2011/12/20

DATOZEN LAU URTEETARAKO EUSKARARENGANAKO KONPROMEZUAK

Gaur arratsaldean ospatu dugun Euskara Batzordean EAJ-PNVk, Gipuzkoako Batzar Nagusietan aho batez onarturiko idatzia aurkezteaz gain, Azkoitiko Udalak datozen lau urteetarako hartu beharko lituzken konpromezuak aurkeztu ditugu.

Azkoitiko Udalak bere esku dagoen guztia egingo du
1. Udal zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen langileen euskalduntzea bultzatu eta bermatzeko.
2.      Udal zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen langileen lehen hitza beti euskaraz izan dadin.
3.      Udal barne funtzionamendua euskaraz izan dadin.
4.      Kaleratzen dituen lan eta obretan, Euskara gutxienez erabili dadin.
5.      Kanpotik etorritako herritarrek, Euskara ikasteko ahalbideak izan ditzaten.
6.      Euskaraz ikasi duen orok, mintzapraktika aukerak izan ditzan.
7.      Herrian dauden lantoki zein merkatal esparruetan euskara bermatua izan dadin.
8.      Euskal Kultura sustatzean, Hizkuntzaren esparrua bermatzeko.

Gure asmoa konpromezu hauek guztion artean adostu eta lehentasunak finkatu ondoren, lau urteetarako ekintza plan bat egitea da. Horregatik beste alderdi guztien zein herritarron ekarpenetara guztiz irekiak agertzen gara.

Hemen uzten dizuet aipaturiko Batzar Nagusietako testuaren linka:

2 comentarios:

  1. Kaixo Mikel,

    Ikusirik gainean dugun zorra, empresen batzuetan nominak ordaintzeko gai ez direla eta historiko krisirik handienean gehientxuenok euskaraz egin arren zenbat diru bota behar da bigarren mailako "arazo" honen gainean azkoitiarron poltxikotik???

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Patxi

    Egin duzun galderak oraindik ez du erantzunik, 2012ko aurrekontuak oraindik ez bait ditugu onartu. Momentuz, aurreko astean BILDUk eginiko proposamena dugu bakarrik eta bertan % 30 eko igoera isladatzen dute, hau da, 80.500 €tik 100.500 €tara.

    Arrazoi duzu azken urteetan ezagutu ez den krisialdia dugula diozunean. Egia da baita egoera hauetan zertan gastatu behar den priorizatu behar dela. Guk egin dugun Proposamenak ez du zertan aurrekontu igoerarik eskatzen, baizik eta momentuz udalak dituen errekurtsoak, nora bideratu behar diren definitu besterik ez dugu nahi izan.
    Kontutan izan udalak momentu honetan Euskera Teknikari bat duela eta haimbat proiektu aurrera eramateko diru poltsa bat ere baduela: Euskera Sustatzeko programak, Euskera Udal Kontseilua, EBPN, Komertzioari dirulaguntzak, Irabazirik gabeko entitateei dirulaguntzak, Ikastaroentzako dirulaguntzak, etbar. Aurretik esan bezala, 2011ko aurrekontuetan 80.500 euroko dirupoltsa.

    Honekin adierazi nahi nizuke, eginiko proposamenak ez duela zertan diru gehiagorik behar, baizik eta dugunarekin zer egin nahi dugun definitzeko asmoa besterik ez dela izan.
    Azkenik, Euskera bigarren "mailako" araozoa dela diozunarekin ez nator bat, egia da, momentu hauetan, beste lehentasun batzuk izan behar ditugula eta datozen egunetan Azkoitiko EAJk egingo du 2012 rako gure proposamena eta bertan argi eta garbi adieraziko dugu zeintzuk izan beharko lirateken,datorren urterako, Azkoitiko udalaren lehentasunak.

    ResponderEliminar