2011/07/20

HERRITARREN PARTE HARTZE “SELEKTIBOA”

        Azken hauteskundeetan, Aldaketa, Lana egiteko beste modu bat eta udaletxea herrira zabaltzearen diskurtsoa erabili zuten zenbait alderdi politikok. Orain alderdi politiko horiei egiteko ordua iritsi zaie eta lehen egunetan diskurtso honen kontrako proposamen zehatzekin datoz.
70. hamarkadan, nahiz eta hirugarren adinari dagokion eskumena Foru Aldundiari dagokion, Azkoitiko herritar batzuk, elkartu eta San Jose Egoitza egiteko erabakia hartu zuten. Azkoitiko hainbat enpresek erabaki honekin bat egin eta langile bakoitzak jartzen zuen pezeta bakoitzeko, beste pezeta bat jartzea erabaki zuten.
Hilero hilero, hainbat Azkoitiar eta zenbait enpresek jarritako diruarekin, San Jose egoitza edo residentzia egin eta ekipatzea lortu zuten.
Urte askotan dirua jarriz lorturiko eraikin honen kudeaketa aztertzerakoan eta Azkoitiarrek eginiko esfortzua baloratu nahian, Residentziko juntan parte hartzeko aukera eman zitzaien herritarrei.
Herritarren parte hartzea, Kultur etxean egiten zen batzar berezi batekin adosten zen, non, edozein herritar bertaratu eta San Jose egoitzako juntan parte hartzeko bere burua aurkeztu ondoren, bozketa herrikoi baten bidez, 2 herritar aukeratzen ziren. Ondorioz, egoitzako batzordea udal zinegotzi, egoitzaren kudeaketa zeramaten Monja, eta 2 herritarrez osatua zegoen.
2005. urtean, batetik bertan zeuden Monjen kopurua jaitsierak eta bestetik,azken urteetan horrelako eraikin baten eman beharreko zerbitzuak arautzen zituzten legeak, profesionalizazioa eskatzeak, “San Jose Egoitza Fundazioa“ eratzea ekarri zuen eta bere kudeaketarako Estatutu berriak onartzea. Batzar berean, 70. Hamarkadan herritarrek eginiko esfortzua eskertzeko eta azken urteetan egindako ekarpena oso garrantzitsua izan zelako herritarren parte hartzea mantentzea erabaki zen, berauek aukeratzeko eskumena aldiz udalbatzari eman zioten.
Gaur da eguna ordea, herritarren parte hartze honekin amaitzea nahi dutena. Azken plenoan, BILDUk, herritarrak kendu eta hauen partez langileen ordezkari bat, residentziko egoiliarren ordezkari bat eta beren senitartekoen ordezkari bat jartzea proposatu ziguten eta badirudi AZKOITIA BAI alderdiak berdin pentsatzen duela.
Ez dugu ulertzen planteamendu honekin zer lortu nahi duten, egoitzako estatutuek, 1º go Kapituluko 8.artikuloan, bai langileen ordezkari edo eta juntak beharrezko ikusten dituen kide ezberdinak bileretara joateko aukera ematen baitu.
Idatzi honen bidez adierazi nahi dugu ez gaudela prest proposamen hori onartzeko eta beharrezko kudeaketak egingo ditugula, egoitzaren alde hainbeste egin duten herritarren parte hartzea eta ekarpenak egiteko aukera ziurtatzeko.

1 comentario:

  1. Nik bere garaxen nere atte zanakin pentsaute bi hilebetetako jornala berta bialdu nun oindik pesetak ziela eta oin Bastarrikak nauken eskubide hau kendu?
    Azkena Pellokin Mendixen eon nintzen eta ehundoko jatorra irudittu ziten ta oin eztet entenditzen hau ettie.

    ResponderEliminar