2013/03/07

2013AN ASKO EGIN DAITEKE!

Gaur iluntzean, Ogasun Batzordearen ostean, Azkoitiko EAJtik, 2013rako egin ditugun proposamenak aurkeztu ditugu. Orain arte egin dugun bezala, hiru irizpide nagusi jarraituz:
 1. Azkoitiko Promozio Ekonomikoa sustatzea: Legealdi hasieran aurkeztu genuen dekalogoaren baitan, batik bat alde zaharreko merkataritza egoera biziberritzeko dinamizazio plan bat egitea.
 2. Gizarte Zerbitzuak mantentzea: benetako beharra duten herritarrei laguntza guztiak mantentzea.
 3. Azkoitiarron ongizatea bermatzeko, zerbitzuen kalitatea bermatzea: Baztartxo eta Elkarguneko teilatuak konpontzea, Kultur Etxea berriztatzea, Elkarguneko Kantxa berritzea, Musika Eskola berria egitea, Floreaga auzoko irisgarritasunaren inguruko azterketa garatzea.
video
     Aurkeztu ditugun proposamen guztiak ekonomikoki bideragarriak dira, eta alderdi guztiei zein Udal Gobernuari helarazi dizkiegun emendakinetan garbi gelditzen da. Gure ustez lehentasun kontua da eta argi erakutsi dugu, Kreditu Globalean, Plan estrategikoan eta Atzerritarrentzako dirulaguntzetan egindako gorakadak murriztuz, gure proposamenak egin daitezkela.

   2 urte hauetan askotan entzun dugu Azkoitiko Udalak dirurik ez duela, eta harrituta gelditu gara, 2012ko kontuetan 505.000€ gastatu gabe utzi dituztela ikustean. Aurrekontuetan partida batzuk izendatzen dira lan batzuk aurrera eramateko eta hau gastatzen ez bada hurrengo urterako gelditzen da:
   - Udal argiteriaren mantenua: 35.000€ tik 22.016€ gastatu dira.
   - Ikastolako eraikuntzaren mantenua: 30.000€ tik 6.923€ gastatu dira.
   - Merkataritza ekintzak: 10.000€ tik 4.685€ gastatu dira.
   - Baserri bideak: 80.000€ tik 9.834€ gastatu dira.
   - Baserrietako postontzi eta seinaleak: 2.000€ tik ez da batere gastatu.
   - Hiri-altzariak: 40.000€ tik 13.200€ gastatu dira.
   - ...

   Azkenik esan nahiko genuke, 2014ra begira 700.000€ko diru sarrera espero dela Azkoitiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin duen zorra ordaintzea bukatzen duelako, eta honi esker aurrera eraman ahal izango direla aurten onartuko ditugun obretako batzuk.

HITZAn        DIARIO VASCOn     NOTICIAS DE GIPUZKOAn



No hay comentarios:

Publicar un comentario