2012/02/26

EAJ-PNVk Bilduri leporatzen dio bere zabor-bilketarako eredua etsi-etsian inposatu nahi izatea.

Gehiengo osoa duten udalerrietan atez ateko bilketa-sistemari ekiteko Bilduk egin duen iragarpenaren aurrean, EAJk honako hau adierazi nahi du:

-Errespetua galtzea da iragarpen hori, dagozkien udalerrietan egin beharrean, prentsaurreko batean egitea,.

- Ezker abertzaleak, edozein izaeratako gaietan, parte hartzeko prozesuak abiatu behar direla defendatu du beti eta, orain, berriz, sistema hori modu autoritarioan inposatzea erabaki du, herritarrei kontsultarik egin gabe eta parte hartzeko aukerarik eman gabe.
 
- Atez atekoak ez dio konponbiderik ematen azken hondarrari, beti egongo baita azken hondar bat ezingo dena ez aurreikusi, ez birziklatu, ezta konpostatu ere.

 - Atez atekoak ez ditu saihestuko zabortegiak, ezta erraustegiak ere. Horregatik, ohartarazi behar da ezker abertzaleak, esan duen hitzetan, atez atekoarekin aurrera segitzeko erabakia hartzen badu, Gipuzkoako zabortegiak kolapsatu daitezkeela.

- Sistema aldatzeak gastu arrunta modu garrantzitsuan haztea dakar Bilduko alkateak dituzten udalerrietan. Atez ateko bilketak hirukoiztu baitezake zabor-bilketaren gastua, horrek udaletako diru-kutxetan eta Gipuzkoako familien poltsikoetan izan dezakeen eraginarekin.

- Ezker abertzalea gipuzkoarrak engainatzen ari da, ez baitu esaten, edo ezkutatu egiten baitu, erraustegia edo zabortegiak handitu/berriz zabaldu beharko direla. Oraingoz, dakigun bakarra da sistema horrekin fenomeno edo gertakari berria sortu dela “zabor turismoa” deritzona, eta fenomeno horri esker, esate baterako, Antzuolan, 2011an hiri-hondakinen %40a desagertu egin da. Hitz batez, arazoa konpontzen ez duen sistema inposatzen ari zaigu.

- Gipuzkoan, 2000tik 2010era bitartean, hiri-hondakinen bilketa selektiboa %17,4tik %43,31ra igo da. Datu horiekin agerian uzten da, XXI.mendean sentiberatasuna eta heziketa izan behar direla birziklapenaren aldeko oinarriak, eta ez inposizioa – Bilduk nahi duen bezala –, eta orain arte egindako lana dela segitu beharreko bidea, Europako zabor-bilketarako eredu aurreratuenekin bat etorrita.

Laburbilduz, Bilduk bere zabor-bilketarako eredua inposatzeko ahaleginaren aurrean gaude. Errausketa saihesteko helburua jarrita, etsi-etsian hartu duen estrategiaren lehen fasea da atez atekoa inposatzea, eredu osoa definitu gabe eta azaldu gabe.

Etsi-etsian ari da Bildu, gaurkoan absurdoa kudeatuz eta bihar, erremediorik jartzen ez bada, kaos hutsa.

Horregatik guztiagatik, Bilduk “atez ateko” sistema jarriko duela iragarri duen udalerri guztietan, EAJk herritarren partaidetzarako mekanismoak exijituko ditu, galdeketa batekin amaitu daitezkeen mekanismoak.

2012/02/15

KIUB KONTSUMITZAILEEN INFORMAZIORAKO UDAL BULEGOA

Ba al zenekien, Azkoitiko udalak, Iraurgi Lantzen S.A.ren bitartez, Kontsumitzaile ororentzako zerbitzu publiko bat duela?
Zerbitzuaren helburuak honakoak dira:
  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileei informazioa, laguntza eta orientazioa eskaintzea bere eskubideak behar diren bezela erabiltzeko. 
  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileei interesa daitekeen beste zentru publiko edo pribatu batzuen helbideak eta oinarrizko zerbitzuen berri ematea. 
  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexu eta erreklamazioei sarrera ematea, erregistratzea eta jaso izanaren berri ematea eta dagozkien erakunde edo entitateei igortzea. 
  • Orokorrean, kontsumitzaile eta erabiltzaileak informatu eta laguntza eman.
  • Kontsumoko gaietan hezitzeko lanak egin.
Jarraian, Azkoiriko Kultur etxeko bulegotik (astearte eta ostegunetan) egindako kontsulta eta erreklamazioen datuak uzten dizkizuet. Ikus ditzazuen eta zerbitzua erabiltzeko beharra izanez gero, inolako zalantzarik gabe bertara jo dezazuen.
Askotan ez dakigulako edo eta erreklamazioa egiteak ezertarako balio ez duenaren ideiarekin, ez baititugu ditugun eskubideak erreklamatzen.

2011AN AZKOITIA ETA AZPEITIAKO KONTSUMITZAILEEN INFORMAZIOARAKO UDAL BULEGOETAN JASOAK
ARLOAK
KONTSULTAK
ERREKLAMAZIOAK
KOMERTZIOA
64
15
ETXEBIZITZA
67

TELEFONOA
80
135
ELEKTRIZITATEA/GASA
62
35
ASEGUROAK
29

GARRAIOAK
7
2
BANKU ZERBITZUAK
22

ADM. PUBLIKOA
20

LAGUNTZA TEKNIKOKO ZERBITZUAK
8
2
IRAKASKUNTZA
7
3
ETXEZ ETXEKO ZERBITZUAK
2

AUTOEN KONPONKETAK
5
2
BIDAI AGENTZIAK
9
1
BESTELAKOAK
14
3
DENERA
396
198



2012/02/05

AKTIBITATE EKONOMIKOA SUSTATZEKO ETA GEHIEN SUFRITZEN ARI DIRENENTZAKO PARTIDAK LEHENESTEN

Nuestra propuesta del presupuesto para el 2012 ha ido encaminada por el ajuste del gasto corriente, mantenimiento del gasto social y apoyo a las partidas que generan actividad económica  en un momento económico muy difícil.

Criticamos, que en una situación de recesión económica, BILDU plantee subidas de un 23 % en Inmigración, 56 % en igualdad y de un 30 % en Euskara en los presupuestos del 2012 y una reducción del 20 % para las partidas de promoción de competitividad de nuestras empresas. Además, BILDU asegura, que las citadas partidas y la revista municipal kontzejupetik (85.000 euros) son intocables.

Besteak beste ondorengo neurriak proposatzen ditugu: Musika eskolaren handitzea eta irisgarritasun legeak eskatzen dituen neurrietara egokitzea, baserrien saneamentu eta ur horniketa hobetzeko dirulaguntzak, haurreskolarako dirulaguntzak edota etxaurreak berritzekoak; herriko elkarteentzako dirulaguntzak mantendu eta promozio ekonomikorako partidak mantentzea.
EAJtik, aurrekontua positiboki itxiz, gure proposamena guztiz bideragarria dela erakutsi dugu. Hala ere argi ikusten dugu lehentasun kontua dela azkoitiaren garepanean aurrera egiteko bide bat edo bestea jarraitzea.
Por otro lado, el PNV se pregunta cual es la política social de Bildu. ¿Subir  un 66% el Elkargune a las familias con niños? ¿Eliminar el 50% de descuento en la ludoteca a estas mismas familias? ¿Eliminar la ayuda a la asociación de padres de la Haurreskola? ¿Esta es la política social de Bildu?

Aurrekontuak onartzeko daramagun prozesu honetan ikusi dugu Ezker Abertzalearen benetako aurpegia: plangintza, kudeaketa eta ideia garbirik eza, alegia.

Hemen uzten dizuet gure proposamena izaten ari den prentsa oihartzuna:
http://www.diariovasco.com/v/20120204/costa-urola/prioriza-sufren-partidas-generan-20120204.html

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/02/05/vecinos/urola-erdia/el-pnv-de-azkoitia-aboga-por-priorizar-las-partidas-para-generar-actividad-economica

http://azkoitia.hitza.info/2012/02/06/aurrekontuetan-gehien-sufritzen-dutenak-eta-aktibitate-ekonomikoa-sortzen-dutenak-babestu-dituela-dio-eajk/