2012/12/28

HERRIRA PLATAFORMA AURKEZTEN ARI DEN MOZIOAREN AURREAN EAJ/PNV REN IRITZIA

Azken hamarkadetan, euskal herritarren gehiengoak, pertsona ororen giza eskubideen errespetua aldarrikatu eta eskatu du, zalantza gabe arbuiatu dituelarik berauen edonolako urraketak eta elkarrizketaren alde egin du gatazkak konpontzeko tresnatzat hartuz.

Euskal gizarteak demokrazia eta etika eskatzerakoan izan duen  iraunkortasuna erabakiak hartzera bultzatzeko ezinbestekoa izan da,  guztioi aro berri bati ekiteko aukera emateko. Indarkeriaren ondorioen aurrean, biktima eta presoen aurrean, neurri berriak ezartzeko eta oinarri demokratikoak ez besterik erabiliz, gatazka politikoa konpontzeko aukerari heltzeko denbora.
 
Gaur, eta alferrikako min eta sufrimendu urte guzti hauen ondoren:

1.-   ETA-k Aieteko manifestuari erantzunez, behin betiko ekintza armatua utzi izana adieraztea, aintzat hartzen dugu.

2.- Berriro diogu beharrezkoa izango dela, adiskidetzean, aitorpenean, konpentsazioan eta biktima guztien laguntzan aurreratzea, sortutako mina aitortuz eta pertsonen eta gizartearen zauriak sendatzen lagunduz.

3.-  Euskal presoak jasaten ari diren  bere oinarrizko eskubideen urraketen aurrean, Eusko Legebiltzarrak, 2006ko urriaren 6an, euskal presoen eskubideen defentsarako konpromisoari buruz onartutako hau berresten du:

•        Presoak euren gizarte eta familia-ingurunetik gertuagoko kartzelan egon behar dute.

•        Espainiako espetxe erakundeei euskal preso guztien oinarrizko eskubideak errespeta ditzala.

•        Eritasun larriak jasaten dituzten presoei berehala 92. artikulua aplikatzea eskatzen da.

•        Legearen aplikazio positibioa egin dezala , eta, hala, zigorraren parterik handiena betea duten eta legearen arabera baldintzapean aske egon daitezken preoak, askatuak izan daitezela.

•        Espainiako Gobernuari, ahalik eta lasterren eskualda diezazkiola EAEri espetxeei buruzko eskumenak  eskatzen zaio.

•        Aldarrikatzen du giza eskubide guztiak inolako salbuespenik gabe defendatzeko konpromisoa, baita herritar guztiak, preso daudenak ere bai, eskubideez eta askatasunez, politikan parte hartzeko eskubidea barne, baliatzea bermatu beharra ere.

2012/12/04

ATEZ ATEKO SISTEMAREN AURKAKO PLATAFORMAREN PRENTSAURREKOA

Pasa den Irailak 29an, Azkoitiko Atez Ateko sistemaren aurkako plataformak eginiko prentsaurrekoaren ondoren, emandako pausoak eta balorazioa egiteko aurkezpena egin dugu gaur Azkoitiko Elkargunean.
Lehendabizi gogoratu nahi izan dugu, Atez Ateko sistemaren aurkako sinadura bilketa bat izan dela eta zaborrak jasotzeko sistema honen aurka gaudela 7 arrazoi hauengatik:
1.    Sistema honek ez duelako zaborren kudeaketaren arazoa konpontzen
2.    5.zaborrontziaren aldeko apustua egiten dugulako
3.    Zikinagoa, osasungaitzagoa eta askoz deserosoagoa delako
4.    Inposizioan oinarritutako sistema delako
5.    Zabor turismorik ez dugulako nahi.
6.    Atez Ateko sistema askoz ere garestiagoa delako.
Hau horrela izanik, Urriko larunbat guztietan, Eliz atarian egon gara herritarren atxikimendua lortzeko. Prentsaurrekoan adierazi dugun bezala, kaleko sinaduretatik aparte, beste hainbat  sinadura lortu dituzgu etxeetara bidali ditugun  atxikimendu orriekin.
Momentuz eta lehen kontaketa egin ondoren, Azkoitiko ia 3.400 herritarrek sinatu dute  proposamen hau.
Aurreko hauteskunde ezberdinetan bozkatu zuten azkoitiarren baloreak ikusita, Eusko Legebiltzarrerako bozka eman zuten Azkoitiarren %59,14a suposatzen du. Udal hauteskundeetan bozkatu zuten herritarrekin konparatzen badugu berriz, % 57,12 izango litzateke.
Beraz, lorturiko sinadurak ikusirik, herri honen nahia argi eta garbi geratu dela iruditzen zaigu, hau da, Azkoitiarrok ez dugu nahi zabor bilketa sistema hau herrian.
Hau horrela izanik, Eskerrak eman nahi izan dizkiegu kanpaina honetan lan egin duten kide guztiei eta baita, noski, bakoitzak bere sinadurarekin beren babesa eman digun hainbat eta hainbat herritarrei ere.
Emaitza ikusirik, momentu honetan, ditugun sinadura guztiak hartu eta Notaritzara eramateko asmoa dugu. Beti ere, notaritza batek egiaztaturiko zenbakiek sinesgarritasun handiago izango dutelakoan.
Notaritzako zenbaketa egiaztatua izatean, Azkoitiko udaletxean sarrera eman eta bertan dauden alderdi politiko guztiei kopia bat bidaltzeko asmoa dugu, hala, datozen egunetan hartu behar diren erabakiak hartzerako orduan, herri honen nahia kontutan izan dezaten.
Aurrera begira, udaletxeak zaborren bilketari buruz hartu behar dituen edozein erabakitan ekarpenak egiteko eta laguntzeko prest gaude eta Azkoitiko udalari eskatzen diogu 5.kontenedoreko sistema indartu eta birziklatzea bultzatzeko beste hainbat herritan hartu diren erabakiak aztertu eta Azkoitian ezartzeko.

Prentsan:
Hitza
Diario Vasco




2012/11/19

EAJ-PNVREN 2013KO UDAL AURREKONTUETARAKO PROPOSAMENAK

Behin Azkoitiko Udalak 2013ko Zerga eta Tasak onartu ondoren, datorren asteetan aurrekontuak onartzeari ekin beharko dio. Honetarako EAJ-PNVtik gure irizpide zein proposamenak helarazi dizkiegu oposizioko alderdi zein Udal Gobernuari.

Aktibitate ekonomikoa sortzeari dagokionean, Azkoitiko Merkataritza sustatzeko ekintza zein partida guztiak defendatuko ditugu; esaterako, Iraurgi Lantzen edota Loiola Berrikuntza Fundazioaren partidak, azken egunotan bailararen ekintza ekonomikoa sustatzeko estrategikoa den enplegu plana aurkeztu berri dutenak. Bestalde, lehen sektorearen inguruan, auzo eta baserrien dinamizaziorako ekintza planean zehazturiko ekintza guztiak defendatuko ditugu.

Krisi garai honetan, Azkoitiko EAJ-PNVtik gizarte politika zein aktibitate ekonomikoa sortzen duten partidak mantendu eta sustatzea lehenesten dugu.

Bizi kalitateari dagokionean, besteak beste irisgarritasunaren inguruko bi proiektu defendatzen ditugu. Batetik, bere egunean alderdi politiko guztion adostasuna lortu zuen Musika eskolaren berritzea, berau izanik irisgarritasuna bermatzen ez duen Azkoitiko udal eraikuntza bakarra, igogailua jarri eta sarrera irteerak hobetzea proposatzen dugu. Honez gain, eta bertaratzen den ikasle kopurua ikusirik, sotoa egokitu eta bertan ikasgela gehiago ateratzea proposatzen dugu.
Bestetik, Floreaga auzorako irisgarritasuna hobetzeko proiektua egitea beharrezkotzat jotzen dugu. Jakin badakigu, ez dela datorren urtean exekutatuko den obra bat, baino gutxienez bertako bizilagunekin proiektua erredaktatu daiteke, igogailua jarri eta espaloien berritzea bertan txertatuz.
Bukatzeko esan, egin ditugun proposamen guztiak gure programan agertzen direla eta krisi garai honetan negoziaketarako eta ahal den neurrian konponbide zehatzak bilatzeko prestutasuna agertzen dugula, beti ere azkoitiarron beharrei erantzun ahal izateko.

Egunkarietan izaten ari den oihartzuna ikusi nahi:

2012/11/06

AZKOITIKO UDALAK AZKOITIA LANTZENen KONTUEN INGURUAN EMANIKO PRENTSA-AURREKOAREN AURREAN EAJ-PNVren OHARRA.


        1. Ez da bidezkoa Azkoitia Lantzenen Administrazio Kontseiluaren aurrean AGEM etxeak eginiko auditoria aurkeztu aurretik prentsa bidez kaleratzea. Honek argi azaltzen du Udal Gobernuaren intentzioa: aurreko legealdiko udal ordezkarien kudeaketa zikintzea eta ez kontuak argitzea. Gauzak azkar eta beren erara egin nahiak ekarri dio udal gobernuari Azkoitia Lantzeneko Kontseiluak, aurkeztu dizkiguten Kontuak ez onartzea eta denborarekin aztertu ahal izateko aste batzuk atzeratzeko egin dan proposamena aurrera eramatea. Beraz, onartu gabe ditugun kontuen gaineko prentsaurrekoa eman du Bilduk?

          2. Azkoitia Lantzenek sortu zen egunetik egin ditu bere kontuen auditoriak, 2011ko kontuak, Udal Gobernuaren eskariz AGEM etxeak auditatutakoak aurrez BETEAN etxeak auditatuak zituelarik. Azken honen auditoriak garbi ziolarik Azkoitia Lantzeneko kontuek, bere egoera kontable, finantziero eta patrimonialaren isla garbia zirela. Eta ez 2010 urtea bakarrik, baizik eta baita aurreko guztietan ere.
        3. Non dago beraz diferentzia? Azkoitia Lantzenen aktiboen balorazioan eta aktibo hauetako baten ondare galeraren balorazioan. Udal Gobernuak aktibo hauek bere konbenientzira baloratzen ditu, 2011ako Kontuen Txostenak berak onartzen duen moduan, non esistentziak baloratzeko “se han utilizado ocasionalmente estimaciones realizadas por los administradores de la sociedad” esaten duen. Kasu Eginoberriko lursailak, non, intentzio osoz, ez den kontutan hartu ere egiten, lursail hoiek gaur salduko balira-Udalak berak eginiko balorazioari jarraiki-izango luketen balioa: 4,23 miloi eurokoa alegia. Argi dago, Eginoberriko zein beste lursail guztien baloreak 2007an eta egun ez dira berdinak. Ezta betebeharrak ere ordea. Eta ezta, lursail hauek-esate batera Intsaustikoak-behar den bezela kudekatu ezkero izango luketen balorea ere. Guk garbi dugularik, Udal gobernuaren kudeaketa gaitasun faltak lursail hauen balorearen jeitsiera zuzena dakarrela edo ekarri dezakeela. Hauxe bera gertatu da Eginoberri bertan, aspaldi egon behar zuen salduta eta Bernardo Ecenarrok eraikitzen hasita. Intsaustin berriz, urte eta erdi bada Babes Ofizialeko Etxebizitzen lizitazioa Udal gobernuak gelditu zuela inolako alternatibarik aurkeztu gabe edo Izarre-Jandaloko lursailak industrial kalifikatzeko zain daude, Azkoitia Lantzeneko esistentzietan aurreikusi ere ez direlarik egiten. Hortxe dago diferentziaren zergaiti erreala: Udal gobernuaren kudeaketa gabeziak pobrezira darama Azkoita Lantzen eta honekin Azkoitiko Udala. Ez dezala beraz BILDUK atzera begiratu-jadanik urte eta erdi pasa da-aurrera baizik eta egin dezaiola behingoz Azkoitia Lantzenek duen ondarea kudeatzeari, badu ordua eta.

        4. Guk argi ditugu gauzak. Hasteko bai BETEAN eta bai AGEM auditoriek, batak 2010 arte eta besteak 2011n, aldeko iritzia eman dute Azkoitia Lantzenen kontuen inguruan. Baita Euskal Herriko Kontuen Epaimaia/Tribunal Vasco de Cuentas ek ere. Aktiboei dagokionean berriz, bat baino gehiago dira balorazio irzipideak. Hala ere aktiboak 2012ko egoera ekonomikoaren arabera baloratzen badira, pasiboak ere horrelaxe baloratu behar dira. Ez delarik bidezkoa, aktiboak 2012ko egoeraren arabera baloratzea eta pasiboak berriz 2011koaren edo aurreko urtekoen arabera baloratzea. Ez da justua, ez ikuspegi kontabletik, ez ekonomikotik eta ez politikotik ere. Edozein kasutan, balorazioaren bati heldu behar badiogu, guk EHKE/TVCPren balorazioari heltzen diogu, zentzu guztietan osoena iruditzen zaigulako. Eta honek 2010 urtera begira argi ditu gauzak. Azkoitia Lantzenen aktiboa bere pasiboa baino handiagoa da. Are gehiago, bai Altamira, bai Intsausti eta bai Txalonerrekako eremuak, ondo kudetuz gero  irabaziak ekarri diezaizkiote Azkoitia Lantzeni eta honekin Udalari.

5. Bukatzeko esan, aurtengo urtarrilean eskatu genuela, Azkoitia Lantzenen Administrazio Kontseiluaren aurrean, aurreko Alkatearen eskutik agertzea, 2003tik 2011ra bitarteko kudeaketari buruzko xehetasun guztiak emateko. Zortzi hilabete pasa dira eta ez zaigu Udal Gobernuaren aldetik aukera hau eskeini. Tartean, gezurrak baino okerragoak diren egi erdiekin ordea, Udal Gobernuak EHKE/TVCPren aldeko txostena aldatzea nahi izan du, berau kontrako bihurtuz. EAJ-PNVri behin eta berriz hitza ukatu, agerpen eskubidea urratu eta inolako kontrasterik gabeko datuak plazaratu ditu BILDUk. Eskerrak, auditori guztien gainetik laster izango dugun EHKE/TVCParen behin-betiko txostena. Zain gaude. Bakarra baita gure helburua, zintzotasun eta leiltasunetik, Azkoitiak eta kolore guztietako azkoitiarrok, elkarrekin aurrera egitea. Zor dizuegu.

2012/10/25

ESKERRIK ASKO

Azkoitiko EAJ-PNVtik eskerrak eman nahi dizkiegu gugan konfiantza jarri duten Azkoitiar guztiei. Eskerrik asko zuen konpromisoagatik, zuen parte hartzeagatik. Orain guri tokatzen zaigu eta hitza ematen dizuegu aurrera jarraituko dugula, Euskadi aurrera ateratzeko lanean jarraituko dugula. Eskerrik asko bihotzez!

Desde el EAJ-PNV de Azkoitia queremos agradecer a todos los azkoitiarras la confianza que han demostrado tener en nosotros. Gracias por vuestro compromiso, por vuestra participación. Ahora nos toca a nosotros, y nos comprometemos a seguir trabajando para sacar a Euskadi adelante. Gracias de corazón.

http://www.youtube.com/watch?v=9FSfCLlw7kI

http://azkoitia.hitza.info/2012/10/24/herritarren-%C2%ABkonfidantza%C2%BB-eskertu-du-azkoitiko-eajk/

http://www.diariovasco.com/v/20121023/costa-urola/partido-votado-sufragios-20121023.html

2012/10/09

INPOSIZIO ETA BELDURRAREN BIDEA

Batek zioen, demokrazia, herriaren boterea, askatasuna eta berdintasunean oinarritzen zela. Noraino heltzen da askatasun adierazpena eta non dago lerro gorria?
Batzuk oraindik lehengo bidetik, lehengo ohiturak... lehengo inposizio bidetik.

Lourdes aurrera eta animo!!!

2012/10/08

BETIKO MAMUAK

Autodeterminazio, burujabetasun edo eta independentziaz hitz egiten den bakoitzean, Konstituzionalista direnak, herritarrak beldurtu nahian, hainbat gezur plazaratzen dituzte. Gezur hauek beti betikoak izanik, bere sinesgarritasun guztia galtzen joaten dira.
Gezur hauetako bat ekonomiaren gainekoa da, hau da, herri honek, bere burujabetasuna lortuko balu, ekonomikoki Kiebra egoerara joango ginatekeela, pentsioak ordaindu ezinik izango ginatekeela...
Hemen jartzen dizuet azken egunotan egin den azterketa baten argazkia.

2012/09/29

Atez ate EZ, 5. edukiontzia BAI

Azken hilabeteetan Zaborra jasotzeko, Atez Ateko sistema jartzeko BILDUk duen asmoa ikusiz, hainbat herritarrek eta zinegotzik prentsaurrekoa eman genuen atzo. Bertaratu ziren herritarren iritziz, hau bezalako erabaki garrantzitsua ezin da inposizioan oinarritu.

Udalari eskatzen diogu, herriko hondakinen bilketa selektiboa eta birziklapena bultzatzen jarraitzeko edukiontzien bitartez eta 5. edukiontziaren aldeko apustu sendoa egiteko materia organikoa jaso ahal izateko. Ezinbestekotzat jotzen dugu Udalak heziketa eta kontzientziazio kanpainak bultzatzea, herritarrok gehiago birzikla dezagun.
Atez Ateko bilketa ezartzearekin ez gatoz bat. Udalak Atez Atekoa inposatzea erabaki aurretik, herritarren iritzia onartzea eskatzen diogu eta herritarroi, birziklatzeko erraztasunak jartzea.

Besteak beste, ez dugu Atez atekoa babesten:
1. Atez Ateko sistemak ez duelako zaborren kudeaketaren arazoa konpontzen.
2. 5. zaborrontziaren aldeko apustua egiten dugulako.
3. Zikinagoa, osasungaitzagoa eta askoz deserosoagoa delako.
4. Inposizioan oinarritutako sistema bat delako.
5. Intimitatea babestu nahi dugulako.
6. Zabor turismorik ez dugulako nahi.
7. Atez ateko sistema askoz ere garestiagoa delako.
Hau horrela izanik Kanpaina berezi honi hasera emanez, 2 ekintza aurkeztu genituen.
Batetik, Azkoitiko etxe guztietara iritsiko den triptikoa aurkeztu genuen. Triptiko horretan, Atez Ateko sistemaren aurkako arrazoiak argituz aparte, herritarrei eskatzen diogu bertan duten orria sinatu eta korreoz bidaltzea. Sinadura hauekin, udalari eskatu nahi diogu horrelako erabaki bat hartu aurretik, herritarren iritzia kontutan izan dezala eta ez dezala inposizio bidez zaborren jasotze sistema aldatu. Adierazten genuen sinatu ondoren korreoz bidaltzeak ez duela dirurik suposatzen eta emandako datuak sekretuak izango direla.

Bestalde eta sinadura bilketekin jarraituz, Urriaren lehen eta azken larunbatean, bai Eliz atarian eta baita Maxi Eroskiko sarreran ere egongo garela jakinarazi genuen martxan jarri dugun kanpaina babesten duten guztiei beren sinadura eskatuz.

http://www.diariovasco.com/v/20120930/costa-urola/campana-firmas-contra-sistema-20120930.html
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/10/03/vecinos/urola-erdia/azkoitia-se-suma-a-las-recogidas-de-firmas-contra-el-39puerta-a-puerta39
http://erlotelebista.com/index.php?option=com_hwdvideoshare&task=viewvideo&Itemid=8&video_id=525


LEGAZPI: La Plataforma contra el PaP manifestó su descontento en el Pleno
http://www.diariovasco.com/v/20121002/alto-urola/plataforma-contra-manifesto-descontento-20121002.html

LEGORRETA: El ex-diputado Ormazabal defendió el quinto contenedor (por si alguien aún dudaba...)
http://www.diariovasco.com/v/20120929/tolosa-goierri/exdiputado-ormazabal-defendio-quinto-20120929.html

ZARAUTZ: La Plataforma contra el PaP emplaza al ayuntamiento a realizar la consulta
http://www.diariovasco.com/v/20121004/costa-urola/plataforma-contra-emplaza-ayuntamiento-20121004.html

ARETXABALETA. La Plataforma Aretxa.5.bai presenta 1.704 firmas en contra del sistema de PaP
http://www.diariovasco.com/v/20121004/alto-deba/plataforma-aretxa-presenta-firmas-20121004.html

ORIO: Bio hondakinak jasotzeko ontziak eskuratzeko aukera
http://www.diariovasco.com/v/20121004/costa-urola/hondakinak-jasotzeko-ontziak-eskuratzeko-20121004.html

JUNTAS GENERALES. PLENO DE AYER. La polémica sobre las basuras llega a Europa
http://www.diariovasco.com/v/20121004/al-dia-local/polemica-basura-llega-bruselas-20121004.html

2012/09/25

AZKOITIKO UDALAREN KONTUAK SANEATUAK DIRA

Pasa den Ostiralean, gaur egun udaletxean gauden zinegotziak, aurreko legealdietan izan diren batzuk eta Azkoitiko EAJko juntako hainbat kidek emaniko prentsaurrekoa dakarkizuet.
Bertan BIDEA EGINEZ en 5. alea aurkeztu genuen. Beste aleekin egin ez dugun bezala, 5. honek aurkezpen berezia behar zuela iruditu zitzaigun zeren jada heldu da Azkoitiko udalera, Herri Kontuen Euslak Epaitegiak egin duen 2010 urteko auditoria. Prentsaurrekoan esan nuen bezala, bi alor aztertu ditu nagusiki, alde batetik, udalak aurrera eraman dituen prozeduren legalitatea eta bestetik, udalaren eta bere erakundeen egoera ekonomiko finantzieroa.
Azken urtean Azkoitiko udalaren egoerari buruz entzun duguna kontutan hartuz 2 konklusio ateratzen ditugu:
Alde batetik, Udalak aurrera eramandako prozedurak, egun dagoen legalitatearekin bat egiten duela.
Bestalde, Udalaren eta bere erakundeen egoera Ekonomiko finantziazioari buruz, dituen betebeharrak edo datozen inbertsioak burutzeko ahalmena baduela.

Auditori gehienetan bezala, badira zenbait ekintza behar bezain azkar egin ez zirenaren puntualizazioak edo eta zenbait kontratazio beste era batera egin beharko liratekeenaren gomendioak. Hau horrela, Kontu Epaimahaiak txostenari alegazioak egiteko epea zabaldu zuen Irailak 18rarte eta
Azkoitiko EAJ k aurreko alkatearen izenean egin ditu bereak txostena egokitu dezaten.
Euskal Epaitegiaren Txostena Azkoitiko Udaletxean dago eta pentsatzen dut publiko egiten dutenean, nahi duenak ikusi eta irakurtzeko aukera izango duela.

Bestalde esan, Bidea Eginez aldizkarian ikusi ditudala zenbait errata, hau da, esaldiak jartzen direnean txostenaren orrialde batzuk ez daude ongi baina bertan daude eta irakur dezakezue. Bestalde baita ere Zorraren portzentajean ere ba dago errore bat, hau da, % 5 jartzen du % 10 jarri beharrean, beraz, 75 euro izan beharrean 150 euro lirateke. Dabilenari gertatzen zaio ta gaizki dagoela onartzen dugu. Ia 20 miloi euroko aurrekontu kontsolidatuaren gainean 2 milioiko zorra.

http://erlotelebista.com/index.php?option=com_hwdvideoshare&task=viewvideo&Itemid=8&video_id=515http://erlotelebista.com/index.php?option=com_hwdvideoshare&task=viewvideo&Itemid=8&video_id=515

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/09/25/vecinos/urola-erdia/los-tribunales-concluyen-que-las-cuentas-de-azkoitia-estan-saneadas

http://azkoitia.hitza.info/2012/09/24/eajren-arabera-kontu-auzitegiak-ebatzi-du-udalak-jarduera-ekonomikoa-behar-bezala-bete-duela/

2012/09/16

PARA ESCONDER SU INCAPACIDAD MIENTEN Y DIFAMAN


     Azken egunotan Azkoitiko Udal Gobernuak emandako informazio eta argitaratu diren idatzien inguruan Azkoitiko EAJtik ondorengo adierazi nahi izan dugu: 

     El vertedero así como la planta de inertización de los polvos de acería se cerraron estando el EAJ/PNV gobernando. Aún así, la ley ordena que el vertedero esté bajo control, sobre todo en lo que al tratamiento de lixiviados se refiere. Dicha responsabilidad –Bildu lo sabe- es de los anteriores propietarios y gestores. Sin embargo, la dejadez de éstos obligó al Ayuntamiento anterior de EAJ/PNV, a adoptar,  en estrecha colaboración (como administración competente) con el Gobierno Vasco, medidas conducentes al sellado de la piscina con el objetivo de agilizar las gestiones para la rápida implantación de la empresa  Bernardo Ecenarro en Azkoitia. Dichas medidas, que concluían el pasado 31 de agosto y que ascendían a un importe estimado en su día de 500.000 , serían abonados, como no podía ser de otra forma, por los anteriores propietarios.
     Jamás, hasta el presente, ha estado en riesgo la salud de las personas de Azkoitia. Decir lo contrario es mentir y difamar. Los datos de las analíticas a las que se refiere el Ayuntamiento actual de Bildu, relativos a los niveles de plomo y de molibdeno, no corresponden al vertedero, sino a los materiales vertidos en el relleno de la piscina  durante los meses de julio y agosto del 2011, es decir, bajo el mandato de Bildu. La responsabilidad política única recae, pues, en el actual Ayuntamiento, en Bildu.
     Desde que se puso en marcha el vertedero, sus lixiviados, siempre, hasta el 31 de agosto de este año 2012, han estado bajo control. Desde esta fecha, sin embargo, los lixiviados no sólo están sin control sino que ni siquiera pueden ser tratados. El pasado 31 de Agosto la depuradora ha sido retirada ante los propios ojos de las autoridades de Azkoitia (alcalde incluido), a pesar de estar acompañados por la policía municipal y la ertzaintza.
     La inoperancia del Ayuntamiento de BILDU en estos 15 meses ha sido total. Incluso ha preferido no hacer nada a seguir los caminos que desde EAJ/PNV le hemos ido, desde hace  muchos meses, planteando: primero, demandar a los responsables (los anteriores propietarios) obligándoles a cumplir con sus obligaciones; segundo, solicitar al Gobierno Vasco para que, subsidiariamente y a cuenta de los responsables, proceda al tratamiento de los lixiviados.
     Desde EAJ/PNV hemos contribuido positivamente, a pesar de todo y aunque la  difamación sea la forma de agradecernos, a la mejor gestión del vertedero como ha ocurrido, a petición de los máximos responsables del Ayuntamiento,  recientemente ante el Gobierno Vasco ante la incapacidad total de ellos para  gestionar ante la administración competente.
     L@s vecin@s de Azkoitia deben saber que esta incapacidad e inoperancia del Ayt,  está retrasando, con la consiguiente pérdida de empleo y recursos para el municipio, la implantación de la empresa Bernardo Ecenarro, por una parte, y la venta de los terrenos por parte del Ayuntamiento (con las plusvalías correspondientes), por otra. Bildu dice que nosotros hemos “malversado el patrimonio municipal”, pero lo cierto es que unos terrenos adquiridos el 2009 por 2,6 Millones de el actual alcalde los escrituró en agosto del 2011 por 4 millones.
No hay mayor hipoteca en esta vida que no hacer nada.

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/09/18/vecinos/urola-erdia/el-pnv-culpa-de-la-situacion-al-gobierno-de-bildu
 

2012/08/07

HIRIBERREKIN AMAITZEKO

Aurreko ostiralean emandako prentsaurrekoan, Azkoitiko EAJ-PNVtik gure poza adierazi nahi izan genuen Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren inguruan. Diru-laguntza 500.000 eurotik gorakoa izango da eta gure ustez Azkoitiko zerbitzu guztiak hobetu eta promozio ekonomikora zuzendu beharko litzatekeena, alegia.
Prentsaurrekoan egin genuen bezala, hemendik ere gure eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiogu, diru-laguntza hau lortzeko lan egin duen orori. Modu berezi batean eskertu nahi genioke Maria Eugenia Arrizabalaga, EAJko legebiltzarkideari, diru-laguntza kentzea erabaki zutela jakin zuen lehen momentutik, erabaki hau atzera botatzeko lanean eta informazioa pasatzen jardun duelako. Gure ustez, lan iraunkor honek bere biziko garrantzia izan du prozesu guzti honetan.

Azkenik esan nahiko genuke, diru kopuru hau ez dagoela islatua Azkoitiko udalaren aurreikuspenetan, beraz, momentuan geldirik dauden proiektuak martxan ikustea espero dugula.

Prentsako isladak uzten dizkizuet:
http://azkoitia.hitza.info/2012/08/06/hiriberren-diru-laguntzak-herritarren-mesederako-izango-direla-berretsi-du-udal-gobernuak/

http://www.diariovasco.com/v/20120807/costa-urola/satisfaccion-general-decision-gobierno-20120807.html

2012/07/13

XABIER MUNIBEKO ERAIKINA ORAIN

Gaur goizean Sabin Etxean izan gara, Xabier Munibeko Eraikina dela eta. Bertan, Lorea Bilbao EBBko Hezkuntza Arduradunarekin bildu gara alderdiak Azkoitian eta Eusko Legebiltzarrean egin ditzazkeen egitasmoak zehaztu ditugularik. Gure helburua 2013ko aurrekontuetan Eraikin berria egiteko partida lortzea izanik, gainontzeko alderdiekin ere akordioak lotzen saiatuko gara.
Atzokoan Josune Ariztondorekin aritzeko aukera izan genuen Azkoitiko Batzokian. Kultura, Euskara, Kirola eta Gazteria dira Bizkaiko Foru Aldundian bere gain dituen alorrak eta hauen inguruan hitz egiten jardun genuen. Hizkuntza politiketan hasi, Euzkadi Buru Batzarreko Idazkaritzan eman ditu aurreko urteak Josunek, eta beraz, anekdota eta pasadizo asko partekatzeko aukera izan genuen berarekin.
Gobernu bakoitzaren eskumenak argituz hasi ginen, hau da, Udalak, Diputazioek eta Eusko Jaurlaritzak dituzten egin behar eta egiteko ahalmen esparruak zehaztuz. Hiru maila ezberdinen arteko koordinazioaren beharra azpimarratu ondoren Bizkaiko Diputazioa aurrera eramaten ari den ekimen ezberdinak azaldu zizkigun.

Atzoko bileratik egitasmo polit bat aterako da, Iraila edo Urri aldean, Azkoitiko Batzokian bertan "Zerutik sua dator" dokumentalaren emanaldiak antolatuko baititugu.




2012/07/12

TXERLOIA FUTBOL ZELAIKO ARGITERIA


Demokraziaren oinarritako bat, gehiengoaren erabakiak onartzea bada ere, Azkoitian BILDU alderdiak ez du oinarri honetan sinisten eta adibide garbia Txerloiko argiteriaren inbertsio plana da.
Gaur egun Txerloiko futbol zelaiak dituen gabeziak ikusiz, Anaitasunako Juntako kideak, legeak eskatzen duena bete eta gabezia hauek konpontzeko proiektu konkretu bat egin du. Bere kostea 138.000 euroko da.


Egungo egoera ikusiz, Anaitasunako kideak, batera eta bestera jo dute proiektu honen finantziazioa lortu ahal izateko eta 97.000 euroko dirulaguntza jasotzeko konbenio bat lortu dute. (legealdi honetan lortu den kanpo finantziazio bakarra) Bestalde, Anaitasuna berak ere, esfortzu bat eginez, 7000 euro jartzeko konpromisoa erakutsi du. Honela, geratzen diren 34.000 euroak, Azkoitiko udalak jartzea eskatzen dute, kontutan izanda Txerloikoa, futbol zelai munizipala dela.

Gaia eta batik bat, Anaitasunako juntako kideek, kanpoko finantziazioa lortzeko eginiko esfortzua baloratu ondoren, Azkoitiko udaleko Oposizioan gauden 3 alderdiok, inbertsioa egiteko gure babes osoa eman dugu. Kontua da, nahiz eta udalbatzaren gehiengoak proiektu hau babesten duen,
BILDU taldeak ez duela ezer jakin nahi gai honen inguruan.

BILDUrentzat egoera ekonomiko honetan, inbertsio honek ez du lehentasunik. Hau ikusirik, Azkoitiko EAJ-PNVk aurreko astean bertan, udalak ordaindu beharreko 34.000 euro horietatik, Ente Vasco de
Energiak (EVE) dirulaguntza berezi batzuk eskaintzen dituela jakinarazi genuen. Hauek eskatu eta lortu ondoren, Udalak egin behar duen diru ekarpena ia ezerezean gera daiteke, beraz, dirurik ia jarri gabe, 138.000 eurotako argiteri instalazio berria izan genezake.

Hala ere, badirudi BILDUk ez duela ezer jakin nahi, badirudi nahiz eta udalbatza osoaren gehiengoak, behin eta berriz adierazi inbertsio honek duen garrantzia, kanpo finantzaketarekin egin daitekeela, etab,  herri honetan Demokraziaren Oinarri garrantzitsuenetako
bat ez duela BILDU alderdiak onartzen.

Gaiaren inguruan argitaratu diren albisteak uzten dizkizuet:
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/07/14/vecinos/urola-erdia/el-anaitasuna-pide-al-consistorio-voluntad-para-renovar-la-iluminacion-de-txerloia

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/07/11/vecinos/urola-erdia/azkoitia-puede-pedir-ayudas-del-eve-para-renovar-el-sistema-de-iluminacion-de-txerloia

http://www.diariovasco.com/v/20120708/costa-urola/mayoria-corporacion-pide-acometer-20120708.html

http://azkoitia.hitza.info/2012/07/10/udal-gobernua-ez-dago-prest-txerloian-argiteria-berritzeko-34-000-euro-jartzeko/

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/07/04/vecinos/urola-erdia/el-pleno-de-azkoitia-pedira-manana-que-se-renueve-la-iluminacion-de-txerloia

2012/06/27

ZABORREN KUDEAKETA

Datorren osteguneko osoko bilkurarako zaborren gaiaren inguruko mozioa sartu dugu udalbatzari ondorengo hiru puntuak onartzeko eskatuz:
1. Azkoitiko udalak, Azkoitiko herritarrei, birziklapenaren aldeko apustua egiteko eskatzen die.
2. Azkoitiko udalak, zaborren gestio integralaren katea, prebentzioa, birziklapena eta konpostaia eta balorizazio energetikoa dela berresten du, Europear zuzentarauak esaten dutenaren ildotik.
3. Azkoitiko udalak, materia organikoa jasotzeko, 5. edukiontziaren aldeko apustu garbia egiten du, aipatu diren neurriak inplementatuz
Gaiaren garrantzia eta jendearen jakinmina ikusirik, Azkoitiko EAJtik hitzaldi bat antolatu dugu datorren asteartean arratsaldeko 19:00tan Ellkargunean. Carlos Ormazabal izango dugu bertan eta herritarrok dituzuen kezka eta zalantzak argitzen saiatuko gara. ASTEARTERARTE!









XABIER MUNIBE ERAIKINA

     Atzo arratsaldean Alderdiko Gipuzkoako Hezkuntza arduradun dugun Jokin Bildarratz izan genuen Azkoitian. Berarekin batera, Xabier Munibeko DBHko eraikin berria egingo den lekua ikusteaz gain, Xabier Munibe eta Urola Ikastolako zuzendariekin biltzeko aukera izan genuen. Aurrerantzean egin beharrekoak zehaztu genituen eta gure aldetik konpromezua hartu genuen datozen egunetan alderdiak esparru ezberdinetan egingo dituen ekimenen plangintza azaltzeko.

2012/06/15

OstegunON

Atzo, giro ederrean eman genion hasiera OstegunON ekimenari Azkoitiko Batzokian. 
Madrilgo Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramaile den Josu Erkorekarekin solasean aritzeko aukera paregabea izan genuen atzokoan. Momentuan pil pilean dauden gaietaz hitz egin genuen berarekin, eta jakina den bezala, Krisi Ekonomiko jorratu genuen lehendabizi. Momentu honetan Munduan zehar, Europarengan dagoen mesfidantza eta zehazki España markak aurrera jarraitzeko ekartzen dituen oztopoak tratatu genituen. Honen aurrean Euskadi markaren garrantzia (azken legealdian Españarenarekin lotu nahi dutena, (PP-PSOE) eta Europar Batasuna indartzearen beharra azpimarratu zituen.
Madrilen nahiz eta PPren gehiengo absolutuak margen gutxi utzi, lanean tinko jarraitzen dutela argi gelditu zitzaigun, emendakinak eginez, guztiekin elkarrizketak mantenduz, Euskadiren interesak defendatzeko. Aipatzekoa Elkarkidetzaren aldeko emendakinari PSOE eta AMAIURren kontrako bozkak.
 
Amaieran aukera izan genuen Udal Zinegotziok berarekin gure egitasmoez ere jarduteko


2012/06/13



Legealdi bakoitzean bezala, astelehen honetan Urola Erdi eta Kostako alkate, zinegotzi eta teknikariei, Ur hornidurako ziklo osoan ditugun instalazioak erakutsi eta bere funtzionamendua aurkeztu genien.  Edaten
dugun ura nondik datorren, nola eta non tratatzen den eta azkenik, berriro ere ibaira bueltatu aurretik egiten zaion tratamendua ikusteko aukera izan dutelarik.

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/06/12/vecinos/urola-erdia/el-valle-del-urola-tiene-garantizado-el-suministro-de-agua-hasta-marzo-de-2013

http://www.diariovasco.com/v/20120612/costa-urola/alcaldes-comarca-visitan-pantano-20120612.html

2012/06/12

GIPUZKOA GARBIA

Lehengo ostiralean GIPUZKOA GARBIA ekimena aurkeztu genuen EAJ-PNVko Gipuzkoako Batzar Nagusi eta Udaletxeetako ordezkariok. Jarraian uzten dizkizuedankonpromezu hauetan oinarritutako eztabaida, informazio gune eta ekimen politikoak aurrera eramango ditugu:

1.    Atez ateko bilketa sistemari uko egiten diogu, eta edukiontzien aldeko apustua egiten dugu, birziklapen jasangarrian oinarritutako bilketa selektiboan aurrera egiteko modurik onena dela uste dugulako.

Gure ustetan, edukiontzietan aurkeztu diren hobekuntzak (txarteldun edukiontziak, etabar.) dira sistema horretan sakontzeko eta hobetzen jarraitzeko bidea.  

2.    Herritarren iritzia aintzat hartu gabe atez ateko sistemaren inposaketari uko egiten diogu, bai herrietan, eta baita Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkatutako gehiengo borondatearen aurka. Hondakinen kudeaketa sistemaren plangintza Gipuzkoako Batzar Nagusiei dagokie. 

3.    Zabortegi berriak zabaltzea baztertu eta gaitzesten dugu, ez dutelako ingurugiroa errespetatzen, eta Europar Batasuneko herri gehienetan egiten ari direnari jarraituz, errausketa bidezko balorizazio energetikoaren aldeko apustua egiten dugu birziklatu ezin diren hondakinen kasuan. 

4.    Gardentasunaren, informazioaren, ingurugiroarekiko sentsibilizazioaren eta elkarrizketaren alde egiten dugu kudeaketa publikoan sortutako arazoak herritarrekin konpontzerakoan, eta herritarrak heldugabetzat jotzea eta afera hau politikoki erabili nahi izatea errefusatzen dugu.

2012/06/07

HIRIBER

Azken egunotan izan dugun gaiari amaiera eman nahian, atera dugun prentsa oharraren oihartzunak uzten dizkizuet. Argi utzi nahi dugu, guk emandako datu guztiak publikoak direla eta guk plazaratu besterik ez ditugula egin. Eta orain arte bezala, Azkoitia eta Azkoitiarron ongizatearen alde lanean jarraituko dugula.
http://www.diariovasco.com/v/20120607/costa-urola/quiere-aclarar-puntos-sobre-20120607.html

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/06/07/vecinos/urola-erdia/el-pnv-de-azkoitia-defiende-su-actitud-ante-la-perdida-de-las-ayudas-de-lakua

http://azkoitia.hitza.info/2012/06/07/eajk-dio-ez-duela-daturik-manipulatu-hiriberen-auzian/

2012/06/04

LOREZAINEN ESKAERA

Udaletxe aurrean akanpatuta eman zioten hiru langileek bukaera asteari,  eta gaurkoan jarraian uzten dizuedan idatzia banatu dute. 
Lorezain zerbitzuan dauden langileak, kale gorrian utzi nahi dituzte Orain arte Azkoitiako Udalak azpikontrata baten bitartez ematen zuen lorezain zerbitzua. Etorkizunean zuzenean egiteko asmoa duela adierazi digu. Hori bai langileen subrrogazio eskubidea, inondik ere onartu gabe. Ondorioz, hiru langileak langabeziara kondenatu ditu.

Era berean "hiru peoi polivalente" bi urtetarako zuzenean kontratzeko deialdia zabaldu du. Hau da, azpikontratan finkoak diran langileak (subrrogazio eskubidea medio), kaleratu, eta behin behineko udaletxeko langile berriekin ordezkatu nahi ditu.

Non kokatu beharko genuke Azkoitiko udalaren erabaki politiko hau?

Zerbitzu publiko guztien kudeaketa bereskuratzeko lehen pauso bezala agian? Horrela jokatuko dute aurrerantzean ere, adibidez Atez Ateko sistema eraikitzean? Orain arte aritu direnak kaleratuz? Seguru ahal daude garbitasun lanetan ari diren andereak?

Edo akaso Udaletxeak, herri zerbitzuetan gastatzen duena murriztea dauka helburu eta ez besterik? Hori ahal da Azkoiliako Udalak, jasaten ari garenaren aurrean, proposatzen digun errezeta? Ez dirudi oso orijinala ...

Erabaki politiko baten ondorioz hasi zen Azkoitiako udala hainbat zerbitzu azpikontratatzen. Orain dirudienez beste modu batera antolatu nahi ditu bere zerbitzuak. Nolabait esateko, "birrnoldaketa" bat egin nahi du udal kanpoko barruko langileen lanpostuetan, makinari berria erosiz, e.a. Eta lagileekin .. akordatu ahal dira? Nola pentsatzen dute gauzatzea birrnoldaketa hau?

Ados gaude zerbitzuak zuzenean emateko filosofiarekin. Baino ez, orain arte Udalak egindakoaren ardura eta erantzunkizunak bere gain hartu gabe. Hori ez dugu ametituko.

Udalak erantzunkizun zuzena du azpikontratatuta dauzkan langileekin. Kasu batzutan hamar urte baino gehiago daramate Azkoitiako herriari zerbitzua ematen. Ulertezina izango litzake guretzat, Azkoitiako udalak, Iberdrolak jokatzen duen moduan jokatzea: azpikontratatutakoen egonkortasuna ukatuz, langileak kaleratuz.

Subrrogazio eskubidea da, azpikontratatutako langileei egonkortasuna ematen diena eta eskubide hori errespetatzea aldarrikatzen du ELAk. Zentzu horretan zera eskatzen diogu Azkoitiako udalari: prorrogatu dezala orain arteko lorezain zerbitzua, denbora pixka bat hartzeko, eta adostu ditzala langileen ordezkariekin traumatikoak ez diren irtenbideak.

Hortik joan beharko luke publifikazio prozesuen ibilbidea eta ez jendea kale gorrian utziaz. ELA prest dago bide hori jorratzeko. Eta Azkoiliako udala?

2012/05/30

HIRIBER dirulaguntza

Aurreko postarekin jarraituz, pasa den astelehenean prentsaurreko bat eman genuen. Bertan osteguneko plenoan ateratako Hiriber dirulaguntzaren inguruko argibideak eman genituen: datu zehatzak, datak, eman beharreko pausuak... Hemen uzten dizkizuet gaurko egunkarietan agertu diren oihartzunak...

http://www.diariovasco.com/v/20120530/costa-urola/ayuntamiento-perdido-euros-subvencion-20120530.html

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/05/30/vecinos/urola-erdia/azkoitia-pierde-una-subvencion-de-373000-euros-del-gobierno-vasco

http://azkoitia.hitza.info/2012/05/30/txalon-errekako-lanen-diru-laguntza-galtzea-aurpegiratu-dio-eajk-udalari/

2012/04/22

DBHko Eraikin Berria, orain!

1968ko urtarrilean sortu zen Xabier Munibe Ikastola. Hasieran Oinarrizko Heziketa Orokorreko ikastetxea zen (3-14). 1996ean publifikatu zen eta ikastolaren zatiketa ekarri zuen, hau da, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza (2-12) alde batetik eta Bigarren Hezkuntza (12-16) beste aldetik.
Bien arteko harremana estua zenez, bai izena eta eraikuntza konpartitu zituzten.
Azken urteetan ordea, gelen eta ikasleen gehikuntzak ( 500 tik 1000ra), leku eskazia ekarri du eta urteak aurrera doazen heinean, arazoa larritzen joan da eta gaur da eguna jasanezina dela.
Aurreko legealdian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin harremanetan jarri eta udalak lur saila prest jartzea lortu zuen.
Eusko Jaurlaritzak, DBHko eraikin berria egiteko proiektua egiteko konpromisoa hartu zuen eta ondoren eraikina egitea ere. Bestalde eraikina egiten zen bitartean, Urola Institutuko gela batzuk egokituko zituela jakinarazi zuen.
Kontua da ez bata eta ez bestea ez direla aurrera doazenik ikusten. Hau horrela izanik, Ikastolako gurasoak martxan jarri dira eta Xabier Munibeko Gurasoen Batzorde Bateratua sortu dute, hau da, HH-LHko, DBHko, Udaberri Guraso Elkarteko eta Indarlan Guraso Elkarteko gurasoak.
Batzorde honek Kalitatezko hezkuntza publikoa bermatzea, Baliabide eta azpiegitura egokiak bermatzea, eta prozesu guzti honetan beraiekin kontatzea lortu nahi du.
Apirilak 18an egin genuen Azkoitiko EAJko zinegotziok bilera guraso elkarteko kideekin. Helburuak garbi zituzten eta gure laguntza guztia eskaini genien:
1.    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak agindu bezala, 2014/15 ikasturterako DBHko eraikin berria martxan jartzea.
2.    Bitarte horretan, 2012/13 eta 2013/14 ikasturteetan, HH-LHko eta DBHko ikasleen baldintza egokiak bermatzea
3.    Xabier Munibeko Gurasoen Batzorde Bateratua une oro informatuta egotea eta prozesuari jarraipen zehatza egitea.

2012/03/29

LAN MERKATUA ERREFORMATZEKO PREMIAZKO NEURRIEN GAINEKO 3/2012 ELDaren INGURUAN

Gaurko egunean, aproposa deritzot, astearteko osoko bilkuran  eztabaidatu eta onartzeko, EAJ-PNV Udal Taldetik, ondorengo mozioa aurkeztu genuen:


1.    Azkoitiko Udalak  3/2012 Errege Lege Dekretu barruan dagoen lan erreformaren kontrako gaitzespena adierazten du, lehiakortasuna irabazteko helburua duela ezartzen duen arren, lan merkatuaren arautzea modifikatzen duelako eta lan baldintzak eta soldatak baliogabetu eta narriatzen dituelako.
2.    Azkoitiko Udalak lan harremanetarako marko autonomoa exijitzen du, Euskadin adostutako eta onartutako kontzertazioa, elkarrizketa soziala eta lan araudi propioa egiteko aukera ahalbidetuko duena.
3.    Azkoitiko Udalak enplegurako politika eraginkorren eskumena osorik transferitzea exijitzen du eta zerga eta tributu politikak ez eragoztea; honek ahalbidetuko du Euskaditik bertatik enplegua sustatzeko behar diren neurriak garatzea, gure berezitasunak kontuan izanik.

2012/03/28

BATERAGUNE AUZIA

Atzoko osoko bilkuran, BATERAGUNE auziaren gaineko mozioak aurkeztu genituen. Jarraian uzten dizuet EAJtik aurkeztu eta  AZKOITIA BAIren aldeko bozkekin babesik handiena lortu zuena:

Datorren martxoaren 28an, Auzitegi Gorenak Bateragune auziaren helegitea aztertuko du Madrilen. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto hamar eta zortzi urteko kartzela zigorrera kondenatu zituen Entzutegi Nazionalak ETAkoak izatearen akusaziopean.

Euskal Herrian aldaketa politiko sakonak bizi izan ditugu azken hilabeteetan. Aldaketa politiko sakona izan da ETA erakundeak erabaki eta adierazi izana 2011ko urriaren 20an bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera. Halaber, aldaketa funtsezkoa da ezker abertzaleak soilik bide politiko eta demokratikoen alde egiteko erabakia.

Herri hau, giza eskubide guztien onarpenean eta defentsan oinarrituz, demokrazia eta bakea garatuz eta herritarren borondatea oinarritzat hartuz eraiki behar dela, herri honen gehiengoak aspaldi egindako hautua da. Aipatutako bost pertsonak lan politikoa egiteagatik atxilotu zituzten; aldaketa ekarri zuten ezker abertzalera; eta hala ere, kartzelan daude.

Egoera berria sortu da, herri honek merezi zuena eta hainbeste urteetan ukatu zaiona.

Ez Euskal Herritarren gehiengoak, ez eta nazioarteko iritzi publikoak ere, ez du ulertzen ez onartzen, Bateragune auzian kondenatutako bost Euskal Herritar hauek kartzelan izaterik. Ez du onartzen,  sortu den egoera berri honen aurrean, espainiar Estatua urrats positiborik eman gabe gelditzerik.

Hau guztia kontutan izanik, honako erabaki hau hartzen da:

Bateragune auzian Auzitegi Gorenak aztertuko duen helegitearen aurrean, Udal honek Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto aske uzteko eskaria egiten du.

2012/03/27

TDAH Elkargunean

Guraso ugari hurbildu dira gaurkoan Arreta Gabezia edota Hiperaktibitate Inpultsibitate Trastornoaren (TDAH) inguruko hitzaldira.
Bertan Maite Urkizu psikopedagogak, oso argi azaldu ditu Trastorno honen nondik norakoak, baina benetan ume hauen egoera argi azaltzen duena, berak hitzaldiari sarrera emateko erabili duen ondorengo bideoa da

2012/03/11

BIDEA EGINEZ 3.atala

Azkoitiar guztion etxeetara banatzen ari garen 3. Bidea Eginezen, alde batetik, zaborraren gaia eta bestetik onartu berri diren 2012rako aurrekontuen inguruko gorabeherak azaltzen dizkizuegu