2011/04/24

ABERRI EGUNA

Gaur egun ederra da euskaldunontzat, ospakizun eguna, ABERRI EGUNA.

 


     Duela 48 urte hasi zen Umore Ona Elkartea bere 25.urteurrena ospatzeko, umeen tamborrada antolatzen. Gaur egun Azkoitian ohituratzat da Aberri egunean tamborrada kaleetan zehar entzutea eta gaurkoan ere Azkoitiko hainbat guraso eta herritarrok, aukera izan dugu gure seme alabak tamborradan parte hartzen ikusteko.

 



 

 

        Historian zehar ospakizun haundietako ezaugarri izan da etxeetako balkoiak apaintzea eta gaurko egunak behar bezelako garrantzia izan dezan, Azkoitiko hainbat etxeetan ikurrina jarri dugu.Argazkian ikus dezakezuen bezela, Azkoitiako EAJ-PNVk ere jarri dugu Ikurrina gure etxeko atarian eta orain guztiok bazkari eder batekin ospatuko dugu hain maitea dugun ABERRI EGUNA.




  
Irakurri nahi duenarentzat alderditik argitaratu dugun manifestua uzten dizuet:

2011/04/22

Zorionak Joxe!

 
          Pasa den astelehenean Zestoan izan nintzen bertako EAJ-PNVko hautagai taldearen aurkezpen ekitaldian. Nahiz eta oraingoz programaren pintzelada nagusiak bakarrik azaldu zituen, poz haundia sentitu nuen Joxe, bere taldea eta beren asmoak ezagutzean, hauek ere gure antzera talde lanean eta partaidetzan sinesten baitute. Gainera Joxe Mendizabalek ongi aipatu zuen bezela, elkarlan hau ez da beraien taldeko kideen artean bakarrik garatuko, inguruko herrietako udalekin ere lanean jarduteko asmoa erakutsi bait zuten. Guztion indarrak batuz, bailara hobeto garatuko baitugu. Beraiei adierazi izan diegun bezela, hemen ere argi azaldu nahi dut gu ere horretarako prest eta gogotsu gaudela.
           AURRERA JOXE ETA AURRERA UROLA BAILARAKO EAJ-PNV

2011/04/16

         Asteartean Amaia Zubizarreta eta biok, Donostin izan ginen IRAURGI CUP 2011ren aurkezpenean. Iraurgi Cup datorren Ekainak 17, 18 eta 19an Azkoiti eta Azpeitiko futbol zelaietan ospatuko den lehiaketa da eta bertan estatu mailako futbol talderik onenak parte hartuko dute, gure herrietako futbol taldeekin batera. 



       Ekitaldian besteak beste, Asier Aranbarri Azkoitiako alkatea, Juan Luis Larrea Gipuzkoako futbol federazioko lehendakaria, Joakin Aperribay errealeko presidentea, Iñaki Galdos Gipuzkoako Kirol Foru diputatua eta kutxako ordezkariak parte hartu zuten.



2011/04/14

Atzokoa, egun alaia izan zen azkoitiarrontzat. Eguraldi zoragarri eta gure seme alaben marrazkiekin apaindutako herria irrikaz zegoen KORRIKAri behar bezelako ONGI ETORRIA egiteko.

Arratsaldean KORRIKA TXIKIa ospatu genuen, bideoan ikus dezakezuen bezela jai giroa izan zen nagusi herriko plazan. Oraingo honetan ere herriko hainbat elkartek elkarlanean antolatu zuten Euskararen jaia. Besteak beste, Txalkor Txistulari taldea, Bizkargi Musika eskolako Dantza taldea, Floreaga eta Ikastolako Kandiola dantza taldeak eta Abarketatxo Ludotekaren lanaz gozatzeko aukera izan genuen.


Plazako festa giroa amaitu, eta berriro ere bakoitza herriko toki ezberdinetara joan ginen, KORRIKA nagusiarekin batera korrika egitera. Nahiz eta argazkia nahiko eskasa izan, (Korrika eginez argazkia ateratzea uste nuena baino zailagoa da...) bertan ikusten da Azkoitiko Zinegotzi dugun Yolanda Larrañaga testigantza igeri elkartekoei ematen...


Honen bestez Azkoititik agur esatea tokatzen zaigu aurtengoz KORRIKAri,          agur baino hemendik bi urterarte esango diogu!

2011/04/08

Elkarguneko ekitaldiak egunkarietan izandako oihartzuna

EAJ/PNV alderditik hauteskundeetarako, aurkeztu genuen "Talde lana = Azkoitia bizia" programak egunkarietan izan duen oihartzunaren link-ak zintzilikatzen dizkizuet:

Hemen, asteazkenean Elkarguneko ekitaldian, 

Partehartze Prozesuaren emaitza

Oraingoan, asteazkenean Azkoitian izandako ekitaldiaren berri eman nahi dizuet. Duela bi urte herrian antolatu genuen Partehartze Prozesuaren emaitza, aurkeztu genuen. Eta honekin batera EAJ/PNV-n adostu dugun hauteskundeetarako programa eta lan taldea aurkeztu genuen Elkargunean.
Hemendik ere, eskerrak eman nahi nizkieke Elkargunera hurbildu ziren denei. Hona hemen gure taldea, gogi eta indarrik ez zaigu falta....