2011/06/28

EUSKARA MUNDUAN, EUSKARA AZKOITIAN

   Gaur gure herrian bi hitzaldi izan ditugu gure hizkuntzaren inguruan. Goizean Inmigrazio teknikariak bidalitako gonbidapenari erantzunez, Yolanda Larrañaga, aurreko legealdian euskara, hezkuntza eta berdintasunerako zinegotzi izen dena bertaratu da:
    
   "Argazkian ikus dezakezuen bezala, Joxe Begiristain euskara teknikaria izan da hizlaria eta oso hitzaldi interesgarria eman du. Egia esan bertaratu garenon artean hutsune nabarmenak ikusi ditugu, udaletxetik euskara teknikaria eta ni neu bakarrik hurbildu baikara. Bestalde herritarren artean ere Azkoitiar gehiago espero nituen bertan, batik bat gaiaren garrantzia eta dugun egitekoa ezaguturik."








Arratsaldean aldiz, Maxixatzenek antolaturikoa izan dugu eta oraingoan Yolanda Larrañaga eta Mikel Juaristi bertaratu dira gure taldetik: "Oraingo honetan bai udal ordezkari eta baita herritarren aldetik ere, parte hartzea handia izan da, emaileek ere aipatu dute pozgarria dela honelako hitzaldi batean hainbeste pertsonak interesa dutela ikustea. 3 izan dira hizlariak, Jon Sarasua, Flor Canche eta Arturo Muyulema eta bakoitzak bere herriko errealitatea gerturatu digute."
     "Gure errealitatean zentratuz, Jon Sarasuak lau idei nagusi azpimarratu ditu. Hasteko gure gizarteak erronka handiak dituela gogorarazi digu eta tresna gutxi, baino bestalde baloratzeko dela azken 50 urteetan eginiko ibilbidea, mundu mailan eredugarria, eta honek izan behar duela ABIAPUNTUA. Jarraidura eta Irekiduraren arteko OREKA behar beharrezkotzat jo du Jonek, transmisioarekin jarraitu, tradizioan bakarrik gelditu gabe, eta euskararen ateak zabaldu, ondokoen kopia hutsean erori gabe. Hirugarren puntuan MOTIBAZIOA aipatu du, gaur egungo gizartean euskaldun izan nahi duenak, koste edo ahalegin handiagoa egin behar baitu. Amaitzeko NAZIOARTEKOTASUNAZ hitz egin du, pentsatzen dugun baino lehengusu gehiago baititugu munduan antzeko arazoak pairatzen dituztenak."

Yolanda eta Mikel

No hay comentarios:

Publicar un comentario