2013/04/19

AZKOITIKO EAJ/PNV K CORRUGADOS AZPEITIAKO LANGILEEK AURKEZTUTAKO IDATZIAREKIN BAT EGIN DU.

Pasa den Asteazkeneko batzordean,  enpresa ez ixteko  adierazpen hau onartu genuen Udaleko bozeramaileen batzordeak:

- Azkoitiko Udalak bere elkartasuna adierazten die Corrugados Azpeitia enpresako langilei.

- Azkoitiko Udalak, enpresaren itxierak eskualde zein herri honen biztanleentzat ekar dezaken kaltea kezka handiz ikusten du eta, horregatik, enpresak lanpostuak manten ditzan, itxieraren aurka agertzen da.
- Azkoitiko Udalak, enpresari itxieraren erabakia bertan behera utz dezala eta negoziazioarekin jarrai dezala eskatzen dio.

- Azkoitiko Udalak, egoera larri honi irtenbide on bat lortzeko saiakerak egingo ditu eta, horretarako, beste instituzioetan, hau da, Gipuzkoako Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan, behar diren gestioak egiteko konpromisoa hartzen du.

- Azkoitiko Udalak, enpresa zabalik mantentzeko eta lanpostuak defendatzeko langileek egin behar dituzten ekimen sindikalak eta sozialak egin ditzaten bere esku dagoen laguntza logistikoa eta materiala emateko konpromisoa hartzen du.

- Azkoitiko Udalak, apirilaren 20an, itxieraren aurka eta lanpostuen aldeko helburuekin Azpeitian egingo den manifestazioarekin bat egiten du.

- Azkoitiko Udalak, hartutako erabaki hauen berri helaraziko die herritarrei eta, era berean, Alfonso Gallardo Taldeko zuzendaritzari, Enpresa Batzordeari, Gipuzkoako Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario