2014/06/26

LOMCEri EZ!!!

Atzo, nahiz eta Bilduk alde ez bozkatu, LOMCEren aurkako ondorengo mozioa onartzea lortu genuen:

1. Azkoitiko Udalak euskal hezkuntza sistema osoa defendatzeko konpromisoa hartzen du, arlo horretan eskumena duten  gainontzeko euskal erakundeekin batera, gure eskumenak babesteko lan eginez, eskumen horiei esker, esfortzu eta lanarekin, gure europar ingurunearen batez bestekoaren adinakoak edo eta are handiagoak diren kalitate-indizeak lortu baititugu.

2. Azkoitiko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Euskadiren autogobernua defendatzen jarrai dezala eta eskura dituen neurri guztiak har ditzala LOMCEk euskal hezkuntza sisteman izan dezakeen eragin negatiboa minimizatzeko.

3. Azkoitiko Udala Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean arituko da LOMCE saihesteko martxan jartzen dituen ekimenetan, beti ere, ikasle eta irakasleen segurtasun juridikoa bermatuz

4. Azkoitiako Udalak Euskal Hezkuntza Sistemari egonkortasuna emateko beharra ikusten du eta ez du begi onez ikusten indarrean dagoen marko legalaren aldaketa. Dena dela eta edozein legearen eraldaketak hezkuntza komunitatearen akordio zabalarekin kontatuko beharko luke hasteko, eta gero nola ez  giza eta politikako eremuen kontsentsuarekin ere

2014/06/23

JABIER ZUBIZARRETA “XANTUE”



Jabier Zubizarreta izango da EAJ-PNV k hurrengo udal hauteskundetarako aurkeztuko duen Alkategaia.
Lehenengo inpresioa pertsona serioarena du, baina berarekin hitz egiten hasi eta duen esperientzia eta dituen ideiak oso garbiak direla zuzen zuzenean ikusten duzu.
Kudeaketan eskarmentu handikoa, herriko hainbat taldetan lan handia egina eta azken urte hauetan Anaitasunako Futbol taldeko lehendakari.
Independiente bezala dator, ez dator alderdi politikoek dituzten zerrendetatik. Herri honentzako lan egiteko asmoarekin, ez besterik .
Nire laguntza osoa izango duzu Jabier !!!

Hautagaiaren aurkezpenaren inguruko albisteak:

2014/06/17

HERRI GALDEKETA

Pasa den Ostiralean, Azkoitiko Atez ateko sistemaren aurkako plataformak, Elkargunean eginiko ekitaldian, Zaborren jasoketa sistemaren inguruan herritarrei galdetzea eskatu dute.
Maiatzeko udal Plenoan, Bildu eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin,  Errefuxa Atez Ate jasotzeko proposamena  onartu zuten.

Herritarren iritzia jasotzeko bide bat Herri Galdeketa egitearena da, baina horretarako Udal Ordenantzek sinadura kopuru handia eskatzen dutenez, Plataformakoek jakinarazi ziguten datozen egunotan sinadura biltzeari ekingo diotela.

Ekitaldiaren inguruan argitaratutako albistea:
Diario Vasco

Bestalde gaur Plataformako kide izan den den Cruz Alberdik, berau utzi beharra izan duela jakin dugu:
Noticias de Gipuzkoa