2011/02/25

EUSKAL IDENTITATEA

Atzo hasi zen Euskal Identitatea Forum-a Elkargunean, bi egunez irizpide eta ikusmolde  ezberdinetatik landuko da Identitatearen gaia. Lehen mailako pentsalari, kazetari eta filologoak euskara eta kulturarean alorretik landuko dute gaia. Ez du lan makala  Euskitzek Forum hau gidatzen!
Gaur goizean Andoni Olariagaren hitzaldia: "Euskal Herri imaginarioa", interesgarria oso, eta bere aurkezpena bikaina inondik inora!

4 comentarios:

  1. Aurrekanpaina ederra egiten ari zarete!!! Hori hori...Hizkuntzaren aldeko aldarria lau haizetara zabaldu, eta aldizkari elebidun baten aldeko apustua egin, sozialistak lagun dituzuela!!... Sarasuak ongi asko esan zuen, gune hegemonikoak behar dituela gure hizkuntzak, handiak txikia jango du bestela!.

    ResponderEliminar
  2. Lagun, “konzejupetik” Udal Aldizkariaz ariko zarela pentsatzen dut, eta bai egia da gaztelera ere erabiltzen dela aldizkarian , %80 euskaraz eta %20 gazteleraz, hori da erabiltzen den neurria. Kontutan izan behar degu Azkoitian, oraindik ere euskeraz ulertzen ez duenik ere badagoela eta udalaren betebeharra da Azkoitiar guztiak informatzea, euskaraz dakitenak eta ez dakitenak.
    Hala ere, eta datu bezala aipatu nahi dizut, Kontseiluk egindako ikerketaren arabera, Euskadiko udaletako hizkuntzaren aldeko politika egokia baloratzen den rankinean, Azkoitiako Udala 7. postuan aurkitzen dela.
    Euskararen alde lan egiten jarraitu behar dugula argi dago, hori bait da euskaldun egiten gaituena.

    ResponderEliminar
  3. Arrazoi du anonimo horek Kontzejupean bi hizkuntzetara egiten dela. Maxixatzen astekaria euskara hutsean izan zen bai, baina hark ere bidetxior bakarra "korritu" zuen Euskaraz noski. Hura oso BATERAZALEA izan baitzen eta Azkoitiar asko naiz eta euskarazale izan, naskatu egin zen berak zeraman bidetik ez zelako ateratzen eta azkeneko ale batzuk baino gehiagok irakurri baino lehenago zaborretan gelditzen zen. Nik ere nahiago nuke irakurri behar dudan guztia euskaraz irakurtzerik izango banu baina... Eta tira, Mikeli diozu euskarari eutsiz kanpaina ederra egiten ari direla eta beste guztiok zer ari zarete bada egiten?

    ResponderEliminar