2012/12/28

HERRIRA PLATAFORMA AURKEZTEN ARI DEN MOZIOAREN AURREAN EAJ/PNV REN IRITZIA

Azken hamarkadetan, euskal herritarren gehiengoak, pertsona ororen giza eskubideen errespetua aldarrikatu eta eskatu du, zalantza gabe arbuiatu dituelarik berauen edonolako urraketak eta elkarrizketaren alde egin du gatazkak konpontzeko tresnatzat hartuz.

Euskal gizarteak demokrazia eta etika eskatzerakoan izan duen  iraunkortasuna erabakiak hartzera bultzatzeko ezinbestekoa izan da,  guztioi aro berri bati ekiteko aukera emateko. Indarkeriaren ondorioen aurrean, biktima eta presoen aurrean, neurri berriak ezartzeko eta oinarri demokratikoak ez besterik erabiliz, gatazka politikoa konpontzeko aukerari heltzeko denbora.
 
Gaur, eta alferrikako min eta sufrimendu urte guzti hauen ondoren:

1.-   ETA-k Aieteko manifestuari erantzunez, behin betiko ekintza armatua utzi izana adieraztea, aintzat hartzen dugu.

2.- Berriro diogu beharrezkoa izango dela, adiskidetzean, aitorpenean, konpentsazioan eta biktima guztien laguntzan aurreratzea, sortutako mina aitortuz eta pertsonen eta gizartearen zauriak sendatzen lagunduz.

3.-  Euskal presoak jasaten ari diren  bere oinarrizko eskubideen urraketen aurrean, Eusko Legebiltzarrak, 2006ko urriaren 6an, euskal presoen eskubideen defentsarako konpromisoari buruz onartutako hau berresten du:

•        Presoak euren gizarte eta familia-ingurunetik gertuagoko kartzelan egon behar dute.

•        Espainiako espetxe erakundeei euskal preso guztien oinarrizko eskubideak errespeta ditzala.

•        Eritasun larriak jasaten dituzten presoei berehala 92. artikulua aplikatzea eskatzen da.

•        Legearen aplikazio positibioa egin dezala , eta, hala, zigorraren parterik handiena betea duten eta legearen arabera baldintzapean aske egon daitezken preoak, askatuak izan daitezela.

•        Espainiako Gobernuari, ahalik eta lasterren eskualda diezazkiola EAEri espetxeei buruzko eskumenak  eskatzen zaio.

•        Aldarrikatzen du giza eskubide guztiak inolako salbuespenik gabe defendatzeko konpromisoa, baita herritar guztiak, preso daudenak ere bai, eskubideez eta askatasunez, politikan parte hartzeko eskubidea barne, baliatzea bermatu beharra ere.

7 comentarios:

  1. hau dena zergaitik ez zenuten plenoan esan.

    Plenoan ixilik eta hemen idatziak jarri?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Mozioa Bilduk aurkeztu zuen Herrira Plataformaren izenean.
      Hilabete gutxitan bigarren mozioa Euskal Preso Politikoen eskubideen alde.
      Plenoan argi gogoratu nion Bilduko bozeramaileari nahi degunean adostasunak lortzen badakitela.
      Urriko plenoan, proposatu zen testuari "hitz bat" aldatzea eskatu genien gure aldeko botoa emateko eta ez ziguten onartu. Aurreko Osteguneko plenoan "giza eskubideen aldeko mozioan" hainbat hitz aldatzea Bilduk berak eskatu ta denon artean onatu genuen.
      Zergaitik euskal preso politikoen eskubideen aldeko mozioek ez dute aldaketarik onartzen ?
      Oinarrian eskubide guztien alde egonik, ezinezkoa zitzaigun aukezturiko mozioaren aurka egoterik baina bada garaia, ikuspuntu ezberdinak daudela onartu ta testu bateratuak lortzen saitzeko.

      Eliminar
    2. AITZAKIA!!

      Orain dela gutxi "terrorismoa" astero edo hilabetero kondenatzen zenuten.

      Honek, lehenengo mailako eta bigarren mailako giza eskubideak daudela erakusten du. Behintzat zuentzako.

      Aurretik onartu zen mozioa, PSE eta Bilduk momentu batetan adostu zuten, giza eskubideak denontzat eta euskal gatazkaren biktima guztiak errekonozituz. Zuek berriro ere ixilik.

      Gatazkaren ondorioak konpontzeko momentua da. Bakea denon artean eraiki behar dugu. Eta PNVk ezin du bere erantzunkizuna ekidin.

      13 preso gaixo, 77 kondena beteta kartzelan jarraitzen dute, 665 preso danera. Ez al dira nahiko arrazoi mozio txiki bat onartzeko. Keinu bat egiteko. Ez presoen alde. Kulparik ez duten senideengatik.

      Legeak agintzen duelako:
      -Preso gaixoak etxera
      -Kondena beteta daukaten presoak Etxera
      -Euskal Preso guztiak, Euskal Herrira



      Eliminar
    3. Kaixo Anonimo,
      2006ko Urriko Legebiltzarrak onarturiko deklarazioa jarri dut gai honen ildotik.
      Aitzakiak Aitzaki, garai hartan ere EHAKek ez zuen debate horretan parte hartzerik nahi izan (begiratu hemeroteka) eta PSEko 4 kide Legebiltzarrera ez joateak ekarri zion Ibarretxeren gobernuari testu hau
      aurrera eramateko bidea.
      Erantzukizuna, bakoitzak berea!!
      Euskal Herria ez da atzo jaio, aurretik ere Euskal Herria egon bazegoen.
      Terrorismoaren aurka edo eta edozein eratako Gisa Eskubideen aurka egon da
      EAJ bai gaur eta bai atzo, beti!!
      Noski guztion ardura dela datozen urteetan dugun erronkan lan egin eta
      asmatzea.
      Izan dadila guztien eskubideen errekonozimendua, ez batzuna bakarrik.

      Eliminar
  2. Ia ba Mikel, zentrau pixket.

    Historian atzera joanda, 1989 ere badago, PSOE eta PNVk dispertsioa adostu zuten urtea da hori.
    http://www.elmundo.es/elmundo/1998/febrero/12/nacional/pnvpresos.html

    Egibar, 1992: http://elpais.com/diario/1995/11/29/espana/817599607_850215.html

    Etabar luze bat...

    Historia, historia da. Bakoitzak bere ibilbidea dauka eta bere erantzunkizuna. Por supuesto hori ez du inork ukau.

    Nik esan detena da , Gatazkaren ondorioak konpontzeko momentua dela eta Bakea denon artean eraiki behar dugula. Eta PNVk ezin duela bere erantzunkizuna ekidin. Ez PNVk, ez PSOEK ezta Ezker Abertzaleak ere!

    Baina zerk eraman zaitue abstentziora? Zeba ez zenuten gaia plenoan eztabaidatu? Alderdi bakoitzak bere iritzia eman zuen, baina zuek iritzirik ez!

    Honekin eztabaida bukatutzat emanten det. Gatazkaren ondorioak konpontzeko momentua da. Desarmea, biktimak eta presoen etxeratzea ezinbestekoa da normalitate bat eduki ahal izateko.

    Guztion artean adosteko momentua da, baina, zein da PNVren jarrera-planteamentua presoen gaian?

    Benetan, PNVren planteamendua zein den gustatuko litzaidake.
    Mila esker.

    ResponderEliminar
  3. Ya esta bien.
    Nuevas palabras, misma estrategia. O con nosotros o contra nosotros!
    Independientemente de los derechos que tiene todo ser humano y en particular los presos politicos, ¿por que seguimos con la vieja estrategia?
    Hace pocos años murio no muy lejos de Azkoitia la ultima victima de ETA. Delante de la oficina en donde trabajaba y era dueño. ¿ Cuando va la Izquierda abertzale proponer una mocion condenando dicha matanza? ¿o es que como siempre los derechos los tienen "sus" amigos?
    No se como fue el pleno que se menciona pero vamos a seguir con la estrategia " conmigo o contra mi"?
    Hay cientos de desaucios, personas muriendo cada segundo en el mundo,... el que una persona no vaya a una manifestacion hace que este contra el lema de la misma?
    Que se dejen de una vez de pensar que son el pueblo, que se dejen de una vez de intentar manipular la realidad.
    En una entrebista hace poco Txema Montero decia que el no iba a ir a la manifestacion, Aintzane Ezenarro tambien fue bastante critica con la manifestacion,...¿ se desconfia de estas personas respecto a lo que piensan sobre el derecho de los presos? pues eso !!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Anonimo 15 de enero,

      No manipules. ¿Que tienen que ver el tocino con la velocidad?

      No utilices el conflicto con la intencion de obtener el monopolio del sufrimiento, porque victimas hay muchas y sufrimientos tambien. La Izquierda Abertzale hablo en su momento sobre esta y otras victimas, reconociendo sus propios errores publicamente, cosa que el resto no ha hecho. ¿Estan todos los partidos polticos dispuestos a asumir sus responsabilidades y sus actuaciones en el conflicto? Por el momento parece que todos no.

      http://www.deia.com/2012/02/27/politica/euskadi/la-izquierda-abertzale-pide-disculpas-a-las-victimas-por-la-humillacion-y-dolor-causados

      Volviendo al tema del blog, nadie le ha dicho al PNV con nosotros o contra nosotros. Ni mucho menos. Si tu has entendido eso, pues tienes un problema. Miratelo.

      Si todos los partidos tienen claro que ha habido un conflicto armado (y no solo por parte de ETA), es el momento de reconocer que hay dos partes, reconocer todas las victimas, empezar a solucionar las consecuencias que ha tenido ese conflicto, entre otras cosas, presos, etc...con el objetivo de que esto no vuelva a pasar.

      Lo unico que se le ha dicho al PNV es que ya basta de excusas. Que clarifique su posicion ya que nadie sabe cual es su postura en este tema. A, B, o C, pero que diga algo, porque hasta el momento se ha estado dedicando a callar. Callar y no hacer nada.

      LA IA nose, pero las 115.000 personas que asistieron a la manifestacion si son pueblo. Haciendo una regla de tres, esta manifestacion en Madrid habria reunio a 1.450.000 Por lo menos las reivindicaciones son para tener en cuenta.

      Un saludo.

      Eliminar