2012/09/25

AZKOITIKO UDALAREN KONTUAK SANEATUAK DIRA

Pasa den Ostiralean, gaur egun udaletxean gauden zinegotziak, aurreko legealdietan izan diren batzuk eta Azkoitiko EAJko juntako hainbat kidek emaniko prentsaurrekoa dakarkizuet.
Bertan BIDEA EGINEZ en 5. alea aurkeztu genuen. Beste aleekin egin ez dugun bezala, 5. honek aurkezpen berezia behar zuela iruditu zitzaigun zeren jada heldu da Azkoitiko udalera, Herri Kontuen Euslak Epaitegiak egin duen 2010 urteko auditoria. Prentsaurrekoan esan nuen bezala, bi alor aztertu ditu nagusiki, alde batetik, udalak aurrera eraman dituen prozeduren legalitatea eta bestetik, udalaren eta bere erakundeen egoera ekonomiko finantzieroa.
Azken urtean Azkoitiko udalaren egoerari buruz entzun duguna kontutan hartuz 2 konklusio ateratzen ditugu:
Alde batetik, Udalak aurrera eramandako prozedurak, egun dagoen legalitatearekin bat egiten duela.
Bestalde, Udalaren eta bere erakundeen egoera Ekonomiko finantziazioari buruz, dituen betebeharrak edo datozen inbertsioak burutzeko ahalmena baduela.

Auditori gehienetan bezala, badira zenbait ekintza behar bezain azkar egin ez zirenaren puntualizazioak edo eta zenbait kontratazio beste era batera egin beharko liratekeenaren gomendioak. Hau horrela, Kontu Epaimahaiak txostenari alegazioak egiteko epea zabaldu zuen Irailak 18rarte eta
Azkoitiko EAJ k aurreko alkatearen izenean egin ditu bereak txostena egokitu dezaten.
Euskal Epaitegiaren Txostena Azkoitiko Udaletxean dago eta pentsatzen dut publiko egiten dutenean, nahi duenak ikusi eta irakurtzeko aukera izango duela.

Bestalde esan, Bidea Eginez aldizkarian ikusi ditudala zenbait errata, hau da, esaldiak jartzen direnean txostenaren orrialde batzuk ez daude ongi baina bertan daude eta irakur dezakezue. Bestalde baita ere Zorraren portzentajean ere ba dago errore bat, hau da, % 5 jartzen du % 10 jarri beharrean, beraz, 75 euro izan beharrean 150 euro lirateke. Dabilenari gertatzen zaio ta gaizki dagoela onartzen dugu. Ia 20 miloi euroko aurrekontu kontsolidatuaren gainean 2 milioiko zorra.

http://erlotelebista.com/index.php?option=com_hwdvideoshare&task=viewvideo&Itemid=8&video_id=515http://erlotelebista.com/index.php?option=com_hwdvideoshare&task=viewvideo&Itemid=8&video_id=515

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/09/25/vecinos/urola-erdia/los-tribunales-concluyen-que-las-cuentas-de-azkoitia-estan-saneadas

http://azkoitia.hitza.info/2012/09/24/eajren-arabera-kontu-auzitegiak-ebatzi-du-udalak-jarduera-ekonomikoa-behar-bezala-bete-duela/

5 comentarios:

  1. ordun, nere burua aklaratzeko:

    ¿zenbat milioiko zorra dauka Azkoitiko Udalak? ze urtetan egindakoa? Zeinen erantzunkizuna da orduan?

    danetik entzun dugu ta ezdakit egia zein dan.

    mila esker

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupa Anonimo,
      Datu errealak emango dizkizut:
      2002/02/05ean eskatutako eta 2013/02/15ean amaitzen den Kreditua. Guztira 751.265,13 €
      2003/01/21ean eskatutako eta 2014/01/21ean amaitzen den Kreditua. Guztira 1.800.000 €
      2003/02/14ean eskatutako eta 2015/02/14ean amaitzen den Kreditua. Guztira 3.740.000 €
      2009/01/21ean eskatutako eta 2024/01/21ean amaitzen den kreditua. Guztira 1.430.000 €
      2009/12/30ean eskatutako eta 2024/12/30ean amaitzen den Kreditua. Guztira 8.000.000 €

      Hauek dira Azkoitiko udalak aktibo dituen kredituak.
      Honek esan nahi du, urtean, Kapitalaren amortizazioa + Interesak kontutan hartuta, 2.000.000 € ordaintzen ari dela. Ikusten duzunez, datorren urteko Otsailean lehen kreditua ordainduta geratuko da eta 2014ean bigarrena ere ala geratuko da. Kontutan izan Udaleko Aurrekontu kontsolidatua ia 20 milioi eurotakoa dela, beraz, horregatik nioen, zor erreala, hau da, urtean ordaindu behar duena %10ekoa dela.

      Eliminar
  2. Mila esker Mikel, Berriz re aurrekoa.

    Zure datuen arabera beraz, 15.721.265,13 €ko zorra dauka udalak, ezta?? (zuzendu gaik ari banaiz)

    2012ko 12.201.000€ ko aurrekontuaren aurrean, ezta?? (hau udaletxeko WEBatik atera det)

    Eta zenbat betebehar dauzka Azkoitia Lantzenek? zenbat obra egin behar ditu derrigor eta horien kostua jakitea eskertuko nizuke, mesedez.

    Gehien bat zorra dena kontutan hartzeko, ze naiz eta diru zorra ez izan, betebehar horiek pagau beharko dira, ezta??

    Mila esker.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

      Eliminar
    2. Azkoitiko udalak, hainbat eta hainbat zerbitzu ematen ditu. Batzuk udaletxe bezala eta beste batzuk udaletxeak sortutako erakunde gisa: Argiteria, kale garbiketak, etxez etxeko laguntzak, Ludoteka, gazte-leku, San Jose egoitza, Elkargunea, Azkoitia Lantzen etab etab luze bat.
      Dakizun bezala, udal aurrekontuak BETI bateratuak onartzen dira, hau da, kontsolidatuak eta 2012 urte honetan ez dira 12 miloi izan, ia 20 milioikoak izan dira.
      Azkoitia Lantzenek ez du zorrik baina bai betebeharrik, ondo diozun bezala, baina betebehar hauei frente egiteko ditu dituen aktiboak (lurrak, sarrera aukerak, etab), beraz, ezin da bata bestearekin nahastu.
      Euskal Kontuen Auditoria bat pasa berri du Azkoitiko udalak eta bertan jartzen du Azkoitia Lantzenek dituen Aktiboak eta betebeharren arteko diferentzia positiboa dela ia 920.000 eurotakoa.

      Eliminar