2012/02/26

EAJ-PNVk Bilduri leporatzen dio bere zabor-bilketarako eredua etsi-etsian inposatu nahi izatea.

Gehiengo osoa duten udalerrietan atez ateko bilketa-sistemari ekiteko Bilduk egin duen iragarpenaren aurrean, EAJk honako hau adierazi nahi du:

-Errespetua galtzea da iragarpen hori, dagozkien udalerrietan egin beharrean, prentsaurreko batean egitea,.

- Ezker abertzaleak, edozein izaeratako gaietan, parte hartzeko prozesuak abiatu behar direla defendatu du beti eta, orain, berriz, sistema hori modu autoritarioan inposatzea erabaki du, herritarrei kontsultarik egin gabe eta parte hartzeko aukerarik eman gabe.
 
- Atez atekoak ez dio konponbiderik ematen azken hondarrari, beti egongo baita azken hondar bat ezingo dena ez aurreikusi, ez birziklatu, ezta konpostatu ere.

 - Atez atekoak ez ditu saihestuko zabortegiak, ezta erraustegiak ere. Horregatik, ohartarazi behar da ezker abertzaleak, esan duen hitzetan, atez atekoarekin aurrera segitzeko erabakia hartzen badu, Gipuzkoako zabortegiak kolapsatu daitezkeela.

- Sistema aldatzeak gastu arrunta modu garrantzitsuan haztea dakar Bilduko alkateak dituzten udalerrietan. Atez ateko bilketak hirukoiztu baitezake zabor-bilketaren gastua, horrek udaletako diru-kutxetan eta Gipuzkoako familien poltsikoetan izan dezakeen eraginarekin.

- Ezker abertzalea gipuzkoarrak engainatzen ari da, ez baitu esaten, edo ezkutatu egiten baitu, erraustegia edo zabortegiak handitu/berriz zabaldu beharko direla. Oraingoz, dakigun bakarra da sistema horrekin fenomeno edo gertakari berria sortu dela “zabor turismoa” deritzona, eta fenomeno horri esker, esate baterako, Antzuolan, 2011an hiri-hondakinen %40a desagertu egin da. Hitz batez, arazoa konpontzen ez duen sistema inposatzen ari zaigu.

- Gipuzkoan, 2000tik 2010era bitartean, hiri-hondakinen bilketa selektiboa %17,4tik %43,31ra igo da. Datu horiekin agerian uzten da, XXI.mendean sentiberatasuna eta heziketa izan behar direla birziklapenaren aldeko oinarriak, eta ez inposizioa – Bilduk nahi duen bezala –, eta orain arte egindako lana dela segitu beharreko bidea, Europako zabor-bilketarako eredu aurreratuenekin bat etorrita.

Laburbilduz, Bilduk bere zabor-bilketarako eredua inposatzeko ahaleginaren aurrean gaude. Errausketa saihesteko helburua jarrita, etsi-etsian hartu duen estrategiaren lehen fasea da atez atekoa inposatzea, eredu osoa definitu gabe eta azaldu gabe.

Etsi-etsian ari da Bildu, gaurkoan absurdoa kudeatuz eta bihar, erremediorik jartzen ez bada, kaos hutsa.

Horregatik guztiagatik, Bilduk “atez ateko” sistema jarriko duela iragarri duen udalerri guztietan, EAJk herritarren partaidetzarako mekanismoak exijituko ditu, galdeketa batekin amaitu daitezkeen mekanismoak.

2 comentarios:

  1. Kaixo Mikel,
    Besoak kruzaturik ezingo gara gelditu, ala???
    Mesedez esan zer egin eta segituko zaitugu.
    Beranduegi izan aurretik mesedez Mikel zure laguntza behar degu.
    Eskerrikasko

    ResponderEliminar
  2. Sistema honek alde onak baino eragozpen gehiago dituen arren, eta Bildukoak horren jakitun izan arren, egozkorkeria hutsagatik jarraitzen dute sistema hori babesten.

    Bere garaian lehen aldiz proposatu zutenean, gainontzeko guztiak aurka agertu zirenez, proposamena atzera bota izan balute gainontzekoen aurrean burua makurtzen ari zirenaren sentipena izango zuten nonbait. Horregatik gainontzeko alderdien aurrean erronka pertsonal bat bezala hartu dute. Orain udalerri askotan lehen indarra direnean (gehiengo osorik ez izan arren) beren erronka pertsonal horri eutsi nahi diote, hemen nork agintzen duen erakutsi nahiko balute bezala.

    Beraz, atez ateko zabor bilketa ikuspuntu guztietatik ezegokia izan arren, Bildukoei berdin zaie herriko kaleak narraztea edo gastuak hirukoiztea. Kontua beraienarekin ateratzea da. Hasieran gainontzeko denak aurka agertu zirelako, gainontzekoei kontra egitea beste helbururik ez dute. Oso jarrera infantila dute. Ume txiki batek zerbait egin nahi duenean eta hori ezin duela egin esaten zaionean, umea temati jartzen den bezalaxe.

    ResponderEliminar