2011/10/07

AZKOITIKO BASERRI ETA AUZOEN GARAPENA

      Pasa den Irailaren 20an,  Udal Gobernuko zinegotzi eta herriko baserritarren artean bilera bat ospatu zen. Bilera horretan egin ziren adierazpenen artean, harridura eta sorpresa hartu genuen eginiko 2 adierazpenengatik.
      Alde batetik, azken urteotan egoniko utzikeria salatu zuten eta bestalde, udaletxean dirurik ez dagoela eta beraz dagoenarekin gauza handirik egiterik ez dutela komentatu omen zuten.


Bi akusazio hauei erantzunez: 
2007-2011 legealdian, baserri eta auzoetarako aurrekontua 1.539.902,06 eurokoa izan da eta hortik,  1.333.413,28€ baimenduak izan dira. Diru kantitate hauek ondorengo lanak burutzeko erabili dira besteak beste:
1.       Baserri eta auzoetako bideak konpondu edo eta berriak egiten 845.295,34 euro gastatu dira. ( Martitteko bideak,  Kukuherri, Aitza, Amezti, ...)
2.       Baserri eta auzoetako bideen garbiketak egiteko  286.090,32 euro erabili ziren
3.       Landa eremuko baserri eta auzoen garapenerako lan egiten duen Urkome ri 103.844,4 euroko dirulaguntzak eman zitzaizkion.
4.       Baserrietara iritxi ahal izateko seinale eta baserrien buzoiak jartzen 12.151,4 euro gastatu ziren
5.       Martitteko aparkalekua egin da.
6.       Elurra kendu ahal izateko makina erosi zen. ( 3 ditu udalak )
7.       Berpiztu programak martxan jarri Elosu eta Madarixa auzotan eta Urrategin hasi ahal izateko eskaera bideratuta utzi Da.
8.
      Datu hauek kontutan hartuta:
·        Ez dugu uste azken lau urteotan udalaren aldetik inolako utzikeriarik egon denik. Zalantzarik ez dugu gauza gehiago egin ahal izango zirela, eta krisi garaian egongo ez bagina guztioi gustatuko litzaigukela gehiago gastatzea.
·        Bestalde orain dirurik ez dagoela aldarrikatzen ari direnei, bi argibide. Batetik krisia mundo mailako dela, ez dugula Azkoitian beste herrietako baino egoera larriagoa eta bestetik iadanik 3 urte daramatzagula krisi garaian eta aurreko datuek adierazten duten bezela, krisi garaian ere gauza asko egin daitezkela. Zergatik oraingoan ezin da ezer egin?
·         Aurreko legealdian udalez kanpoko erakundeek gure proiektuetarako 30.000.000€ ordaintzea lortu genuen, honetarako gestio kapazidadea eskatzen du eta hau izan beharko litzateke aurrekoek egin zuten bezala, gaur egun udal gobernuan daudenen zer eginetako bat (Urkome, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, etbar )
·        Azkenik eta bileraren edukiari begira, aurreko legealdian EAJ-PNVk martxan jarritako BERPIZTU programak beste auzoetara zabaltzeko asmoa erakutsi dutela ikusten dugu eta hau EAJ ko hauteskundeetako programan datorrenez erabat ados agertzen gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario