2012/06/12

GIPUZKOA GARBIA

Lehengo ostiralean GIPUZKOA GARBIA ekimena aurkeztu genuen EAJ-PNVko Gipuzkoako Batzar Nagusi eta Udaletxeetako ordezkariok. Jarraian uzten dizkizuedankonpromezu hauetan oinarritutako eztabaida, informazio gune eta ekimen politikoak aurrera eramango ditugu:

1.    Atez ateko bilketa sistemari uko egiten diogu, eta edukiontzien aldeko apustua egiten dugu, birziklapen jasangarrian oinarritutako bilketa selektiboan aurrera egiteko modurik onena dela uste dugulako.

Gure ustetan, edukiontzietan aurkeztu diren hobekuntzak (txarteldun edukiontziak, etabar.) dira sistema horretan sakontzeko eta hobetzen jarraitzeko bidea.  

2.    Herritarren iritzia aintzat hartu gabe atez ateko sistemaren inposaketari uko egiten diogu, bai herrietan, eta baita Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkatutako gehiengo borondatearen aurka. Hondakinen kudeaketa sistemaren plangintza Gipuzkoako Batzar Nagusiei dagokie. 

3.    Zabortegi berriak zabaltzea baztertu eta gaitzesten dugu, ez dutelako ingurugiroa errespetatzen, eta Europar Batasuneko herri gehienetan egiten ari direnari jarraituz, errausketa bidezko balorizazio energetikoaren aldeko apustua egiten dugu birziklatu ezin diren hondakinen kasuan. 

4.    Gardentasunaren, informazioaren, ingurugiroarekiko sentsibilizazioaren eta elkarrizketaren alde egiten dugu kudeaketa publikoan sortutako arazoak herritarrekin konpontzerakoan, eta herritarrak heldugabetzat jotzea eta afera hau politikoki erabili nahi izatea errefusatzen dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario