2011/10/28

2012 rako ORDENANTZA FISKALAK


     Pasa den Ostegunean onartu dira 2012rako tasa eta zergak. Berauen eraketan, EAJ/PNVk hainbat proposamen eta kriterio adierazi ditugu eta nahiz eta batzuk onartuak izan diren, badira zenbait gauza harridura sortu eta kontrako bozka ematera eraman gaituenak.
     Alde batetik, krisi garai honetan, azkoitiko enpresek ordaintzen duten zergen gainean, Bilduk %10,4 ko igoera ezarri die.
     Eraikuntzako zergetan eta baserri mundua bultzatu nahian, baserrietan obrak egiterako orduan %95 eko bonifikazioa zuten, baina agrarian altan dagoenei bakarrik aplikatzea erabaki dutenez, herriko baserritar gehienak, bonifikazio hauetatik kanpo utzi dituzte.
     Elkarguneko prezioekin berriz, ez dute jaitsiera nabarmenik planteatu, berauetatik udalak izango duen errekaudazioa zerbait igo baizik. Bilduko zinegotzi batek, Ogasuneko komisioan esan zuen bezala “Makillaje“ bat besterik ez dute egin. Prezio gehienak mantendu dituzte eta nahiz eta arlo batzuetan zerbait jaitsi duten, 6 eta 12 urte arteko 476 neska mutilen hiruhilabeteko prezioa igo dute, hau da, urtean 48 euro gehiago ordaindu beharko dute bakoitzak.
     Elkarguneko kide izanda Ludoteka zein Baztartxoko deskontuak kendu dituzte. Honela, ludotekako haurrek (6-12 urte), datorren urtetik aurrera %100 eko igora izango dute, hau da, 30 eurotik 60 eurotara.
     Uraren tasari dagokionez eta azken urteetan ezker abertzaleak izan duen ilegalak diren diskurtsoa alde batera utzi eta tasen oinarriak onartuak izan dira.

17 comentarios:

  1. Ba al laike !!
    Baserritarrei obrak egiteko laguntzak kendu ??
    Umeentzako elkarguneko kuota %66 igo ??
    Ludotekako eta zineko sarreren bonifikazioak kendu ??
    Enpresei impuestuk %10 ixo ??
    ....
    Honek ez dauke BILDUk egin duen kanpainan esan digunarekin zer ikusirik... nerekin bukau debe !!
    Gainera Kopetek ( Azkoitia Bai ) lagundute ??

    ResponderEliminar
  2. Badeuzte kejie ta desditxie.Nola nai dezute prezixuk bajatzie 12 milloi euroko zorra dagoenien ayuntamientun.
    Ez dago beste herrik gipuzku osun habitante bakoitzeko zorra aiñ altue daon herrik.
    Mikel herentzi earra laga zenuten sartu dan jende berrixentzat ta batipat azkoitiko herrixei,hori hola izenda atrebiu eitte zea laguntzek ez daudela ta prezixuk ez diela bajau esaten.....hola ez dago ibiltzeik mikel.
    Zeuek eindekue kontuten euki ber da zeoze kritikatzeko ordun.
    Nere gizona zure artikulue letute ez da gozuatik jarri,batzokire jun ber dula esate zun zuetako kontzejal baten bille kristonak esateko,nere gizona ez da isiltzean hauetakue.
    Lotsa pixket eukitzen bazenukete zor hori ein dezuten pnv-ko kontzejalak zeuok pagau ber zenuteke 12 milloi euroko zor hori,guk ez daukeu kulpeik zuek eindeko derrotxe ta aldrabeskeixen kulpeik.
    Asi que Mikel a pagar!!!!!
    Espero publikauko zula nire mensaje hau zeren ez badakizu ere orain adierazpen askatasuna dago azkoitixen.

    ResponderEliminar
  3. Kaxo Milagros,
    Adierazpen askatasuna urte askotan ez da herri honetan egon “batzuk“ nahi zuten bezala pentsatzen ez bazenuen, bizkartzainekin ibiltzera derrigortuta zeundelako bizi osorako, eta hau, norbaitzuen ardura izango da, ez ?
    Udaletxeko zorra edo egoera finantzieroari buruz berriz, “batzuk“ horiek kaleratu duten informazio manipulatua ekiditeko:
    1. Azken urteotan Azkoitiko udalaren sarrerak % 24an jaitsi dira eta honek ez du zer ikusirik zorrarekin. Jaitsiera hau ez da gure udaletxekoa bakarrik izan, Gipuzkoako herri gehienak portzentaia antzekoan jaitsi dira eta hau krisi egoeraren eragina izan da.
    2. Azkoitiko udalak, urte honen amaieran 10,25 milioiko zorra izango du, hau da, dituen sarrera propioen %18,5 a. Zor hau, egin diren lur erosketa edo ekipamenduentzat erabili da eta ez zuk diozun derrotxe edo aldrebeskexek egiteko. Ea zein udaltxek duen Azkoitikoak duen patrimonioa bai Intxausti edo eta Txalon Errekako eremuetan!!
    3. Kreditua eskatu aurretik, plan ekonomiko finantzieroa egin behar izan zuen udalak eta berau Foru Aldundiak onartua izan zen dagoen limitetik (%25) behera geratzen ginelako eta berau ordaintzeko plangintza zehatza egin zelako.
    4. Zorra, azken finean, egoera ekonomiko baten indikadore bat da, kontua da zor hori bueltatzeko kudeaketa kapazidadea. Alemaniak bere Barne Produktu Gordinaren %87ko zorra du eta Espainiako estatuak berriz %75ekoa…nor dagoela hobeto esango zenuke? Kontutan izan, Azkoitiko udalak 2010ean 1.300.000 eurotako soberakina izan zuela.
    5. Sarrera gutxiago izanda, aurrekoek jakin izan dute kanpo finantziazioa lortzen herria ez gelditzeko eta hala, 32.200.000 euroko kanpo inbertsioak ekarri dira herrira: Onartxo Industrialgunea, Belar artifizialezko futbol zelaia, Oteiza Frontoiak, Txalon errekarako sarrerako biala, San Jose Egoitzako eraberritze lanak, bidegorriak, etbar finantzatzeko.
    6. Hau horrela izanik, idatziriko artikuluan, Azkoitiko udalak hartu dituen erabakien informazioa besterik ez da izan eta ez zuk diozun bezala kejie eta desditxie. Kontutan izan, alderdi bakoitzak, bere kanpainan, zer egiteko asmoa zuen adierazi zuela, eta badirudi, harturiko erabakiak ikusita, oraingo udal gobernua, adierazi zituen konpromisoekin ahaztu egin dela.
    Bakoitzak hartzen dituen erabakien arduradun izan behar du eta erabaki gogorrak hartu behar dituela ikusi, eta aurreko legealdiko kideei ardurak pasatzea, ez da batere “etikoa“.

    ResponderEliminar
  4. Egunon.Esan dezuna informazio manipulatuarena diariovascon herri guztien zorra zenbatekoa zen agertu zen eta azkoitia 12 milloi zorrarekin agertzen eta ez zegoen 10.000-20.000 biztanle dituen herririk horrelako zorrik zuenik,herri asko ia zorrik gabe edo beste asko zor gutxikin agertzen ziren asi que ez det uste manipulatua egongo zenik informazio hori.
    Esaten dezuna azkoitiko udaletxeak patrimonio haundia duela,txalon erreka(barrio francon) lurrak izatea ez det uste diru geiegi balioko duenik,edo han daude akaso herriko etxe garestienak??
    Intxaustiri berriz esaten dezuna,ikusita zertarako ibiltzen dezuen intxausti.........han sartu zenituzten iraurgi lantzenekoak,ezertarako balio ez duena por cierto eta dirua harrika botatzen dena beraiekin.
    Balio duen gauza bakarrarako da empresa bat montatu nai duen jendearentzat ba informazioa izateko laguntzak eta nola lortu eta baita ere lanbideko langabetuentzat,hau honela pertsona bakarra egonda nahikoa izango litzateke beraiei arreta emateko eta ez iraurgi lantzeneko jende hori.
    Empresa desberdiñeko zuzendariekin hitz egin det eta esan zidaten alper alperrik dagoela hori,ideia surrealista asko baiño praktikan ez duela ezertarako balio beraien lanak.
    Asi que intxausti udalarena izango da,baiño ematen zaion erabilerarekin iraurgi lantzenekoak hor sartuta dirua irabazi beharrean dirua galdu zeren horiei ordaindu beharra dago soldata.
    Gero esaten dezuna onartxori buruz haundikeri asko eta azkenean hanka sartze galanta,ondo oroitzen naiz asierren aktu hura non azkoitia 15.000 biztanle etab aipatzen zituen,zuek lurrak erosi eta azkenean etorri behar zuen empresak ez etorri....hanka sartzea galanta.
    Honetaz aparte asko egongo zen hitzegiteko oteiza frontoiak eta belar artifizialeko futbol zelaiari buruz ikusita ze gastu haundi izan diren ,berauek egiteko beharrik ba al zegoen edo ez aztertzera ez naiz sartuko.
    Hortan pertsona bakoitzak bere iritzia izango du baiño gastu haundia izan dela argi dago.

    ResponderEliminar
  5. Kaixo Xabi

    Ez dakit Iraurgi Lantzenek zer lan mota eta zen bat lan egiten duen eta nola egiten duen gehiegi dakizunik, neuk ere ez ehuneko ehunean eta seguruenik ehuneko gutxian jakingo dudala pentsatzen dut. Baina ze alderditako enpresariorekin hitz egin duzu? Nik ez dut uste "ez duela ezertarako balio" nik uste enpresa askori balio izan diola eta merkatari askori ere bai. bestalde zergatik ez duzu galbae berdinetik pasatu Zelai artifizialdun futzbol zelaia? agian jendea oso gustora dagoelako berarekin? Anaitasuna taldekideak asko direlako? Bukaeran diozu horretan pertsona bakoitzak bere iritzia duela, ez ote du ba beste gauza guztietan ere norberak bere iritzia?
    Noski asko dagoela hitz egiteko, baita egiteko ere eta gutxienez dauden instalakuntza guztiak eta zerbitzu guztiak aprobetxatu eta ez hankaz gora bota boikota eginaz, horrela ez da egiten herria. Iritziak iritzi daukaguna aprobetxa dezagun eta berriak sortzerakoan sortzen badituzue, ahalegindu guztion gustokoa eta guztiontzat erabilgarri izan daitezen. Hau da nire iritzia, ezkerrekoa edo eskuinekoa berdin zait zer kolore ipintzen diozun.

    ResponderEliminar
  6. Ez det aztertu futbol zelai asuntoa zeren kasu honetan ardi dago instalakuntza hori jartzea onuragarria dela,iraurgi lantzen alper alperrik dagoen bezela nere iritziz eta horri buruz idatzi dut.
    Futbol zelaiari buruz esan det hainbesteko gastua egitea gauden krisi garai honetan oso eztabadaigarria izan litekeela.
    Nik ez dakit anaitasunekoak gustora al dauden edo zenbat diren,baiño normala gustora egotea horrelako zelaia jarri ta gero,belar artifizial modernoena jarri dute eta athletic ta realeko ordezkariak etorri dira ikustera.
    Hor belar moderno hori jarrita holanda-tik uste det ekarria kriston gastua egin da....asi que gustora egotea normala hori erabili behar duenarentzat.
    Nik gastuari buruz hitzegin det,onuragarria dela argi bait dago,hori esan gabe ere antzematen da.
    Asi que "anonimo" nire mensaje bati erantzun behar badiozu lelengo irakurri ondo,gero interpretatu ta gero idatzi.

    Orain udalaren edifizioa bota eta berria egitea bezela da,erabili behar duena oso gustora egongo da,asuntoa dago gastu hori egitea merezi al duen edo ez edo ze bar dauden.Asi que "anonimo" logika pixka bat erabili ahal badezu idazterako orduan.
    Baiña iraurgi lantzenena jende askorekin hitzegin det eta eta alper alperrik dago,esan deten bezela aurreko mensajean ideia surrealista asko baiño praktikan ez duena ezertarako balio beraiek egiten duten ia guztia,gaiñera ikusita intxausti jauregia erabiltzen dutela beraien lanerako eta beraien soldatak ordaindu behar direla......berriz ere igoko da azkoitiko zorra horrelako gauzekin.

    ResponderEliminar
  7. Bildu: Leno Inzineradorie ez, oin segurunez bai...leno peajeik ez oin bai...leno AHT ez, oin ez da gure konpetentzixe...leno Kutxa bank ez oin bai...leno bandera espainola ez oin bai(6 hilebete dao bandera espainol haundi haundixe erdi erdixen Donostin, udaletxin eta Diputazixun, nun daude manifak banderin kontra)...azkoittiko uren tasak ilegalak, oin ez...Elkargunekuk oso garestixek oin ez....Nola aldatzen dien gauzek gobernatzen hasi dienien.

    ResponderEliminar
  8. Aupa Xabier!
    Hasteko gomendatuko nizuke besteentzat erabiltzen dituzun gomendioak zeuretzat ere aplikatzea, eta kritikak egiteagatik egin baino lehen, informazioaz baliatzea:
    Egia da, Azkoitiko udalak zorra baduela. Egia den bezela, berari buelta emateko plana ere baduela, eta gainera, Foru Aldundiak superbisatu eta onartua.
    Egia da, San Juango Futbol zelaia eta Frontoiak esaterako, diru inbertsio handia izan direla. Egia den bezela, Azkoitiko Udalak proiektu hauen % 6 a bakarrik ordaindu duela, %94 Diputazioak, Eusko Jaurlaritzak, Estatuak eta Kutxak ordaindu baitute.
    Egia da, hasera batean etorri behar zuen Habidite empresa ez de dela etorriko Azkoitira, egia den bezela, besteak beste, Bernardo Ecenarro datorrela Oinartxoko eremuetara.
    Azkenik, egia da, nik esaten dudala, Azkoitiko udalak Txalon errekako eremuan lur patriomonio handia duela. Egia den bezela, Intsaustiko eremuan (jauregiaz gain) lur patriomonioa handiaren jabe dela ere, esaten dudala.
    Bukatzeko, eta hasieran emandako gomendioarekin lotuz, Iraurgi Lantzeneko web gunearen lotura uzten dizut, jendearen iritzian oinarritu beharrean zeure iritzi propioa egin dezazun.
    www.iraurgilantzen.net

    ResponderEliminar
  9. Arrazoi duzu Xabier baina alde batetik normala da. Herri osoa ari da komentatzen Iraurgi Lantzenek egiten duen benetako lana lenotik udaletxien lanin daudenak repartiute errex eingo zebela, baina kontutan euki estau osuen despilfarrau dala dirue eta hemen eztala gutxixo. Bestela bettu ciudad realen zertako ein dan aeropuertue.

    Bueno oin da arreglatzeko garaxe eta ai diz esaten Iraurgi Lantzen itxiko debela asike lasai eon.

    Aupa Axkotti eta animo momentu latz hontan.

    ResponderEliminar
  10. Kaxo denoi,
    Garapena zer dan ba al dakizute ??
    Herri hau atun txapelketekin aurrera eramateko asmoa duzue ??
    Azken urteetan azkoitin ireki diren enpresa askoren arduradun da Iraurgi Lantzen. Ireki eta gero, sektores aldatu, produktuak berritu edo teknologia berriak barneratzeko ere izugarrizko lana egin du erakunde honek.
    Nun nahi dezute lan egitea gure seme alabak? Azkoitian ez ? Ba utzi pakean helburu horrekin lanean dabiltzanei eta azken hilabetetan gauza askorik egin ez duten beste batzuri begiratzen ere hasi beharko ginateke.

    ResponderEliminar
  11. Kaixo mikel
    Ba nik zuri gomendatzen dizut udalaren gobernua hartzen badezue horrelako zorrik ez egitea berriz ere edo ez hainditzea dagoena,zeren esaten dezun bezela foru aldundiaren baimenarekin egin dezue holako zorra.
    Ba gipuzkoako foru aldundi horrek berak egin dituen zorrekin badu nahiko lan bere zorrei buelta emateko eta egiten ari diren obra asko gelditzekotan daude,asi que foru aldundiak bere zorrak ez baditu kontrolatzen nolatan esaten didazu zuenak baimendu dituela hori fidagarria izan balitz bezela???Ederki kostatu behar da 11 edo 12 milloi euroko zor horri buelta ematen azkoitia bezelako herri txiki batean.

    Larrañaga jaunak esan duena irakurrita poza hartu det,ematen duenez bildukoak konturatu dira alper alperrik dagoela iraurgi lantzen,orain behintzat intxausti jauregia beste gauza batzutarako erabiltzea izango da eta ez dirua galtzeko,hortan aurreko udal gobernuan zaleak bait ziren zorrak egiten.
    Mikel,zure gomendioa jarraituz sartu naiz iraurgi lantzeneko web horrian eta ikusita bakarrik web hortan dauden bi albisteak argi dago ez duela ezertarako balio iraurgi lantzenek.

    ResponderEliminar
  12. Egunon
    Nere gizonak taillerra zauken ta ez zijun geizkire,esan ziguben iraurgi lantzen-ek lagundu eitte omen zixola azkoitiko taillerrai.
    Ordun nere gizonai iraurgi lantzenen esan zixoben etorkizuneako ekarri berra zauzkela makiña berrixek ta kriston gastue ein gendun,makiñe berrixek ekarri ta ez gendun pedidotan kambixoik euki ta makiñen zorrak ezin pagau ta itxi berra izen deu taillerra!!!!
    Asi que nik dauket damue iraurgi lantzenea nere gizona jun zalako,asi que egixe baldin bada itxi ein ber debela hobeto.Guri kalte earra ein zigun behintzet!!!!!!

    ResponderEliminar
  13. Hori da ta Mertxe, oso ondo!!! kulpie zure gizonana ez da izengo enpresie ondo ez emateatik edo pedido berrixek ez topatzeatik. Kulpie Iraurgi Lantzenena!

    Gainea, Iraurgi lantzenek ez du holako gauzeik eitten, beraz, gezurrek asmatzea beste nunbaittea jun faorez eo behintzet pixket onauek asmau faorez.

    Ah! ta badakizu zure gizonak ze ein ber duen, nola oin arte empresaixo explotatzaile bat izen dan, ba oin udaletxea jun lan eske, hauek herri osue funtzionaixo eingo bela esan debe eta...enpresaxui lagundu. Nola ba!

    ResponderEliminar
  14. Anonimo moduan asko ari zara idazten,ez da ba izango iraurgi lantzeneko langilea zarelako?
    Postua galtzeko arriskuan egoteak hainbesteko ezinegona emate al dizu "anonimo"??
    Ba bada ordua alperrik ta ezertarako balio ez duten gauzak kentzeko,asi que asi zaitez lan bila zu ere....nahiko urte pasa dituzue ta ezer probetxuzkoa egin gabe "viviendo del cuento"

    ResponderEliminar
  15. Egunon danoi
    Atzo kalien enterau nintzen blog hontan idazten ai zien gauzetaz ta hemen hemen nator nere iritzixe ematea.
    Nik nere informazixue dauket ta dakitena da iraurgi lantzen txarlak ematen bakarrik ibiltzeala,por cierto alper alperriko txarlak iñorri ez zaizkona importa ta ezta balixore ta juteizen ixe danak kompromisuatik juteie iraurgi lantzenekuk telefonoz ta emailez emateben gerriatik.
    Hor batek eskribiu du anonimo modun esanez ez dula iraurgi lantzenek makiñe berrixek empresatan sartzie rekomendatzen ta holakoik,ez debe ez hori ta ez probetxuzko ezerre eitten,txarlie ugari beaxen sueldue justifikatzeko ta alperriko informe asko.
    Por cierto de primera mano dakit informe asko ixe akabaute eon ta armaixun laga dittubela denborie pasatzen, ez pensatzeko goiko jendik aiñ azkar eitteizela informik ta hola ez bialtzeko langileik edo lan geixo ez emateko,ta hori dakit de primera mano con nombres y apellidos....asi que arbolie ez geixegi mobiu

    ResponderEliminar
  16. Aupa Denoi!
    Ikusten det gaiak sortu debaterako gogoa sortu duela.
    Aurreko batean adierazten nuen bezala, honelako foroak bakoitzak dituen iritziak edo eta proposamenak egiteko balio behar duela iruditzen zait eta ez elkarrekin sartzeko. Nik post honekin , aurreko plenoan hartu ziren erabakien berri ematea nahi izan dut, baina badirudi Iraurgi Lantzenetaz hitz egiten bukatu dugula.
    Iraurgi Lantzenen administrazio kontseilua, Udaletako ordezkariek osatzen dute eta edozein erabaki hartzeko eskumena duenez, ardura ere kontseilu honengan gelditzen da, ez bertako langileengan.
    Nere iritzi pertsonala, Iraurgi Lantzen herri eta bailararen garapenerako egiten ari den lana ikusirik, behar beharrezkoa dela deritzot. Langungarria baita, bai empresa edo eta merkatari batentzako, aurrera begira hartu behar dituen erabakietan, norbaiten aholkularitza edo laguntza izatea.
    Baina Iraurgi Lantzen ez da bakarrik enpresetara zuzentzen, bailarako Turismoa, Munohandi proiektua, ezagutza gunea eta beste hainbat lan aurrera eramaten ere ari dira.
    Beraz, egon diren komentaxo guzti hauekin, bakoitzaren iritziak argi geratu direla iruditzen zait eta ikusirik erantzunen tonoa igotzen ari dela eta elkarren arteko insultoak ere ikusten ari naizenez, aportaziorik ez duten komentaxoak publikatzeari utziko diot.
    Elkarren arteko errespetuak izan behar du bakoitzaren ideia ezberdinak plazaratzeko oinarria.

    ResponderEliminar