2012/09/29

Atez ate EZ, 5. edukiontzia BAI

Azken hilabeteetan Zaborra jasotzeko, Atez Ateko sistema jartzeko BILDUk duen asmoa ikusiz, hainbat herritarrek eta zinegotzik prentsaurrekoa eman genuen atzo. Bertaratu ziren herritarren iritziz, hau bezalako erabaki garrantzitsua ezin da inposizioan oinarritu.

Udalari eskatzen diogu, herriko hondakinen bilketa selektiboa eta birziklapena bultzatzen jarraitzeko edukiontzien bitartez eta 5. edukiontziaren aldeko apustu sendoa egiteko materia organikoa jaso ahal izateko. Ezinbestekotzat jotzen dugu Udalak heziketa eta kontzientziazio kanpainak bultzatzea, herritarrok gehiago birzikla dezagun.
Atez Ateko bilketa ezartzearekin ez gatoz bat. Udalak Atez Atekoa inposatzea erabaki aurretik, herritarren iritzia onartzea eskatzen diogu eta herritarroi, birziklatzeko erraztasunak jartzea.

Besteak beste, ez dugu Atez atekoa babesten:
1. Atez Ateko sistemak ez duelako zaborren kudeaketaren arazoa konpontzen.
2. 5. zaborrontziaren aldeko apustua egiten dugulako.
3. Zikinagoa, osasungaitzagoa eta askoz deserosoagoa delako.
4. Inposizioan oinarritutako sistema bat delako.
5. Intimitatea babestu nahi dugulako.
6. Zabor turismorik ez dugulako nahi.
7. Atez ateko sistema askoz ere garestiagoa delako.
Hau horrela izanik Kanpaina berezi honi hasera emanez, 2 ekintza aurkeztu genituen.
Batetik, Azkoitiko etxe guztietara iritsiko den triptikoa aurkeztu genuen. Triptiko horretan, Atez Ateko sistemaren aurkako arrazoiak argituz aparte, herritarrei eskatzen diogu bertan duten orria sinatu eta korreoz bidaltzea. Sinadura hauekin, udalari eskatu nahi diogu horrelako erabaki bat hartu aurretik, herritarren iritzia kontutan izan dezala eta ez dezala inposizio bidez zaborren jasotze sistema aldatu. Adierazten genuen sinatu ondoren korreoz bidaltzeak ez duela dirurik suposatzen eta emandako datuak sekretuak izango direla.

Bestalde eta sinadura bilketekin jarraituz, Urriaren lehen eta azken larunbatean, bai Eliz atarian eta baita Maxi Eroskiko sarreran ere egongo garela jakinarazi genuen martxan jarri dugun kanpaina babesten duten guztiei beren sinadura eskatuz.

http://www.diariovasco.com/v/20120930/costa-urola/campana-firmas-contra-sistema-20120930.html
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/10/03/vecinos/urola-erdia/azkoitia-se-suma-a-las-recogidas-de-firmas-contra-el-39puerta-a-puerta39
http://erlotelebista.com/index.php?option=com_hwdvideoshare&task=viewvideo&Itemid=8&video_id=525


LEGAZPI: La Plataforma contra el PaP manifestó su descontento en el Pleno
http://www.diariovasco.com/v/20121002/alto-urola/plataforma-contra-manifesto-descontento-20121002.html

LEGORRETA: El ex-diputado Ormazabal defendió el quinto contenedor (por si alguien aún dudaba...)
http://www.diariovasco.com/v/20120929/tolosa-goierri/exdiputado-ormazabal-defendio-quinto-20120929.html

ZARAUTZ: La Plataforma contra el PaP emplaza al ayuntamiento a realizar la consulta
http://www.diariovasco.com/v/20121004/costa-urola/plataforma-contra-emplaza-ayuntamiento-20121004.html

ARETXABALETA. La Plataforma Aretxa.5.bai presenta 1.704 firmas en contra del sistema de PaP
http://www.diariovasco.com/v/20121004/alto-deba/plataforma-aretxa-presenta-firmas-20121004.html

ORIO: Bio hondakinak jasotzeko ontziak eskuratzeko aukera
http://www.diariovasco.com/v/20121004/costa-urola/hondakinak-jasotzeko-ontziak-eskuratzeko-20121004.html

JUNTAS GENERALES. PLENO DE AYER. La polémica sobre las basuras llega a Europa
http://www.diariovasco.com/v/20121004/al-dia-local/polemica-basura-llega-bruselas-20121004.html

8 comentarios:

  1. Aupa Mikel:
    Nik dakitela, urte batzuk bazamartzek 5. kontenedoriek azkottiko kaletan..
    Euki ditteun berziklatze datuek eztittuk batere onak izen.
    Neri pertsonalmente, zuen atez-atekuen kontrako alternatiba honek etziok soluzixo bat ematen zaborrekin daon arazuei..
    Jende asko gattuk atez atekuek eztiguna grazi haundik etten, baño ezta ere errauskailu bat gure artien eukitziek.
    Zuen proposamenak eztik errauskailuen aurrien soluzixo bat ematen.
    Eskertuko nikek, jendiek firma hori bota aurretik informazixo sakonaue eukitzie, benetan zabor horren gestixue zein izengoan jakittie, hasieratik bukaeraraino.
    Azkottin kontzientziazixo arazo bat zakeau,ezgattuk gai gure etxien sortzeiaun hondakiñe bereizteko ta naxo diau dana kontenedore grisea bota ta ahaztu... Alperrik jarrikottuk kontenedora gexo jendiek ezpatxik erabiltzen.

    Aber danon artien kontzientziau ta irtenbide bat ematexoun arazo honi.

    Baño,ERRAUSKAILURIK EZ! Mesedez!!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

      Eliminar
    2. Kaixo Anonimo,

      Kontsientziazixue OSO garrantzitsue dek, Ados!!
      Herritarrok garbi izan behar diagu zer nora bota behar degun eta egiten ez badegu zer eragin dakarren honek.

      Azken 10 urtetako datuak hartzen baditugu, Gipuzkoa mailan, %10 etik %40ra igo da birziklapen portzentaia. Bazekiat herri denetan ez dela berdina, kasu aurreko batean Orioko teknikari batek esaten zidan, bertan %60an zeudela. Etzekiat egixe izango dan ala ez, baina egixe dek Azkoittin baino askoz altuagoa dela. Iguel, Azkoittin ez diagu asmatu, ez diagu nahiko informazio eman,..etzekiat, baina plataforman gaudenok garbi diagu, jasoketa sistema bezala, ez degula nahi Atez Ateko sistema.

      Honek zaborren arazo integrala konpontzen duela? EZ noski, baina hori beste
      debate bat da. Kanpaina honek jasoketa sistema definitu nahi du bakarrik.

      Datu bezala eta orain gutxi kudeaketa aldaketa martxan jarri dutenez,
      debagoienako kasua. Orain arte, zabor bilketa CESPAk egiten zuen eta bere kostea urtean 1.223.907 eurotakoa zen. Orain atera dituzten pliegoen arabera ( Atez Atekoa ) urtean 3.000.000 euro izango da. Honetatik aparte, kamioi berria, kaleko posteak, kontenedoreak eta abar beste 2.277.295 gastatu beharko dira. Ondorioa, sistema batekin 1,2 milloi euro badira, bestearekin 5,27 milloi.

      www.debagoiena.net en dezute informazioa.

      Eliminar
    3. Aupa berriz!

      5. kontenedore horrekin %80 bat reziklatzea ezpagattuk allatzen(oso zaile ikustetena), garbi zeok errauskailu eo bertedero bat berkoula hondakinentzat..
      Benetan uste dek zifra hoixeta allau laikela?

      Goixen aipau dittuk diru kopuru batzuk, baño eztek aipau inzineradoran gastau berko giñiken dirue, hau ein berra euki ezkeo.
      Kanpaina honek jasoketa sistema definitu nahi badu, gero jasotako hondakinek edukiko duten tratamentua definitu behar du aurrez..

      Eskerrikasko.

      Eliminar
    4. Kaixo Anonimo,
      Ez dezagun pentsatu sistema batekin edota bestearekin %100 era iritsiko garenik, eta bestelakorik esaten ari dena gezurretan dabil.
      Ez dezagun pentsatu ezta ere urte batetik bestera lortuko dugunik %80 edo%70 iristerik. Baina garbi izan behar dugu, gaur egun birziklatzen dugun portzentajea igo beharra dugula eta horretarako, kontzientziatu, sentsibilizatu, erraztasunak eman, bonifikazioak erabili,… badaude bideak.
      Errauskailaren kostea zein den ez dakit, baina Atez Ateko sistemak, ondoren, biometanizazio planta bat omen du atzetik, eta azkenik, zabortegi berriak egin beharko dira planta honetatik ateratzen den hondakina lurpean sartzeko. Sistema hau ere ez da batere merkea izango!!!
      Kontua da ahalik eta sistema eraginkorrena lortu behar dugula eta indarrean dauden legeak betetzen dituena, bai ekonomikoak eta baita Ingurugiroari dagozkionak ere.

      Eliminar
  2. Eta zergaitik ez dugu denon artean hitzeginez denon gustoko den sistema bat aztertzen?
    Iruditzen zait bakoitza berean tematzen dela eta ez dugula besteeek esaten dutena entzuten, ondo legoke elkarrekin zerbait egitea, politika alde batera utzita

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Dinamika hori da eta guztiz ados nago zurekin. Sistemarik egokiena ezartzeko izan ziren bere garaian, elkarrizketa eta negoziazioak. Eusko Alkartasunak Jasangarritasun departamentua zuen garai hartan onartu ziren birziklapena indartu eta gehitzeko hainbat eta hainbat helburu.
      Negoziazioak ez ziren batere errazak izan, batek gauzak era batera eta besteak beste era batera ikusten baitzituen, baina azkenean lortu zen estrategi adostu bat definitzea. Garai hartan Foru Aldundian zeuden EA, EAJ/PNV, PSOE eta PPk adostu zuten birziklapena bultzatzeko bidea.
      Kontua da Ezker Abertzaleak ez duela hau onartzen, nahiz eta beste Gipuzkoako Batzar Nagusietako beste alderdi guztion artean adostua izan. Denon artean, bai!!! baina birziklapen proiektu baten jorrapenean, bere ideiak malgutzerik nahi ez duen batekin, momentuz ezin da akordiorik lortu. Guztiz ados denon artean egiten bada hobe izango dela, baina....

      Eliminar
    2. Oso harrigarrixe, Mikel, zuek ein izen dezuen politikie zein izen dan ikusitte, oin atez atekue jarri o ez erabakitzeko galdeketak ettie eskatzie.
      Axpeitiko Lapatx han jarri o ez erabaki zenutenin, galdetu al tziñoten batemati? Axkoitin Oñeder ein tzanien galdetu al tziñoten batemati? oin etteko asmue daukezuten inzineradorie nahi al deun o ez galdetu al diguzue? EZ!
      Baño atez atekue bai, ez? Ni ados sistemin ingun galdetu ein ber tzaigula herritarroi, baño arduradun politikun konpromisue birziklapena izen ber dulare bai. Ta datuek, datuek die beti!!
      Ez intentau iñorre engañatzeik atez atekuen ingurun galdetute. Esan horrek gero ze suposatzeun, hau da, inzineradorie. Galdetu hori nahi al deune!

      Eliminar