2011/05/24

HAUTESKUNDE ONDOREN

Igandeko emaitzak ikusirik, lehenik eta behin gure proiektu eta lan taldean konfiantza erakutsi zenuten 1876 azkoitiarroi eskerrak eman nahi dizkizuet.

Lehenengo indarra Bildu izanik, datozen 4 urte hauetan oposiziotik, herri honen Izaera, Garapena, Bizi kalitatea eta Baloreak oinarri hartuz, herri honen alde, buru belarri lan egingo dugula jakinarazi nahi dizuet. Dugun lan taldearen esperientzia eta lanerako gogoa kontutan izanda, herri honek aurrera egiteko beharrezko proposamenak egin eta bultzatuko ditugu.

Azkenik jakinarazi, datozen urteotan egingo dugun lanaren adierazle izango dela blog orri hau eta edozein iradokizun, galdera edo zalantza izanik, bertan idazteko aukera izango duzuela. 

7 comentarios:

  1. Ez horregatik.
    Lau urteko atzerakada ekarriko dio Azkoitiari esperientziarik gabeko hasiberri batzuen jardun baldarrak. Pasatuko da eta garai hobeak etorriko ahal dira. Bitartean, egin ezazue ahalegina, oposiziotik ahal den moduan, herrian aldrebeskeri gehiegi egin ez dezaten. Animo ta eutsi goiari. Nire ordezkariak zuek zarete, ez beste hoiek!

    ResponderEliminar
  2. InigoZ,herri bat gobernatzie zaile izengok,bai,bañe hire ordezkaixek ein dibena baño geizkixo ettie zailoue dek.ah!!ta saixauko
    gattuk aldrebezkei haundik ez etten,lasai!!
    Gora Bildu!

    ResponderEliminar
  3. Anonimo (bazpare izenik ez ipiñi, eh?)
    Lasai eoteko ez esan, zuekin enatxiok bate lasai-ta

    ResponderEliminar
  4. Aiiiiiiiiiiiiii, ze luze einber zaitzuten batzui 4 urte, ta iguel 8 ta iguel 12...
    Hemen ikixi berra ziok galtzene!!!

    ResponderEliminar
  5. Kaixo
    Gipuzkoako Uraken lapurreta ikusita auzkalo nolakoa izango zen zure alkatetza Inigo jauna. Nola izan daiteke kontadoreen aldaketan estudiorik ez egitea aldatutako etxebixitzetan 13, 15 edo 20ko kontadorea behar duten jakiteko. 13ko edo 15ko kontadorea nahikoa den etxetan berriro 20koak jarri dituzue, horrek esan nahi du 30bat euro gehiago faktura bakoitzeko. Kontu hau Azkoitiarron elkarrisketetan dabil. Gero ez daukazu lotsarik hau jartzeko "Ingurugiroaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua, etorkizunari aurrez aurre begiratzea da". Non dago jasangarritasuna?
    Hau lapurreta da.

    ResponderEliminar
  6. Animo mikel!
    4 urte barru berriz bueltan izengo haiz da...
    Anonimo... naezuena esan baine azkenengo urtetan herrixe mejorau dan aine mejoratzeko kapaz bazeate, benetan esangoit arro eongo naizela zuekine... bestiek kritikatzie erreza dek baino herrixen azkenengo 8 urtien atzea ein ezkeo garbi geratzek gauzek eta onea asko asko asko aldau diela ta hori etzeok negatzeik...
    elkargune, empresa, kale, ekitaldi kultural, parke...

    Aurrekuek neretzat gauze baten fallau dibe... jendiena allatzen baino laga deben emaitzek etzakek aitzakik....

    Hobeto etteko kapaz bazeate eztakezue aitzaik, baine emaitze ikusi arte nei ez eskau exzeptiko ez izeteik.

    ResponderEliminar
  7. Gure programan badugu puntu garrantzitsu bat ERRESPETUE izenarekin. Badirudi baste batzuk horrelako proiektuetan ez dutela sinisten. Izenik eman gabe lapurretan ibiltzearen akusazioa gogorra iruditzen zait baina ohituta gaude harria bota eta eskua eskutatzen dabiltzanekin. Ez jakintasunak + errespetu faltak, dakar honelako jardunbidea izatea.
    Zuk jakiteko: Edozein eratako eraikuntza egiten denean barruko uraren instalazioa eta ura izan dezan jarri behar den kontagailuaren diametroa ez du Gipuzkoako Urak enpresak erabakitzen, baizik eta instalazioa egin duen iturginak. Guk egiten degun bakarra, ura eskatzen duen orori, bertara joan eta prestaturik utzi duen diametrorako kontagailua jarri. 13 koa utzi badu, 13 koa, 15ekoa utzi badu 15 ekoa etbar.
    Eraikuntzak egiten direnean, CTE ( Codigo Tecnico de Edificacion ) deituriko reglamentu bat dago non definituta geratzen den eraikuntza tipo bakoitzerako zein diametrotako sarrera ta instalazioa egin behar den eta hau iturginak egiten du, ez Gipuzkoako Urak enpresak. Baina hau ez da Gipuzkoako Urak enpresa dagoen herrietan bakarrik gertatzen, baizik herri denetan, hau da, Azkoitia, Zestoa, Usurbil, Bilbo ta nahi badezu Bartzelonan ere bai.
    Bestalde eta hobeto uler dezazun, argi indarrarekin gertatzen den bezala ( kontratatutako Potentzia ), abonatu bakoitzak erabaki dezake, edozein momentutan, duen kontagailuaren diametroa aldatzea. Beraz, lehenik galdetu eta gero eman iritzia.

    Amaitzeko guztioi esan nahi dizuet poza ematen didala blogak gero eta sarrera gehiago dituela ikusteak, baino egia esan ez zait gustatu komentarioak hartzen ari diren norabidea.
    Mezu honekin gauzak argitu eta komentarioen norabidea aldatu nahiko nuke. Hasiera batetik blogaren helburua gure lana herritarrengana iristea izan da eta inolaz ez besteak mesprexatu edo gutxiestea. Honexegatik eskatu nahi dizuet zuen iruzkinen norabidea aldatzeko eta beti ere blogari eraikitzeko zentzua ematea, ez elkarrekin sartzearena.
    Besterik gabe, esan hemendik aurrera zentzu kritikoan egindako mezuak publikatuko ditudala baino helburu bakarra besteekin sartzea duten mezuak ez.
    Ulertuko duzuelakoan…

    ResponderEliminar