahiz eta gutako askorentzat gauza txikiak direnak, askotan beste batzurentzat handia izan daitekenez, Euzko Gaztedik, Caritasekin batera, Arropa bilketa programa jarri du martxan.

Azkoititk ere, proiektu honekin bat egin dugu eta parte hartu nahi duenak, arropa Azkoitiko batzokira eraman besterik ez du, bertatik, gu geu arduratuko baikara dagokion lekura eramaten.

Animatu zaitezte ziur guztiok daukagula armairuan aspaldidanik erabiltzen ez dugun arropa eta!

2011/06/13

AZKOITIKO ALKATE AUKERAKETA PLENOA


Larunbat goizean, herriko alkate berriaren aukeraketa plenoa izan genuen. Alderdi bakoitzak bere buruari eman zion bozka, Azkoitia Baik izan ezik (bozka txuri bat). Bilduko Pello Baztarrika izan zen bozka gehien izan zituena eta beraz, alkate aukeratua.

Alkate berriak, eskerrak emateko garaian, Elkartasun eguna ospatzen zenez, Preso eta errefuxiatuen aldeko hitzak izan zituen. Urteak dira, preso guztiak, beren zigorra, beren etxeetatik ahalik eta gertuen bete behar dutela  defenditzen gabiltzala, baina agian, ez da alkatetza hartu eta lehen hitzaldian, alde bateko errealitatea bakarrik adierazteko momenturik onena. Azken urteetan gartzelan dauden zenbaitek erahildakoak ere egon badaude eta hauek ez daude gure artean, Inaxio Uria bera kasu.

2011/06/11

BIZKARGI MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA

Gaur arratsaldean, Bizkargi dantza eta musika eskolako ikasleen eskutik, aukera izan dugu musikaz eta dantzaz gozatzeko ikasturte amaierako Jaialdian. Ekitaldia Baztartxo Antzokian izan da eta bertan parte hartu dute, I. mailako ikasle guztiak, 3-4 urtetik hasi eta 6-7urterartekoak. Horrez gain, II. mailako ikasleen artean prestatutako gazteen banda eta soka-taldea elkarlanean, musika eta dantza herrikoiak, rock taldeak, perkusio taldea eta abesbatza flauta taldearekin batera izan ditugu.
1982-83 ikasturtetik, gaur egun arte gora-behera ezberdinak izan dituen arren, izugarria da gaur egun, eskola honek daukan indarra eta honetarako gaur Baztartxoko antzokia nola bete den ikusi besterik ez dago. Hau horrela izanik, Musika eta Dantza eskolako irakasleei, bai ikasleei eta baita  gurasoei ere nire Zorionik beroenak eman nahi dizkizuet egiten ari zareten lanagatik.

 


Gaurkoa ikasturte amaierako jaialdia izan arren, datorren ekainaren 16an, arratsaldeko 19:00etan, musika modernoan oinarritutako kontzertua ere antolatu dute eta San Juan gauean, ekainaren 23a, urteko gaurik motzena dela eta, beste askotan bezala San Juan suarekin batera, musika eta dantza elkarlanean, protagonistak izango dira

2011/06/10

BIDUREKIN BILERA

Udal hauteskundeak izan eta 17 egunetara Bildurekin bilera izan dugu. Miren Segurolak, nahiz eta oraindik erabakirik ez duten, beren udal antolaketaren inguruko asmoak adierazi dizkigu, hau da, izango dituzten liberatu kopurua, komisioen eraketa, kontseiluak etbar.
Gure aldetik, datozen 4 urtetarako dituzten kriterioak galdetu dizkiegu, hau da, lana, etxebizitzak, irisgarritasuna edo eta lehen sektorea bultzatzeko martxan dagoen Berpiztu programekin zer egin nahi duten. Badirudi oraindik ez dutela horrelako gaietaz hitzegin edo erabakirik hartu, beraz, zerbait jakiteko,Irailerarte egon beharko garela adierazi digute.