2012/11/19

EAJ-PNVREN 2013KO UDAL AURREKONTUETARAKO PROPOSAMENAK

Behin Azkoitiko Udalak 2013ko Zerga eta Tasak onartu ondoren, datorren asteetan aurrekontuak onartzeari ekin beharko dio. Honetarako EAJ-PNVtik gure irizpide zein proposamenak helarazi dizkiegu oposizioko alderdi zein Udal Gobernuari.

Aktibitate ekonomikoa sortzeari dagokionean, Azkoitiko Merkataritza sustatzeko ekintza zein partida guztiak defendatuko ditugu; esaterako, Iraurgi Lantzen edota Loiola Berrikuntza Fundazioaren partidak, azken egunotan bailararen ekintza ekonomikoa sustatzeko estrategikoa den enplegu plana aurkeztu berri dutenak. Bestalde, lehen sektorearen inguruan, auzo eta baserrien dinamizaziorako ekintza planean zehazturiko ekintza guztiak defendatuko ditugu.

Krisi garai honetan, Azkoitiko EAJ-PNVtik gizarte politika zein aktibitate ekonomikoa sortzen duten partidak mantendu eta sustatzea lehenesten dugu.

Bizi kalitateari dagokionean, besteak beste irisgarritasunaren inguruko bi proiektu defendatzen ditugu. Batetik, bere egunean alderdi politiko guztion adostasuna lortu zuen Musika eskolaren berritzea, berau izanik irisgarritasuna bermatzen ez duen Azkoitiko udal eraikuntza bakarra, igogailua jarri eta sarrera irteerak hobetzea proposatzen dugu. Honez gain, eta bertaratzen den ikasle kopurua ikusirik, sotoa egokitu eta bertan ikasgela gehiago ateratzea proposatzen dugu.
Bestetik, Floreaga auzorako irisgarritasuna hobetzeko proiektua egitea beharrezkotzat jotzen dugu. Jakin badakigu, ez dela datorren urtean exekutatuko den obra bat, baino gutxienez bertako bizilagunekin proiektua erredaktatu daiteke, igogailua jarri eta espaloien berritzea bertan txertatuz.
Bukatzeko esan, egin ditugun proposamen guztiak gure programan agertzen direla eta krisi garai honetan negoziaketarako eta ahal den neurrian konponbide zehatzak bilatzeko prestutasuna agertzen dugula, beti ere azkoitiarron beharrei erantzun ahal izateko.

Egunkarietan izaten ari den oihartzuna ikusi nahi:

1 comentario:

  1. Apa Mikel,
    Krisi garaxen prioridadik jarri
    Hori egin dezutela emateu..ondo.
    Beste iñona ez diat ez ikusi ta ez attu.
    Ba ote dakibe zer egin ber deben?

    ResponderEliminar