2011/08/06

BILDUREN ARDURAGABEKERIAREN AURREAN, EAJTIK HERRIAREN GARAPENA BERMATZEKO LANEAN JARRAITUKO DUGU


      Pasa den astean Garapena eta Lanaren izenburupean, Bernardo Ecenarro enpresa Azkoitira ekartzeko egin genituen hainbat bileretaz idatzi nizuen. Oraingoan berriz, pasa den asteartean egindako Azkoitia Lantzeneko kontseiluan gertaturikoa azaldu nahi dizuet.
      Asteartean, Abuztuak 2, Azkoitia Lantzeneko kontseilari karguak hartzeko bilkura genuen, eta EAJtik ordezkari guztiok agertu ginelako ospatu ahal izan zen bilkura. Behin karguak hartuta, Bernardo Ecenarro enpresa kokatuko den lurren eskriturak sinatu behar ziren, bestetik aipagarria deritzot, honek Azkoitia Lantzeni sekulako onurak ekartzen dizkiola. 

     Justifika ezina da, honelako garrantzia duen bilkuran, Azkoitiko alkatea ez egotea eta are eta gehiago aurreko egunean Azpeitiko festetan parte hartzen ikusi ondoren.

10 comentarios:

  1. Arrazoia galanta dagoen paroarekin eta hola??
    Zertarako da alkate zezenak ikusi eta pixkat eran duelako hurrengo egunean etxean?

    ResponderEliminar
  2. Egia esan azkoitiko alkateak egin duena ez dago justifikatzerik baiño zu ere Mikel Zubizarreta ez ziñen azaldu bilera horretara.
    Ez zait ondo iruditzen besteak kritikatzea zeuk ere ez zenuenean egin beharrekoa egin,Azkoitiarrok dugun fama onarekin ez zait gustatu horrelako jarrera bat ikustea beste azkoitiar batengan.
    Zeu azaldu izan baziña Mikel ulertzekoa izango zen horrelako kritika bat egitea baiña zeu ez azaldu eta horrelako kritika gogorrak egin beste azkoitiar bati.....hori ez Mikel,hori ez dago egiterik.Barkatu eragozpenak

    ResponderEliminar
  3. Iepa mikel;
    Azkenengo artikulu hori irakurrita burura datorkidan zalantza da ia bilera horretara EAJ-ko kideak bakarrik agertu ote zineten.Alkateak bakarrik egin zuen piper ala talde osoak?.Beste galdera da ia Pello Bastarrikak zer esan duen onen inguruan.Azpeitiko festetan aurreko egunean zer egin zuen esateaz gain egun bertan non ibili zen adierazi beharko liguke.Eskerrikasko zure arretarengatik.

    ResponderEliminar
  4. Eginiko komentaxuei erantzunez, alde batetik esan Ni neu bilera horretan izan nintzela. Azkoitia Lantzeneko Kontseiluan 7 kontseilari gaude, Bilduk 3 kontseilari ditu, EAJk 2, Azkoitia Baik 1 eta PSOEk 1.
    Kontseilua eratzeko, gehiengo baten beharra dago, hau da, 4 kontseilari egon behar dute eta lehen bilera honetan, kontseilariok gure kargua hartu behar dugu, bestela ez gara kontseilari. Astearteko bilera honetara, Bilduko 2 kide eta EAJ ko 2 kide agertu ginen, hau da, etorri ez zirenak, PSOEkoa, Azkoitia Baiko kidea eta Pello izan ziren.
    Normalean, lehen bilera honetan, kontseilari postua onartu ondoren, lehendakaria onartzen da, lehendakaria baita da, 4 urteetan dauden tramitazio guztiak sinatzen dituena. Bilera honek garrantzi gehiago zuen ordea, eguardian, Bernardo Ecenarroko ordezkariekin batera, lurren sal-erosketa dokumentuak sinatu behar bait ziren.
    Azkenik, aurreko egunean Azpeitin zebilelaren komentarioa ez da egiten ari zena kritikatzeko, herrian zegoela adierazteko baizik. Jakin bagenekien oporretan zegoela, baina aurreko egunetan herritik bazebilen, eta lehendakari berak izan behar badu, argi dugu bileran egon behar zuela.

    ResponderEliminar
  5. Barkamena eskatuko dizut Mikel bilera horretara joan ziñela demostratzen bada,ez dakit Igor Larrañaga edo Ramon jaunek edo beste norbaitek badakien mikel zubizarreta bilera horretan izan zen.
    Neri konfidantzazko pertsona batek esan zidan hori

    ResponderEliminar
  6. Lotsagarrixe da hemengo gauz asko letzie,hemen zabiltzete danak neska zaharran modun gure azkoittiko herri maitteko herriko jendiei kritikatzen.
    Azkoitiarrak beti izen deu famie gauzek arreglau dila aurpegire gauzek esanez eta ez internet bittertez fama txarra jartzen jendiei zuek ai zeaten bezela.
    Nere gizonare dana hasarraute dao komentaixo hauek letu ta gero,bastarrika alkatie nere gizonaren lagun haundixe da ta indignaute dao Mikel zubizarreta ta batipat Igor Larrañagan komentaixukin,nere gizonak ezautze zaittu zein zean igor eta kalin ikuste zaittunin aittu berko dittuzu ederrak.
    Ta ez okurriu harrotzie,nere gizonak ez tu beiñe burrukeako bildurrik izen ta,nere gizona Joxe astarbekue ta,ezautzezu ez?ba argi ibili

    ResponderEliminar
  7. Bai Xabier,
    Gure Mikel jun zan. Nahi bazu erretratuk eta dana zauden diario vascon.
    Honek bai ezerre ez kobrau arren herrixen alde etteu.

    ResponderEliminar
  8. Aupa Xabier,
    Ez daukazu barkamena eskatu beharrik.
    Bileran egon ginenen izenak jakiteko, Azkoitia Lantzeneko langileari edo eta Azkoitiko udaletxeko idazkariari, egun horretako akta eskatzea besterik ez dezu.

    ResponderEliminar
  9. Barkamena eskatu beharra daukat zuri Mikel,ez zait batere gustatu informazio txar hori jaso izana eta hemen jarri izana faltsua dela argi dagoenean.
    Igorrek esan duen moduan zintzoa zarela ez daukat zalantzarik,ni ez nator bat zuen ideia politikoekin baiña gauza batek ez du bestea kentzen.
    Interesgarria izango litzateke orduan Bastarrika jaunak azalpen bat ematea zein izan zuen arrazoi bide ez gerturatzeko bilera horretara.
    Bestela norbaitek alkate jaunaren telefonoa edukitzen badu jarri dezala hemen mesedez deitzea nai diot eta,beraiek bere programan herritarren partehartzea bermatuko zurela esan zuten,hau honela berarekin hitzegiteko aukera izan beharko nukela pensatzen dut.

    ResponderEliminar
  10. Aupa denoi,

    Xabier: Aurreko erantzunean ere komentatzen dizut barkamenik eskatu beharrik ez duzula. Askotan pentsatzen duguna edo gertatzea nahi duguna, errealitate bezala planteatzen duenik bada, eta “normalean “, kritika hauek ez dute egi handirik izaten. Bestalde, entendiukoken bezala, telefonorik ezin diat eman, baina pentsatzen diat, oporretatik etortzen denean, ordua eskatu eta berarekin hitzegiterik izango dezula.

    Milagros: Blog honen helburua, herrixen gertatzen diren gauzek plazaratzea besterik ez da eta norbaitek gai bakoitzean aportaziorik izango balu entzun eta jasotzea. Herritar guztiok berdinak ez garenez, denok ez dugu berdin pentsatzen eta aukera dugu bakoitzaren iritziak plazaratzeko. Artikulo honetan egin dudan reflexioak ez du zer ikusirik Pello, pertsona bezala nolakoa den edo eta noren laguna den, baizik eta egoera baten aurrean, duen ardurarekin, jakin edo ez jakin, ez duela ongi jokatu adieraztea. Honen ondorioz, beste batek egin duen komentaxun aurrin, konpartitu ala ez, errespetatu behar dela deritzot eta ez meatxutan sartu. Poz handia ematen dit, nire bloga iritzi ezberdina dezuen Azkoitiarrok hitz egiteko erabiltzea, baino elkarren aurka egiten diren mezuak ez ditut publikatuko.

    Igor: Eskertzen dizkiat egin dituken adierazpenak. Aleginduko nauk neure lana ahalik eta ondoen egiten, naiz eta, ziurrenik, beste batzuk bezala, dena ez dudan denen gustora egingo.

    ResponderEliminar