2011/11/11

BIDEA EGINEZ

BIDEA EGINEZ izenburupean aurkeztu dugu, dagoenekoz azkoitiko etxe guztietan jasotzen ari zareten aldizkaritxoa. Azkoitiko EAJ-PNV bere bidetik, hauteskundeetarako aurkeztutako programa betetzen saiatuko bait da, eta horren berri zuzenean izateko asmoarekin sortu dugu aldizkaria.

Lehenengo ale honetan, gugan konfiantza agertu zenuten herritarroi eskerrak eman eta hemendik aurrera gutariko bakoitzak ze arlotan (batik bat) jardungo dugun azaldu nahi izan dizuegu.

Barruakaldea, Azkoitiko merkatari elkarteari eta gainontzeko alderdi politikoei aurkeztu diegun 4 urteetarako merkataritza planaren laburpen batekin hasten da. Hauteskunde programan (http://mikelzubizarreta.blogspot.com/2011/05/garapena-lana.html) agindu bezela, aurrera eraman dugun plana da eta honen ondoren ekonomiaren egoera, krisialdia, aurrekontuak eta zorraren inguruko argibideak, modu erraz baten azaltzen saiatu gara.

Bukatzeko udalean gaudenok, jakiten ditugun, baino herritarroi askotan iristen ez zaizkizuen hainbat datu deigarri azaltzen ditugu.

Hemendik patxadaz irakurtzera gonbidatzen zaituztet aldizkaritxoa, eta beti bezela, inolako zalantza kezka, proposamen edo kritikarik izanez gero, esker onez hartuko genituzke.

3 comentarios:

  1. Aupa Mikel
    Eskerrak eman nahi dizkizut komentario honen bitartez. Azkenean, uste dut behintzat, ulertu dut Udalaren zorra zertarako erabili den eta egia esan lasaitu ederra hartu det. Lasaitu ederra ikusi dudalako zorra inbertsioak egiteko erabili dela, eta ez inguruko beste udal batzuk bezela eguneroko gastuei buelta emateko.

    Nik neuk ere badut zorra, baino ez eguneroko argia eta ura ordaintzeko, etxe eta azkenean familia eredu batean inbertitu nuelako baizik. Grazia egin dit ikusteak zuek ere demostratu egin behar diozuela banku zein Diputazioari kreditu horri buelta emateko gai zaretela.
    Azkenean udaleko gestioa eta familia batena, nahiz eta eskala oso desberdina izan, antzekoak dira, ez?

    Segi zeuen "BIDEA EGINEZ" Mikel

    ResponderEliminar
  2. Azkoitiko herritar bat naiz eta zuk diozun moduan jaso dugu etxean zuen aldizkari berri hau.

    Iruzkin honekin ez dut zuen politika egiteko moduaren inguruan aritzerik nahi, aurkitu ditudan akats ortografikoak aipatu besterik ez aurrera begira errepika ez daitezen. Gure arduradunak zareten heinean horrelako akatsak irakurtzeak benetan min ematen dit, batez ere udalean euskara batzordearen arduradun zaretela jakinda.

    Hau esanda, hauek dira azkarrean aurkitu ditudan akatsak:
    1- "hiri gune" elkarturik idatzi behar da, "hirigune". Oker ez banaiz hiru aldiz idatzi duzue hitz hau oker.
    2- "hirisgarritasun" h-rik gabe idatzi behar da, "irisgarritasun".
    3- "berdifinitu" hitza ez dut uste existitzen denik. "berriro definitu" bezala idatzi beharko litzatekeela uste dut.
    4- Hurrengo orrian, "Badira 3 urte krisi ekonomiko latza sufritzen ari garela eta honek gipuzkoako..." esaldian "Gipuzkoa" idatzi behar da izen propioa baita.
    5- Behean "Alemaniak %83ko zorra da gaur egun, Espainiak %75,8koa..." esaldia idatzi duzue. Oker ez banaiz "zorra du" beharko luke, bestela ez dago esaldia ulertzerik.
    6- Hurrengo paragrafoaren amaieran ondorengo esaldi hau idatzi duzue: "Gainontzeko partidak estutuz 2010ko soberakina 1.300.000€". Gutxienera puntua jartzea faltako litzateke bukaeran, baina zuzenago horrelako zerbait idatziko nuke nik: "Gainontzeko partidak estutuz 2010eko soberakina 1,3 milioi eurokoa izan da".
    7- Azken orrialdean "Azkoitiko EAJ-PNVk, Baserritar gehienei obrak..." esaldian "baserritar", txikiz, idatzi beharko litzateke.
    8- Beherago "Elkarguneko bazkide izateagatik, Ludoteka eta baztartxoko..." esaldian "Baztartxo" handiz idatzi behar da izen propioa baita.
    9- Bi paragrafo beherako "Lehenengo aldiz Azkoitiko Herriaren..." esaldian "herriaren" txikiz idatzi beharko litzateke.

    Euskarako akatsez gain, gaztelaniaz idatzi dituzuen bi esaldietako lehenean "asociación" eta "políticos" azentu-markarekin idatzi beharko lirateke.

    Esan bezala, etxera beste aldizkari edo oharrik bidali behar duzuenean idazkerarekin kontu gehiago izango duzuela espero dut.

    Eskerrik asko zuen arretarengatik.

    ResponderEliminar
  3. Kaixo Egoitz,
    Lehendabizi eskertzen dizut egin diguzun iruzkina.
    Arrazoi osoa duzu eta benetan eskertzen da.
    Momentu honetan ez gara euskara batzordearen arduradun, gobernuan ez gaudelako baina izan badegu gure zinegotzien artean, euskerako arduradun den pertsona bat.
    Berriro ez gertatzea espero dugu...

    ResponderEliminar