2014/06/26

LOMCEri EZ!!!

Atzo, nahiz eta Bilduk alde ez bozkatu, LOMCEren aurkako ondorengo mozioa onartzea lortu genuen:

1. Azkoitiko Udalak euskal hezkuntza sistema osoa defendatzeko konpromisoa hartzen du, arlo horretan eskumena duten  gainontzeko euskal erakundeekin batera, gure eskumenak babesteko lan eginez, eskumen horiei esker, esfortzu eta lanarekin, gure europar ingurunearen batez bestekoaren adinakoak edo eta are handiagoak diren kalitate-indizeak lortu baititugu.

2. Azkoitiko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Euskadiren autogobernua defendatzen jarrai dezala eta eskura dituen neurri guztiak har ditzala LOMCEk euskal hezkuntza sisteman izan dezakeen eragin negatiboa minimizatzeko.

3. Azkoitiko Udala Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean arituko da LOMCE saihesteko martxan jartzen dituen ekimenetan, beti ere, ikasle eta irakasleen segurtasun juridikoa bermatuz

4. Azkoitiako Udalak Euskal Hezkuntza Sistemari egonkortasuna emateko beharra ikusten du eta ez du begi onez ikusten indarrean dagoen marko legalaren aldaketa. Dena dela eta edozein legearen eraldaketak hezkuntza komunitatearen akordio zabalarekin kontatuko beharko luke hasteko, eta gero nola ez  giza eta politikako eremuen kontsentsuarekin ere

No hay comentarios:

Publicar un comentario