2013/05/29

INDARKERIA MATXISTArik EZ!!!


Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko kontzientzia handitzen ari bada ere, aurreko astean berriro plazaratu beharra egon zen, bere emaztea erail duen beste kasu bat medio.
2012an Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Laguntzako Zuzendaritzak egindako azterketak, Euskal Herritarron %82ak, “oso arazo larritzat” dugu genero indarkeria.
Nahiz eta instituzioen edota herri mugimendu ezberdinen aldetik, Berdintasun Politikak bideratu eta jorratzeko ahalegin handiak egiten ari diren, eta ulertezina egiten zaigun arren, bada oraindik indarkeria hau erabiltzera daraman gizakirik. 
ASKI DA!

2013/05/23

LOMCEri EZ!

Gure eskumenak urratu eta zentralizatzeko helburua duelako, egun dugun sistema hobetzen duenaren froga edosostengu zientifikorik ez duelako eta gehiengo sozial eta politikorik ez duelako esaten diogu EZ Wert ministroaren Hezkuntza legeari.

1. Autonomia Estatutuaren 16.artikuluak dionez: “…irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago Beraz,  LOMCEkKonstituzioak ezartzen duen eskumen banaketa urratu eta estatuari tokatzen ez zaion eskumena gehitzen dio.
LOMCEk ez du kontutan hartzen errealitate soziolinguistikoa, ezta Autonomia Erkidego bakoitzak dituen beharrak ere. Honen aurrean, hizkuntza koofizialakderrigorrezko ikasgaien artean egoten jarraitzea eskatzen dugu.

2. Non dago aldatzeko beharra dagoela ziurtatzen duen azterketa edo diagnostikoa?
Wert ministroak berak onartu duen bezala Euskadiko Hezkuntza Sistema, estatukoaren aurretik doa eta bere emaitzak askoz hobeak dira (eskola porrot tasa baxuagoa, gazteen langabezia estatuaren erdia…)
Lege honek, estatistikak hobetzeko, Konpetenteak izatera bideratu beharrean, elkarren artean “konpetitzera” garamatza, ikasle zein ikastetxeak.

3. Ez du herritarron, hezkuntza eragileen, zein gainontzeko alderdi politikoon oniritzirik.
Inposaketa bidezko aldaketak ez dute ibilbide luzea izaten, benetako aldaketa bat ahalbideratzeko agenteen inplikazioa bermatu behar da, aldaketa prozesuan bertan.
Bestetik, Kontuan izan behar dugu azken 30 urtetan Hezkuntzak jasaten duen 7.aldaketa izanik, argi gelditzen dela oinarrizko kontsentsu baten beharra dugula, gobernu aldaketek eragingo ez dioten kontsentsu baten beharra alegia.

2013/05/16

AZKOITIKO UDALAREN MANIFESTUA, SEXU ASKATASUNARI ETA SEXU DIBERTSITATEARI BURUZKOA

Bihar Maiatzak 17, Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako eguna izanik, gaur osoko Bilkuran EAJtik aurkezturiko dokumentua eta ondorengo konpromezuak aho batez onartu ditugu:
1. Herritar guztiak errespetatzea, haien orientazio sexuala eta genero-identitatea edozein dela ere.
2. Pertsonen duintasuna eta osotasun fisikoa —estatuetako gobernuen legeen bidez bermatu beharrekoak biak— errespetatzea. Espazio publikoan eta, bereziki, hezkuntzaren arloan ematen diren adierazpen homofobo, lesbofobo, transfobo eta bifoboak irmotasunez kondenatzea.
3. Mundu osoan erabat despenalizatzeko eskatzea, hori baita herritar guztien artean benetako sexu askatasuna eta berdintasuna egotearen seinale. Bereziki kondenatzea LGTB taldeko pertsonen aurkako heriotza zigorra oraindik ere sexu-askatasuna despenalizatu ez duten herrialdeetan, eta zigor horren aurka egitea.
4. Transexualitatea despatologizatzeko eta DSM eta CIE psikiatriako eskuliburuetatik kentzeko eskatzea.
5. Espazio publikoan eta bereziki hezkuntzaren arloan egindako adierazpen afektibo-sexualen eta genero-identitateen ikusgaitasuna errespetatzea.
6. Lanerako, hezkuntzarako eta aisialdirako guneak erabiltzeko eskubidea bermatzea, sexuaren edo genero-identitatearen ondoriozko inolako diskriminaziorik gabe.
7. Aukera sexual eta genero-identitate bakoitzaren irudi duina sustatzea komunikabideetan, bai eta agerraldi kulturaletan, sozialetan, artistikoetan eta, bereziki, hezkuntzaren arlokoetan.
8. Gizarte anitzago, ireki eta integratzaileago baten alde lan egiteko esperientziak eta jarrerak sustatzea, non orientazio afektibo-sexuala eta genero-identitatea ez diren inorentzat oztopo izango.
9. Sexualitate anitzerako bidea egitea, mitorik gabe, konparaziorik gabe, inposiziorik gabe, eta sexualitate askearen —aukera eta orientazio sexualerako eta genero-identitaterako askatasuna barne— aurkako jokabide guztien kontra egitea.

2013/05/07

STOP DESAHUCIOS AZKOITIN

Pasa den hilean, Etxegabetze gaiarekin bigarren bilera egin da Azkoitian. Besteak beste STOP Desahucios eko 2 kide, herriko hainbat banketxetako zuzendari, udal ordezkari, Caritas eta norbanakoak izan ginen bertan.
Bigarren bilera honen helburua, egungo egoeraren berri izatea, bakoitzak bere iritzia ematea eta kasu hauetarako aurkezturiko protokoloa irakurri eta nolabait adostea zen.
Egia da, oraindik Azkoitin ez dugula horrelako kasurik izan, baina herritarrak informatzea garrantzitsua dela ikusi zen bertan, egoera hauetara iritxi aurretik dituzten baliabide edo pausoak jakinarazteko.
Banketxeko zuzendarien aldetik, edozein familia, egoera larrian baldin badago, dituen betebeharrak aztertu ta berfinantziatze lanak, behin baino gehiagotan egiten direla eta horrela jarraitzeko asmo osoa dutela jakinarazi ziguten.
STOP desahucios eko kideen aldetik, etxejabetze prozesuak dituen pausoak jakinarazi zizkiguten eta askotan, familia edo pertsonek duten arazoa ez azaltzeagatik edo egiten duten arazoaren kudeaketa txarragatik, bueltarik ez duen bidean sartzen direnean azaleratzen direla eta hau ekiditea dela helburuetako bat adierazi ziguten.
Udaletxeko arduradunek, udaleko web gunea erabil dezakegula ere aipatu zuten herritarrei hainbat informazio emateko.
Protokoloaren irakurketa ere egin genuen eta bertan agertzen diren hainbat eta hainbat puntu nola egin daitezkeen ere eztabaidatu genuen.


2013/05/02

ONGIZATEKO DIRU LAGUNTZAK

Oraingo honetan Gizarte zerbitzuetatik ematen diren 2 laguntza nagusien datuak eman nahi dizkizuet. Alde batetik Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (AES), izenak berak dion bezala, larrialdi egoeretarako laguntzak izaten dira, ondorengo grafikoan ikus daitekeen bezala laguntza gehienak etxebizitzen ingurukoak izan dira:

Diru laguntza hauek eskatu dituztenen jatorriari dagokionez:


Bestetik Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) hau Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren eskutik kudeatzen du. Gutxieneko diru sarrerak ez izateaz gain, etxebizitzako gastua dutenek, laguntza osagarria eskatu ahal dute. Diru laguntza hau jasotzeko 3 urtez egon behar da Euskadin enpadronatua.

Gipuzkoan Diputazioak beste laguntza bat jarri du gutxieneko diru sarrerak ez dituzten eta 3 urte baino gutxiagoz Gipuzkoan enpadronatuta daudenentzat (AGI). Hauei 6 hilabetez Gipuzkoan enpadronatuta egotea eskatzen zaielarik.