2011/07/29

GIZA ZERBITZUETAN JARDUERAK GARATZEKO ELKARTEEI LAGUNTZAK


Ongizate departamentutik, urtero bezala, Giza zerbitzuetan jarduerak garatzeko elkarteei eta partikularrei diru laguntzak ematen zaizkie. 2011n ere 18 elkartek egin dute eskaera. Elkarte hauek era askotakoak dira eta bakoitzak bere alorrean egoera ezberdinei aurre egiteko proiektu ezberdinak dituzte.
Gure kasuan ondorengo elkarteek egin dute eskaera:
-Khamar sahara: Haur sahararrentzat oporraldiak antolatzen dituzte.
-Lourdesko Ospitalitate Taldea: Bertara egiten dituzten bidaiak finantziateko.
-Odol emaileak: Urte honetarako 1300 poltsa odol lortzeko asmoarekin
-Ademgi: Gipuzkoako Esclerosis multiple elkartea, hau da, gaxotasuna duten herritarrentzat bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.
-Osasu Pastorala: Aita Menni sendaetxera herriko gaixoei bisitak egiteko
-ATECE: Banandutako gurasoei laguntzeko gipuzkoako elkartea.
-ACABE: Anorexia eta Bulimiaren aurkako elkartea
-ATCORE: Euskal herriko bihotz eta biriken trasplantea izan duten herritarrei laguntzeko elkartea.
-AGIFES: Gaxotasun psikikoak dituzten gaxoen familiei laguntzeko elkartea.
-ATZEGUI: Familiei laguntzeko zerbitzuak
-Brigadas Monasterio Santa Cruz: Hezetasunen aurka egin beharreko lan batzuk egiteko laguntza eskaera
-ADAHIGI: Hiperaktibitate eta atentzio falta trastornoa dutenen diagnosia, ebaluazio, asesoritza eta laguntza helburu dutelarik.
-ASPARGUI: Gipuzkoako Parkinson gaitza dutenen aldeko elkartea
-Fondo Empleo: Azkoitiko Udalean gizarte zerbitzuen erabiltzaile direnen laneratzea lortzea lan merkatu normalizatuan,  lan merkatuaren eskaerak kontuan izanez eta talde honen gaitasunak indartuaz.
-Gurutze Gorria: Kanpoko desfibrilazio semiautomatikoa erosteko eskaera.
-Saharautz Elkartasun Taldea: Oporrak Tindufeko kanpamenduetako haur sahararrentzat laguntza.
-Bikarte: Egoera behartzuan bizi diren errusiar gazteen aldi batetarako harrera, euskal autonomi erkidego familien etxe giroan.

2011/07/23

GARAPENA ETA LANA

Aurreko legealdian, Bernardo Ecenarro enpresa Azkoitira etortzeko akordioa sinatu zen eta oraingoan hau aurrera eramatea tokatzen zaigu. Honetarako aste honetan bertan nik neuk alde bateko zein besteko ordezkariekin bilerak izan ditut eta argi ikusi dut, helburuak garbi baldin baditugu eta gauzak  egiteko gogoa baldin badugu, akordioak lortzea posible izaten dela.

Aste honetan eman diren pausuei esker etorrera gero eta gertuago daukagu. Egino Berriko egokitze lanak abuztuan amaitzea aurreikusten da. Lurren mugimenduekin hasteko udalak eman beharreko lizentzia bideratuta dago eta hau lortzean lurrak eskrituratuko dituzte. Honela datozen egunetan martxan jarriko da, Azkoitiarentzat hain garrantzitsua den proiektua.
EAJ-PNVtik beti defendatu dugu lehendabizi sortu egin behar dela ondoren banatu ahal izateko eta testuinguru ekonomiko honetan are eta gehiago. Bernardo Ecenarro bezalako enpresa sendoak erakartzeak Azkoitiko herriari onurak besterik ez dizkio ekarriko eta gure prentsaurrekoan genion bezala, Azkoitiko EAJk herri honen garapena lortzeko, egin ditzakegun esfortzu guztiak egiten jarraituko du.

2011/07/20

HERRITARREN PARTE HARTZE “SELEKTIBOA”

        Azken hauteskundeetan, Aldaketa, Lana egiteko beste modu bat eta udaletxea herrira zabaltzearen diskurtsoa erabili zuten zenbait alderdi politikok. Orain alderdi politiko horiei egiteko ordua iritsi zaie eta lehen egunetan diskurtso honen kontrako proposamen zehatzekin datoz.
70. hamarkadan, nahiz eta hirugarren adinari dagokion eskumena Foru Aldundiari dagokion, Azkoitiko herritar batzuk, elkartu eta San Jose Egoitza egiteko erabakia hartu zuten. Azkoitiko hainbat enpresek erabaki honekin bat egin eta langile bakoitzak jartzen zuen pezeta bakoitzeko, beste pezeta bat jartzea erabaki zuten.
Hilero hilero, hainbat Azkoitiar eta zenbait enpresek jarritako diruarekin, San Jose egoitza edo residentzia egin eta ekipatzea lortu zuten.
Urte askotan dirua jarriz lorturiko eraikin honen kudeaketa aztertzerakoan eta Azkoitiarrek eginiko esfortzua baloratu nahian, Residentziko juntan parte hartzeko aukera eman zitzaien herritarrei.
Herritarren parte hartzea, Kultur etxean egiten zen batzar berezi batekin adosten zen, non, edozein herritar bertaratu eta San Jose egoitzako juntan parte hartzeko bere burua aurkeztu ondoren, bozketa herrikoi baten bidez, 2 herritar aukeratzen ziren. Ondorioz, egoitzako batzordea udal zinegotzi, egoitzaren kudeaketa zeramaten Monja, eta 2 herritarrez osatua zegoen.
2005. urtean, batetik bertan zeuden Monjen kopurua jaitsierak eta bestetik,azken urteetan horrelako eraikin baten eman beharreko zerbitzuak arautzen zituzten legeak, profesionalizazioa eskatzeak, “San Jose Egoitza Fundazioa“ eratzea ekarri zuen eta bere kudeaketarako Estatutu berriak onartzea. Batzar berean, 70. Hamarkadan herritarrek eginiko esfortzua eskertzeko eta azken urteetan egindako ekarpena oso garrantzitsua izan zelako herritarren parte hartzea mantentzea erabaki zen, berauek aukeratzeko eskumena aldiz udalbatzari eman zioten.
Gaur da eguna ordea, herritarren parte hartze honekin amaitzea nahi dutena. Azken plenoan, BILDUk, herritarrak kendu eta hauen partez langileen ordezkari bat, residentziko egoiliarren ordezkari bat eta beren senitartekoen ordezkari bat jartzea proposatu ziguten eta badirudi AZKOITIA BAI alderdiak berdin pentsatzen duela.
Ez dugu ulertzen planteamendu honekin zer lortu nahi duten, egoitzako estatutuek, 1º go Kapituluko 8.artikuloan, bai langileen ordezkari edo eta juntak beharrezko ikusten dituen kide ezberdinak bileretara joateko aukera ematen baitu.
Idatzi honen bidez adierazi nahi dugu ez gaudela prest proposamen hori onartzeko eta beharrezko kudeaketak egingo ditugula, egoitzaren alde hainbeste egin duten herritarren parte hartzea eta ekarpenak egiteko aukera ziurtatzeko.

2011/07/15

BILDUREN GELDIALDIAREN AURREAN, EAJK OPOSIZIO ERAIKITZAILEA EGINGO DUGU

Atzoko pretsaurrekoan esandakoa uzten dizuet...

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu gaur hemen gurekin zaudeten zinegotzi eta alkate ohi guztioi. Baita gurekin batera EAJren hautagai izan zareten lankideoi ere. Benetan harro sentitzen gara  honelako alderdi baten babesa sentitzean. Eta honekin batera esan nahi dizuet daukagun herria zuek eginiko lanari esker daukagula eta harro sentitzen garela Azkoitiar izateaz.
Maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzek, oposiziora eraman gintuzten, eta guk emaitzak onartu eta lan egiteko bide berriari ekin genion. GUk argi eta garbi baitaukagu hemen programa bat aurrera eramateko gaudela eta gobernutik nahiz oposiziotik gure egitekoa programa hau garatzea dela. Beraz oso argi daukagu oposizio konstruktibo bat egingo dugula! ETA EGITEN HASIAK GARA IADA!!!!! Prentsaurreko honek  egiten ari garenaren berri ematea besterik ez du helburu.

Azken egunotan udal antolamendu berriaren eraketa prozesuan murgildurik ibili gara eta prozesua asteartean ospatutako plenoarekin amaitu genuen. Gustatuko litzaiguke plenoan harrigarriak iruditu zitzaizkigun intentzio edo jarrerak adieraztea:

1.goa zuzenean HERRITARREN PARTE HARTZEAREKIN lotuko nuke. San Jose egoitzari dagokionez, bertako juntan egon behar duten zinegotzien kopuruak adosten ari ginela BILDUk eginiko proposamenean, bertan dagoen herritarren parte hartzea kentzeko asmoa adierazi zuen eta AZKOITIA BAI taldea ideia honen alde agertu zen.  Herritarrek beraien diruarekin eraiki zuten fundazion, herriarren ordezkaritza kendu? Hori al da herritarren parte hartzea bultzatzeko duzuen bidea?

Gai berdinarekin jarraituz, Alkatetzatik aurkeztutako proposamenean, Azkoitia Lantzeneko kontseiluan, herriak eman diena baino ordezkaritza gehiago izatea proposatu ziguten. Eskerrrak hemen oposioan gauden alderdiok EAJk eginiko emendakina bozkatu eta hauteskundeetako emaitzen proportzioak mantentzea onartu genuela.

Alkatetzatik, oraingoan ere AZKOITIA BAIren laguntzarekin, komisio kopurua igotzea eta bertan parte hartzeagatik jasotzen diren dietak jeistea erabaki dute. Ez dugu ulertzen krisi egoera batean kosteak igo eta egunerokotasunari eraginkortasuna kentzeak nora garamatzan.

Honen ondorioz, guk argi daukagu zein den gure papera eta guk oztopoak gainditzeko indarra daukagu. Honen adierazle garbia daukagu AZKOITIA LANTZEN. Bihar astebete elkartu ginen BILDUrekin plenorako zuten proposamenaz hitz egieko eta bertan AZKOITIA LANTZEN eko Karguak ez hartzea erabaki zutela adierazi ziguten. Guk honen aurrean gure ARDURA, KEZKA eta bertan hartu beharreko erabakien URGENTZIA azaldu genizkien, eta ZORIONEZ plenoan karguak hartzea erabaki zuten, nahiz eta lehen esan dizuedan bezela ordezkaritzaren proportzioak guk ezarri beharra izan.

AZKOITIA LANTZENen 3 erabaki daude urgenteak direnak eta motz motzean azaltzen saiatuko naiz:

Alde batetik EGINO BERRI eremua eta BERNARDO ECENARRO empresa.
Aurreko legealdian hasita dauden seilatze lanak amaitu eta lizentzia ematea besterik ez da falta. Honela lur kontaminatuen eremua berreskuratu eta 1oo langiledun empresa Azkotira ekartzeaz gain, udalak eginiko inbertsioa berreskuratzeko.

Bestaldetik, INTSAUSTI EREMUAren garapena.
Hemen pliegoak onartu behar dira eta behin onartuta lur industrialen kudeaketa, ondoren 225 etxebizitza, 120 babes ofizialekoak, eraikitzen hasi ahal izateko.

Eta etxebizitzekin jarraituz, TXALON ERREKAko eremua.
Bi eremu hauen kudeaketa egokiarekin Azkoitiko Udalak sekulako lur publiko patrimonioa lortzen du eta orain lorturiko akordioak aprobetxatu eta konponbidea eman behar dio alkateak.

Esan bezala 3 gai hauek egun hauetan konpondu beharrekoak dira eta honek esfortzua eskatzen du eta ez du uzten irailerarte itxaroten.

Guk uste AZKOITIA LANTZENekoa adibide garbia dela gure politikaren norabidean, guk ez dugu kritika soilean sinesten, guk kritikak AZKOITIAK aurrera egin dezan egiten ditugu, eta hasieran esan dizuedan bezela gu hemen gure programa aurrera eramateko gaude eta Azkoitia Lantzenen egiten ari garen bezela Zumarragako bidean, Xabier Munibe Ikastolaren eraikuntzan, edota beste hainbat proiektutan guk lanean jarraituko dugu, oposiziotik baino Azkoitiko Udalaren barruan.

Eskerrik asko