2011/10/28

2012 rako ORDENANTZA FISKALAK


     Pasa den Ostegunean onartu dira 2012rako tasa eta zergak. Berauen eraketan, EAJ/PNVk hainbat proposamen eta kriterio adierazi ditugu eta nahiz eta batzuk onartuak izan diren, badira zenbait gauza harridura sortu eta kontrako bozka ematera eraman gaituenak.
     Alde batetik, krisi garai honetan, azkoitiko enpresek ordaintzen duten zergen gainean, Bilduk %10,4 ko igoera ezarri die.
     Eraikuntzako zergetan eta baserri mundua bultzatu nahian, baserrietan obrak egiterako orduan %95 eko bonifikazioa zuten, baina agrarian altan dagoenei bakarrik aplikatzea erabaki dutenez, herriko baserritar gehienak, bonifikazio hauetatik kanpo utzi dituzte.
     Elkarguneko prezioekin berriz, ez dute jaitsiera nabarmenik planteatu, berauetatik udalak izango duen errekaudazioa zerbait igo baizik. Bilduko zinegotzi batek, Ogasuneko komisioan esan zuen bezala “Makillaje“ bat besterik ez dute egin. Prezio gehienak mantendu dituzte eta nahiz eta arlo batzuetan zerbait jaitsi duten, 6 eta 12 urte arteko 476 neska mutilen hiruhilabeteko prezioa igo dute, hau da, urtean 48 euro gehiago ordaindu beharko dute bakoitzak.
     Elkarguneko kide izanda Ludoteka zein Baztartxoko deskontuak kendu dituzte. Honela, ludotekako haurrek (6-12 urte), datorren urtetik aurrera %100 eko igora izango dute, hau da, 30 eurotik 60 eurotara.
     Uraren tasari dagokionez eta azken urteetan ezker abertzaleak izan duen ilegalak diren diskurtsoa alde batera utzi eta tasen oinarriak onartuak izan dira.

2011/10/25

BIOTERMIAK PROIEKTUA

     Gaurko honetan, aurreko legealditik datorren BIOTERMIAK proiektu berezia azaldu nahi dizuet. Proiektu berritzaile, eraginkor eta jasangarria: inguruko baserritarren egur soberakinak errez, ur beroa, eraikuntzak berotzeko eta energia, saltzeko, lortzea du helburu.
   Azken urteotan Iraurgi Lantzen eta Loiola Berrikuntza Fundazioa, Azkoitiko udalarekin batera, proiektu estratejiko honetan lanean ibili dira. Eta lan horren ondorioz, Azkoitin inplantantzeko beharrezkoa izango liratekeen 5.000.000 € ak iada EVEk Azkoitiko herrirantz bideratuak zituen.

2011/10/21

ZORIONAK EUZKADI

     Hainbeste denbora zain egon ondoren, iritxi da behingoz albiztea. Ia 40 urteren ondoren, bakea eta askatasunaren bidetik, herrigintzan iharduteko momentua.

     Lehendabizi nere familiarekin pentsatu dut, neure alabekin hain zuzen, hainbeste sufrimendu inguruan izan dugu eta horrelakorik ez dutela biziko, ez dutela sufrituko,…

     Bigarrenik, meatxupean bizi izan diren inguruko lagunekin, sentsugabeko borroka horretan heriotza gertutik bizi izan duten horiekin..

     Ondoren, gaurko komunikatu hau lortu ahal izateko lan egin duten guztiekin.

     Bukaeran eta poz izugarri batekin, Euskal herriko gizon emakumeekin, aro berri baten aurrean egonik, guztion artean, errespetuz, gure herri honek merezitako bakea izango dugulako.

2011/10/18

EAJ-PNV BAI EUSKARARI ZIURTAGIARAREN MAILA GORENEAN

     Gaur arratsaldean, Azkoitiko EAJ-PNVren izenean, Bai Euskarari ziurtagiria jasotzeko ohorea izan dut. Ohorea diot lau erakunde bakarrik bait gara Azkoitian maila gorena lortu dugunok. Beraz, alde batetik, gaur ordezkatzea tokatu zaidan alderdia eta alderdikide guztiak Zoriondu nahiko nituzke egindako lanagatik eta bestetik mailaz igo edota proiektu honetan lehen aldiz sartu zareten guztiok animatu Euskararen normalizazioan guztiok bait daukagu zer egina!!!

2011/10/07

AZKOITIKO BASERRI ETA AUZOEN GARAPENA

      Pasa den Irailaren 20an,  Udal Gobernuko zinegotzi eta herriko baserritarren artean bilera bat ospatu zen. Bilera horretan egin ziren adierazpenen artean, harridura eta sorpresa hartu genuen eginiko 2 adierazpenengatik.
      Alde batetik, azken urteotan egoniko utzikeria salatu zuten eta bestalde, udaletxean dirurik ez dagoela eta beraz dagoenarekin gauza handirik egiterik ez dutela komentatu omen zuten.


Bi akusazio hauei erantzunez: 
2007-2011 legealdian, baserri eta auzoetarako aurrekontua 1.539.902,06 eurokoa izan da eta hortik,  1.333.413,28€ baimenduak izan dira. Diru kantitate hauek ondorengo lanak burutzeko erabili dira besteak beste:
1.       Baserri eta auzoetako bideak konpondu edo eta berriak egiten 845.295,34 euro gastatu dira. ( Martitteko bideak,  Kukuherri, Aitza, Amezti, ...)
2.       Baserri eta auzoetako bideen garbiketak egiteko  286.090,32 euro erabili ziren
3.       Landa eremuko baserri eta auzoen garapenerako lan egiten duen Urkome ri 103.844,4 euroko dirulaguntzak eman zitzaizkion.
4.       Baserrietara iritxi ahal izateko seinale eta baserrien buzoiak jartzen 12.151,4 euro gastatu ziren
5.       Martitteko aparkalekua egin da.
6.       Elurra kendu ahal izateko makina erosi zen. ( 3 ditu udalak )
7.       Berpiztu programak martxan jarri Elosu eta Madarixa auzotan eta Urrategin hasi ahal izateko eskaera bideratuta utzi Da.
8.
      Datu hauek kontutan hartuta:
·        Ez dugu uste azken lau urteotan udalaren aldetik inolako utzikeriarik egon denik. Zalantzarik ez dugu gauza gehiago egin ahal izango zirela, eta krisi garaian egongo ez bagina guztioi gustatuko litzaigukela gehiago gastatzea.
·        Bestalde orain dirurik ez dagoela aldarrikatzen ari direnei, bi argibide. Batetik krisia mundo mailako dela, ez dugula Azkoitian beste herrietako baino egoera larriagoa eta bestetik iadanik 3 urte daramatzagula krisi garaian eta aurreko datuek adierazten duten bezela, krisi garaian ere gauza asko egin daitezkela. Zergatik oraingoan ezin da ezer egin?
·         Aurreko legealdian udalez kanpoko erakundeek gure proiektuetarako 30.000.000€ ordaintzea lortu genuen, honetarako gestio kapazidadea eskatzen du eta hau izan beharko litzateke aurrekoek egin zuten bezala, gaur egun udal gobernuan daudenen zer eginetako bat (Urkome, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, etbar )
·        Azkenik eta bileraren edukiari begira, aurreko legealdian EAJ-PNVk martxan jarritako BERPIZTU programak beste auzoetara zabaltzeko asmoa erakutsi dutela ikusten dugu eta hau EAJ ko hauteskundeetako programan datorrenez erabat ados agertzen gara.