2011/05/17

ASTEARTEA

Gaur goizean Xabier Munibe Ikastolako Lehen Hezkuntzako zuzendariarekin bildu gara. Ondoren, etxez etxe eta baserriz baserri, gure programaren laburpena eta botoak banatzeari ekin diogu. Egin diguten harrera zoragarria izan da, poza ematen du oraindik ere jendeak beraien etxeetaraino joan izana baloratzen dutela ikusteak. Bestalde, honek aukera paregabea eskeintzen digu herritarren ahotsa entzun eta gutaz duten iritzia jasotzeko.

Egunari amaiera emateko Kirol elkarte eta kirol zaleekin bildu gara elkargunean.

1 comentario:

  1. Atzo berriz kultur elkarteekin egin genuen bilera, oso giro onean egon ginen bertan. Pozgarria da benetan azkoitiarrek daukaten egiteko gogoa ikustea...

    ResponderEliminar