2011/04/14

Atzokoa, egun alaia izan zen azkoitiarrontzat. Eguraldi zoragarri eta gure seme alaben marrazkiekin apaindutako herria irrikaz zegoen KORRIKAri behar bezelako ONGI ETORRIA egiteko.

Arratsaldean KORRIKA TXIKIa ospatu genuen, bideoan ikus dezakezuen bezela jai giroa izan zen nagusi herriko plazan. Oraingo honetan ere herriko hainbat elkartek elkarlanean antolatu zuten Euskararen jaia. Besteak beste, Txalkor Txistulari taldea, Bizkargi Musika eskolako Dantza taldea, Floreaga eta Ikastolako Kandiola dantza taldeak eta Abarketatxo Ludotekaren lanaz gozatzeko aukera izan genuen.


Plazako festa giroa amaitu, eta berriro ere bakoitza herriko toki ezberdinetara joan ginen, KORRIKA nagusiarekin batera korrika egitera. Nahiz eta argazkia nahiko eskasa izan, (Korrika eginez argazkia ateratzea uste nuena baino zailagoa da...) bertan ikusten da Azkoitiko Zinegotzi dugun Yolanda Larrañaga testigantza igeri elkartekoei ematen...


Honen bestez Azkoititik agur esatea tokatzen zaigu aurtengoz KORRIKAri,          agur baino hemendik bi urterarte esango diogu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario