2014/11/17

EXPOCHESS AZKOITIAN... ZEINENTZAKO?

Hona hemen Azkoitiko Anaitasuna Xake taldeak Udalari emandako erantzuna, DVn argitaratua:

Artikulua zabaldu

Bertan ikusiko duzuen eran, Udalak Anaitasuna Xake taldea argazkirako soilik izan duela kontuan salatzen dute.

Era berean, Anaitasuna Xake taldeak, Expochess jardunaldien haundikeria salatu nahi du, eta inolaz ere ez dagoela herriko taldeei zuzendua diote.

Azken aldian ohitzen ari garen hainbeste presa eta prezipitazioen beste adibide bat.

2014/11/07

ZABORRAK ETA ZABORTEGI BERRIA


Aste honetan, Azkoitiko PaP-aren aurkako Plataformak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zerbitzu buru izandako Jabier Ansorena izan dugu Elkargunean.

Eusko Alkartasunako (EA) Oyarbide zuzendari zela, Gipuzkoarako Zaborren estrategia (PIGRUP) nola adostu zen adierazi zigun. Adostasun politikoaz gain (ANV izan ezik) herritarren parte hartzea gauzatu zela eta zer nolako adostasun zabala izan zuen jakinarazi zigun.

Ondoren, EH Bilduk Foru Aldundiko gidaritza hartu duenean, hainbat lan eta adostasun zuen dokumentua alde batera utzi, eta inork ez dakien (beraiek ere ez ) ibilbide antagoniko bat ikusten du momentu honetan.
 

Inolako parte hartzerik gabe, inolako txosten tekniko, juridiko edo ingurugirokorik gabe, norbaitek ala nahi izan duelako, Zestoan beste Zabortegi bat egiteko erabakia hartu du Bilduk.
Zabortegiak Gipuzkoa osoko zaborrak jaso ditu eta ez dugu aurretiko aukerarik izan erabaki hori egokiena den ala ez edota gaiaren inguruko gure iritzirik emateko.
Hau ez da parte hartzea, inposizioa baizik!!!

DVn "Participación e información guiaron el PIGRUG de Gipuzkoa" (Ansorena)

2014/11/06

OÑARTXO POLIGONOKO KUDEAKETAREN EMAITZA


Azken egunotan, Azkoitian, Bernardo Ecenarrok enpresa berriaren irekieraren inguruko berria agertzen ari da prentsan.
 

Berri pozgarria guztiz. Baina etorrera edo irekiera hau ez da bat batean gertatutako berri bat. Aurreko legealdian, EAJ udal gobernuan zegoela, leku horretan zegoen zabortegia erosi, lurrak kudeatu eta ixtea lortu zen. Honela Promozio Ekonomikoa sustatzeko, gure seme alabak Azkoitian lan egiteko aukera izan dezaten, teknologikoki punta-puntan dagoen enpresa herrira ekartzea lortu zen.

  

Azken urteotan, enpresak lurrak prestatu eta eraikina egiten jardun du. Gaur da eguna, bere garaian eginiko lanak, bere fruitua eman duena. Ia 70 lagunei lanpostu zuzena eta beste hainbati zeharka emango dien enpresa Azkoitian ireki den eguna, alegia.

Zorionak!!

 

Noticias de Gipuzkoan