2011/07/23

GARAPENA ETA LANA

Aurreko legealdian, Bernardo Ecenarro enpresa Azkoitira etortzeko akordioa sinatu zen eta oraingoan hau aurrera eramatea tokatzen zaigu. Honetarako aste honetan bertan nik neuk alde bateko zein besteko ordezkariekin bilerak izan ditut eta argi ikusi dut, helburuak garbi baldin baditugu eta gauzak  egiteko gogoa baldin badugu, akordioak lortzea posible izaten dela.

Aste honetan eman diren pausuei esker etorrera gero eta gertuago daukagu. Egino Berriko egokitze lanak abuztuan amaitzea aurreikusten da. Lurren mugimenduekin hasteko udalak eman beharreko lizentzia bideratuta dago eta hau lortzean lurrak eskrituratuko dituzte. Honela datozen egunetan martxan jarriko da, Azkoitiarentzat hain garrantzitsua den proiektua.
EAJ-PNVtik beti defendatu dugu lehendabizi sortu egin behar dela ondoren banatu ahal izateko eta testuinguru ekonomiko honetan are eta gehiago. Bernardo Ecenarro bezalako enpresa sendoak erakartzeak Azkoitiko herriari onurak besterik ez dizkio ekarriko eta gure prentsaurrekoan genion bezala, Azkoitiko EAJk herri honen garapena lortzeko, egin ditzakegun esfortzu guztiak egiten jarraituko du.

2 comentarios:

  1. notizi ona! Ze pauso eman dituk ba aste honetan, Mikel?

    ResponderEliminar
  2. Aurreko astea nahiko mugitua izan dugu gai honekin. Kontua da, garrantsitzua zela, Bernardo Ecenarrok lurren eskriturak sinatzea, hau da, aurreko legealdian berarekin lortu zen kontratu pribatuan jartzen duen bezala, bere
    erantzunkizuna bete eta lurren jabe egitea, honela falta zitzaion diru ordainketak egingo baititu(ia 1,5 milloi €).
    Honekin batera oso garrantzitsua zen baita ere, lurren mugimenduekin hasteko, beharrezko lizentzia jasotzea, baina hemen, " Autorizacion Ambiental Integral" izeneko betebeharraren zalantza genuen.

    Azkenik bazen Ur Agentziak eman beharreko azken baimena ere. Gaia borobildu nahiean, alde batetik Ur Agentziako arduradunarekin eta bestetik Bernardo Ecenarroren asesore teknikoarekin egon nintzen. Baita ere, noski, udaletxeko teknikariekin ere 3 gaiak, denon artean bideratu ahal izateko.
    Ez dira kontu errazak baina testuan jartzen dudan bezala, Ostiralean, Guillermo Ecenarro bera etorri zen Azkoitira eta esango nuke nahiko gustora geratu zela harturiko akordioekin:

    1. Zabortegiko akondizionamendu lanak aurrera dijoazela eta datozen asteetan amaituko direla ikusi zuen.
    2. Honen ondorioz, ez zuen eragozpenik jarri ahalik azkarren lurren eskrituratze data jartzeko.
    3. Ur Agentzitik "aldeko" txostena lortu da eta Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du lurren mugimendu fase honetan "Autorizacion Ambiental Integral" izeneko baldintzarik ez dutela eskatuko(eraikuntzan baizik).
    4. Lizentzia jaso ahal izateko, bere garaian udaletxean aurkeztutako proiektuari beharrezko aldaketak egingo dizkiotela esan zuten.
    5. Arauen Aldaketak ere badirudi aurrera egingo duela.

    Guzti honekin, esan bezala, Bernardo Ecenarroren etorrera gero eta hurbilago ikusten dugu.

    ResponderEliminar