2011/07/15

BILDUREN GELDIALDIAREN AURREAN, EAJK OPOSIZIO ERAIKITZAILEA EGINGO DUGU

Atzoko pretsaurrekoan esandakoa uzten dizuet...

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu gaur hemen gurekin zaudeten zinegotzi eta alkate ohi guztioi. Baita gurekin batera EAJren hautagai izan zareten lankideoi ere. Benetan harro sentitzen gara  honelako alderdi baten babesa sentitzean. Eta honekin batera esan nahi dizuet daukagun herria zuek eginiko lanari esker daukagula eta harro sentitzen garela Azkoitiar izateaz.
Maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzek, oposiziora eraman gintuzten, eta guk emaitzak onartu eta lan egiteko bide berriari ekin genion. GUk argi eta garbi baitaukagu hemen programa bat aurrera eramateko gaudela eta gobernutik nahiz oposiziotik gure egitekoa programa hau garatzea dela. Beraz oso argi daukagu oposizio konstruktibo bat egingo dugula! ETA EGITEN HASIAK GARA IADA!!!!! Prentsaurreko honek  egiten ari garenaren berri ematea besterik ez du helburu.

Azken egunotan udal antolamendu berriaren eraketa prozesuan murgildurik ibili gara eta prozesua asteartean ospatutako plenoarekin amaitu genuen. Gustatuko litzaiguke plenoan harrigarriak iruditu zitzaizkigun intentzio edo jarrerak adieraztea:

1.goa zuzenean HERRITARREN PARTE HARTZEAREKIN lotuko nuke. San Jose egoitzari dagokionez, bertako juntan egon behar duten zinegotzien kopuruak adosten ari ginela BILDUk eginiko proposamenean, bertan dagoen herritarren parte hartzea kentzeko asmoa adierazi zuen eta AZKOITIA BAI taldea ideia honen alde agertu zen.  Herritarrek beraien diruarekin eraiki zuten fundazion, herriarren ordezkaritza kendu? Hori al da herritarren parte hartzea bultzatzeko duzuen bidea?

Gai berdinarekin jarraituz, Alkatetzatik aurkeztutako proposamenean, Azkoitia Lantzeneko kontseiluan, herriak eman diena baino ordezkaritza gehiago izatea proposatu ziguten. Eskerrrak hemen oposioan gauden alderdiok EAJk eginiko emendakina bozkatu eta hauteskundeetako emaitzen proportzioak mantentzea onartu genuela.

Alkatetzatik, oraingoan ere AZKOITIA BAIren laguntzarekin, komisio kopurua igotzea eta bertan parte hartzeagatik jasotzen diren dietak jeistea erabaki dute. Ez dugu ulertzen krisi egoera batean kosteak igo eta egunerokotasunari eraginkortasuna kentzeak nora garamatzan.

Honen ondorioz, guk argi daukagu zein den gure papera eta guk oztopoak gainditzeko indarra daukagu. Honen adierazle garbia daukagu AZKOITIA LANTZEN. Bihar astebete elkartu ginen BILDUrekin plenorako zuten proposamenaz hitz egieko eta bertan AZKOITIA LANTZEN eko Karguak ez hartzea erabaki zutela adierazi ziguten. Guk honen aurrean gure ARDURA, KEZKA eta bertan hartu beharreko erabakien URGENTZIA azaldu genizkien, eta ZORIONEZ plenoan karguak hartzea erabaki zuten, nahiz eta lehen esan dizuedan bezela ordezkaritzaren proportzioak guk ezarri beharra izan.

AZKOITIA LANTZENen 3 erabaki daude urgenteak direnak eta motz motzean azaltzen saiatuko naiz:

Alde batetik EGINO BERRI eremua eta BERNARDO ECENARRO empresa.
Aurreko legealdian hasita dauden seilatze lanak amaitu eta lizentzia ematea besterik ez da falta. Honela lur kontaminatuen eremua berreskuratu eta 1oo langiledun empresa Azkotira ekartzeaz gain, udalak eginiko inbertsioa berreskuratzeko.

Bestaldetik, INTSAUSTI EREMUAren garapena.
Hemen pliegoak onartu behar dira eta behin onartuta lur industrialen kudeaketa, ondoren 225 etxebizitza, 120 babes ofizialekoak, eraikitzen hasi ahal izateko.

Eta etxebizitzekin jarraituz, TXALON ERREKAko eremua.
Bi eremu hauen kudeaketa egokiarekin Azkoitiko Udalak sekulako lur publiko patrimonioa lortzen du eta orain lorturiko akordioak aprobetxatu eta konponbidea eman behar dio alkateak.

Esan bezala 3 gai hauek egun hauetan konpondu beharrekoak dira eta honek esfortzua eskatzen du eta ez du uzten irailerarte itxaroten.

Guk uste AZKOITIA LANTZENekoa adibide garbia dela gure politikaren norabidean, guk ez dugu kritika soilean sinesten, guk kritikak AZKOITIAK aurrera egin dezan egiten ditugu, eta hasieran esan dizuedan bezela gu hemen gure programa aurrera eramateko gaude eta Azkoitia Lantzenen egiten ari garen bezela Zumarragako bidean, Xabier Munibe Ikastolaren eraikuntzan, edota beste hainbat proiektutan guk lanean jarraituko dugu, oposiziotik baino Azkoitiko Udalaren barruan.

Eskerrik asko

2 comentarios: