2013/07/17

Gaur goiza Matia Fundazioan pasa dugu beren lana gertuagotik ezagutzeko aukera paregabea izan dugularik. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiet bertako langile guztiei jasotako harreragatik, batik bat, goiz guztian gurekin egon diren Aitziber eta Anari.










Goizak bi zati izan ditu, alde batetik Fundazioaren nondik norakoazk azaltzeko bilera batean izan gara eta gero beren Rezola egoitza bisitatzeko aukera izan dugu. 

Lehenengo zatitik bi proiektu nabarmendu ahal ditugu, batetik, Etxean Ondo proiektua, nagusien etxeetan zein egoitzetan aurrera eramaten ari direna eta bestetik Euskadi Lagunkoia.

 
Etxean Ondo proiektua, Miguel Leturiak aurkeztu digun arren, zuzenean Julian Rezola egoitzan ikusteko aukera izan dugu eta bertan ikusirikoa neuk azaltzea baino sarean aurkitu dudan bideo hau txertatzea esanguratsuago izango zaizuela iruditu zait.


Azkenik Euskadi Lagunkoiaren proiektua aipatuko dizuet, oraindik Azkoitian ezartzen hasi ez dena, baina gure ustez, oso interesgarria dena, guztiontzat herri hobeago bat egiteko, adinekoen parte hartze zuzena sustatuz. Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) bultzatutako ekimenean oinarritua dagoen proiektu hau, Eusko Jaurlaritzak Finantzatu eta Matia Fundazioak koordinatzen du. Herrietan aurrera eramateko prest dago eta gainera Udalentzat doakoa da. Beronen webgunea uzten dizuet informazio zuzenagoa nahi duzuenontzat. www.euskadilagunkoia.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario